Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadura osasungarria: Entsaladak: letxuga baino zerbait gehiago

Entsalada zenbat eta koloretsuagoa izan, orduan eta bitamina mota eta antioxidatzaile gehiago edukiko ditu

  Entsaladak aspaldi utzi zion udako plater izateari, eta, orain, urte guztian gehien jaten denetakoa da. Sukaldaritzako joera berriek, gainera, bizi berria eman diote entsaladari, eta plateren aurkezpenean ez ezik, osagaietan, saltsetan eta ongailuetan ere berrikuntza eta aniztasun handiak agertu dira. Gastronomiaren ikuspegitik eta elikadura arloko orekari dagokionez, entsaladen balioa areagotzeko, jatorri askotarikoa duten osagaiak modu egoki eta orekatuan konbinatzea da gakoetako bat (berdurak eta barazkiak, frutak, haziak, fruitu lehorrak, laboreak edo zerealak...); kolore eta testura ugaritasunak ere asko laguntzen du, eta osagaietako bat era berezian prestatzeak ere ukitu gustagarria ematen dio. Hori guztia aintzat hartuta, osotasun erakargarria bihurtzen da entsalada: zapore atsegina eta kolore eta testura deigarriak izaten ditu, jateko gogoa ematen duten horietakoak.

Barazki berriak, zapore berriak

 Betiko barazkiez gain (letxuga eta eskarola), bestelako batzuk ere erabiltzen hasi dira, eta horrek areagotu egin du entsaladen berezko izaera osasungarria. Belar txarren pare jarriak zeuden zenbait barazki, berroa, errukula eta balerianela, esaterako, luxuzko bihurtu dira jatetxerik berritzaileenen kartetan agertu direnetik. Errukula daraman entsalada batek, adibidez, digestioa hobeki egiteko moduan jartzen gaitu, dohain hori baitaukate barazki horri ukitu mingotsa ematen dioten substantziek. Balerianelak, betakarotenoz hornitzen ditu platerak (pigmentu koloreztatzailea da, klorofilaren berdeak mozorrotua). A bitamina ere ematen du, eta organismoak behar duenean baliatzen du. Espinaka gordinak, txikoriaren hostorik samurrenak edo brokoli zatiak ere erabil litezke ohiko aukerak aberasteko (gainera, herdoilaren aurkako osagai ugari dauzkate). Berde tonu askotarikoak emateaz gain, zaporea ere berezia izaten dute barazki horiek, eta berezitasun hori dastatzeko, ez da komeni olio-ozpinez edo saltsaz blaitzea.

Zaporeak, testurak eta koloreak egoki konbinatu

 Ohiko plateretan aldaketa txikiak eginez lantzen da sormena sukaldean. Entsaladetan, esaterako, azenarioa, tomatea, tipula, luzokerra, artoa eta beti-betikoak izan litezkeen beste ortuari batzuez gain, erraz asko erabil daitezke bestelako testurak, koloreak eta zaporeak dituztenak ere. Elikagai freskoa eta arina nahi badugu, aukera ona da sasoiko fruta freskoekin hornitzea barazki-entsalada. Tomate, mertxika eta luzoker entsaladak, adibidez, frutak ematen dion kolorea eta gozo puntua dauzka, eta berdin gertatzen da letxuga eta azenarioak marrubiekin prestatuta. Errezetaren testura eta zaporea aldatu egiten da osagai ezohikoagoak erantsita: palmitoa edo germinatuak. Lehenengo horiek kontserban saltzen dituzte, eta palmondo nano mota batetik ateratzen diren sortak dira, zurixkak eta kurruskatsuak. Germinatuen artean, sojarenak dira ezagunenak, baina hor daude, esaterako, alpaparenak, brokoliarenak, aza gorriarenak edo edozein lekalerenak.

Fruitu lehorrek eta haziek ukitu kurruskatsua ematen die entsaladei eta elikadura balioa areagotu

Horiek guztiek ukitu berezia ematen diete entsaladei, kolore ezohikoa eta bitamina gehiago, germinatze- edo hozitze-prozesuaren ondorioz ugaritu egiten dira eta. Fruitu lehorrek eta haziek (sesamo-, kalabaza- edo ekilore-haziak...) ukitu kurruskatsua ematen diete entsaladei, eta elikadura-balioa areagotzen diete: energetikoagoa egiten dute platera, gantz bikainez hornitzen dute eta proteinaz ere bai. Dena den, elikaduraren ikuspegitik plater orekatua izan dadin, fruitu lehor kopuru egokia jarri behar zaio: antzemateko adina, baina kaloria kopurua nabarmen handitu gabe. Fruitu lehor eskukada bat jan behar luke pertsona bakoitzak egunero.

Entsalada prestatuak, jateko prest: kontzeptu berria

Gero eta joera handiagoa dago jaki prestatuak erosteko, eta entsaladekin ere hasi dira aukera hori eskaintzen. Gaur egun, hainbat aukera aurki litezke merkatuan. Alde batetik, zenbait letxuga mota eta beste barazki fresko batzuk dauzkatenak daude; ongi garbituta etorri ohi dira, jan ezin diren alderdiak kenduta, zatituta eta atmosfera moldatuan ontziratuta. Bestetik, kontserban etorri ohi diren entsaladak daude, esterilizatuak eta kristalezko ontzian, latan edo bolean datozenak. Osagaiak ontzietan sartu, likidoz estali (ura, olioa, ozpina...) eta hermetikoki ixten dituzte, segurtasunagatik. Honako hauek izaten dira kontserbako entsalada horien osagairik ohikoenak: ilarrak, azenarioa, piper gorria, tipula eta atuna; batzuek artoa, olibak, esparragoak eta soja ere izaten dituzte. Bitamina eta mineral gehiago emango dituen entsalada egin nahi izanez gero, barazki hostodunekin konbina daitezke (letxuga, eskarola, endibia). Arrozarekin, pastarekin edo lekaleekin nahasiz gero, otordua egiteko, aski litzateke plater bakar hori janda (ongi orekatua legoke elikadura-ikuspegitik). Produktu prozesatua denez, gatza darama kontserbatzaile gisa, eta hori kontuan hartu behar da gatzozpintzerakoan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto