Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Argaltzeko zentroak: 110 aztertu ditugu Espainiako Estatuko 18 hiritan: Zentroen erdiek 'produktu izarretan' oinarritutako dieta-tratamenduak gomendatzen dituzte

Dietaren inguruko kontsulta horietan ari diren lau profesionaletatik batek ez dauka formazio kualifikaturik

  Uda hurbiltzearekin batera, bainujantziaren bila hasten dira asko eta asko. Soinean jantzi, eta aurreko urtean baino estuxeago sumatzen duenik ere bada, eta ez da izaten urak hartu duelako, jakina. Okerreko elikadurak eta bizimodu sedentarioak bere arrastoa uzten dute gorputzean. Hain zuzen, 18 urtetik gorako espainiarren % 37k pisu gehiegia daukate, eta % 17 gizenak daude (INEk emandako azken datuak dira). Kiloak ohartu gabe itsasten dira, baina ederki kostatzen da gainetik kentzea; hortxe hasten da argaltzeko zentro askoren negozioa, mirarizko irtenbideak eskainiz ahaleginik egin gabe argaltzeko. Askotan, ordea, arriskuan jartzen dute bezeroaren osasuna... eta sakela.

Zentro horiek tratamendu osasungarriak eta eraginkorrak eskaintzen dituzten egiaztatzeko, bertako langileak behar bezala prestatuak dauden jakiteko, eta osasun-berme onak ematen dituzte ikusteko, EROSKI CONSUMERek 110 zentro bisitatu ditu maiatzean, Espainiako Estatuko 18 hiritan. Aldizkariaren teknikariak bezero gisa aurkeztu dira zentro horietan, eta argaltzeko nahia adiezari dute; aitzakia horrekin, 10 zentro aztertu dituzte Bartzelonan eta Madrilen; 7 Bilbon, Valentzian, Malagan, Sevillan eta Zaragozan; eta 5 A Coruñan, Alacanten, Donostian, Gasteizen, Granadan, Iruñean, Kordoban, Murtzian, Oviedon, Santanderren eta Valladoliden. Azterketan parte hartu duten 18 teknikarietatik, 1. mailako pisu gehiegia eduki dute zortzik, 2. mailakoa lauk, beste lauk gizentasun arina, eta azken biek neurriko gizentasuna (2. mailakoa).

Erdiek baino gehiagok ez dute gainditu azterketa

  Zentroen azterketa egiteko, dietetika eta nutrizio arloko adituek landutako jarraibide batzuk erabili dituzte teknikariek. Irizpide horiei esker, teknikariek jakin ahal izan dute zer zentrok eskaintzen duten modu eraginkor eta errealistan argaltzeko tratamendua, eta, batez ere, modu osasungarrian. Honako alderdi hauei erreparatu diete teknikariek: pisu gehiegiaren arazoa identifikatzeko urratsak egokiak izan diren; tratamenduaren azalpena nolakoa izan den (produktu izarretan oinarritua izan den edo programa pertsonalizatua izan den, dieta eta ariketa fisikoa uztartzen dituena); zer-nolako eraginkortasuna eduki duen; eta zentroko langileek nolako profesionaltasuna eta arreta erakutsi duten. 110 zentro horiek bisitatu ondoren, guztiek gauza bera agintzen dutela esan liteke: bezeroak pisua galduko duela (batzuetan, erritmo ez batere osasungarrian). Bisitatu ditugun zentroen erdiek baino zertxobait gehiagok (% 55ek) ez dute gainditu azterketa. Duela lau urte ere antzeko ikerketa bat egin genuen, eta orduko hartan, % 64 geratu ziren gainditu gabe. Gainerako zentroen artetik, emaitza 'onargarria' baino ez dute atera % 34k, eta 'ona' lortu dute, berriz, % 11k. Emaitza aski apalak dira, eta zer pentsatua ematen du, azterketa gainditu ez dutenen % 38k emaitza 'txarra' edo 'oso txarra' eskuratu izanak. Duela lau urtetik, dena den, hobera egin du egoerak, orduan % 84k atera baitzituzten emaitza txar horiek.

Emaitzak atalka aztertuta ere, ildo beretik doaz ondorioak: profesionaltasunean eta bezeroari eskaintzen dioten arretan soilik lortu dituzte emaitza txukun samarrak ('ona' bietan ere). Aldiz, emaitza kaskarrak atera dituzte bai pisu gehiegiaren arazoa identifikatzeari dagokion atalean ('onargarria' baino ez, 2007an bezala), bai tratamendua azaltzeari eta zehazteari dagokion atalean ere (emaitza 'txarra' aurten, eta 'oso txarra' 2007an). Hona hemen adibide batzuk: zentroen % 80k ez dute egoki identifikatu pisu gehiegiaren arazoa, eta ia erdiek, produktu izarretan soilik oinarritzen dute argaltzeko tratamendua.

Hiriz hiriko emaitzei erreparatuta, honako hiri hauek lortu dituzte emaitzarik onenak: A Coruña, Granada, Kordoba, Malaga, Oviedo, Santander eta Zaragoza, nahiz eta guztiek ere maila 'onargarria' baino ez duten eman. Bartzelona, Bilbo, Donostia, Iruñea, Madril, Sevilla, Valentzia eta Valladolid, berriz, azterketa gainditu ezinik geratu dira ('hala-holako' emaitza atera dute), eta Alacant, Murtzia eta Gasteiz are okerrago ibili dira: emaitza 'txarra' eskuratu dute. Emaitza orokorra aski apala izan da ('hala-holakoa), baina, halere, orain lau urteko baino hobea, orduan 'txarra' izan baitzen. Dena den, bada zer hobetua.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto