Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Aperitibo gozo eta osasungarria: Fruta lehortuak: neurrian txiki, mantenugaietan handi

Fruta lehortuen errazio batek (25 g) fruta ale fresko batek (150-200 g) adina kaloria dauzka ia, baina mantenugaia gehiago ematen ditu

  Ez dira litxarreriak, ezta ohiko fruta bezalakoak ere. Fruta lehortuak ez dira ez sail batekoak ez bestekoak, baina bien ordezko eta osagarri izan daitezke (elikadura-ohituren arabera). Ordu artean jateko mokadu gozo eta osasungarri gisa har daitezke, baita gosaritan edo askaritan jateko ere, eta bestelako osagaiekin nahastu eta errezeta askotarikoak egiteko ere egokiak dira. Jendeak, ordea, kaloriekin eta gizentzeko arriskuarekin lotzen ditu fruta lehortuak, eta ez ditu hain aise jaten. Hainbat ikerketa egin dira fruta lehortuen inguruan (Fruitu lehorren eta Fruta lehortuen Nazioarteko Fundazioak, adibidez), jakiteko zer eragin duten asetasunean, glukosan, pisuan eta hormona-mailan, eta zer alde dagoen aperitibo gisa hartzen diren beste produktu batzuekin (gantz gutxiko galletak, ogi zuria...). Batzuk eta besteak berdin ibili dira kaloria kopuruan, karbohidratoetan, gantzetan eta proteinetan; alde bakarra zuntz eta azukre kopuruan izan dute.

Emaitzei erreparatuta, ondorio argia atera daiteke: fruta lehortuak aperitibo osasungarritzat hartzekoak dira.

  • Askaritan janda, beste zizka-mizka batzuek baino gehiago kentzen dute gosea (galletek eta ogiak baino gehiago, adibidez).
  • Hobeki erregulatzen da gluzemia, baita gosea eta asetasuna kontrolatzen dituzten hormonak ere.
  • Ez dute aldatzen egunaren buruan guztira jandako energia, eta, beraz, neurrian janda, ez diote eragiten gorputz-pisuari.
  • Dietaren kalitatea perfekzionatzen dute, gehiago ematen dituztelako zuntza eta mantenugai erregulatzaileak (potasioa, magnesioa, burdina, kaltzioa, erriboflabina, niazina, A eta E bitaminak), eta gantz eta kolesterol gutxiago.

Kontuan hartzekoak

 Fruta lehortuak kontzentratu azukredunak dira, eta digerigaitzak eta haizetsuak gerta daitezke. Elikagai horiek neurrian jatekoak dira beti, eta urdailean sor ditzaketen gorabeherek ere halaxe gomendatzen dute, are gehiago urdailetik ahul samar ibiliz gero. Uretan ongi beratuta eta konpotan egosita, hobeak izaten dira digestioarentzat. Horrez gain, maiz janez gero, txantxarra ager liteke hortzetan. Jaterakoan, izan ere, itsatsi egiten dira hortz-haginetan, eta, beraz, hortzak eskuilaz garbitzea komeni da jan ondoren.

Bestalde, fruta horiek modu industrialean lehortzeko prozesuan, sulfitoak erabiltzen dituzte (gehigarri kontserbagarriak dira, gehiegi ez lehortzeko erabiltzen direnak). Gehigarri horien erruz, asma-krisiak izaten dituzte zenbait pertsona alergikok edo alergia-erreakzioak sortzen zaizkie pertsona hipersentiberei. Halakoetan, modu naturalagoan prestatutako frutak eros litezke.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du