Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Txokolatea: bekatua edo plazer osasungarria?

Zenbat eta kakao-kontzentrazio handiagoa eduki, hainbat eta ezaugarri osasungarri gehiago ematen ditu

  Penak goxatzeko, egun ilun bati argi pixka bat egiteko edo unerik ederrenen gozoa ospatzeko. Gauza askotarako erabiltzen da txokolatea. Batzuek esaten dute ezaugarri osasungarriak dituela, eta beste batzuek, aldiz, hainbat kalte ekarri ohi dituela: aknea, pisu gehiegia, migraina edo txantxarra. Mendekotasuna sortzen duela ere esaten dute zenbaitek. Denetarik entzuten da, baina ezin da ziurtasunez esan zer oinarri daukaten aipamen horiek.

Kakaoaren eratorri nagusia da txokolatea, eta adituek diotenez, txokolatearen zenbait osagai onuragarriak dira herdoilaren aurka egiteko, eta hori, bereziki, bihotz-hodien osasunarentzat gertatzen da mesedegarri. Txokolatearen dohainei buruz hitz egiten hasi aurretik (zientziak frogatu duenari jarraituz, betiere), bereizi egin behar dira txokolate motak, bat baino gehiago daude eta: beltza, esneduna eta zuria, hain zuzen. Argitara eman diren zenbait ikerketak nabarmendu dutenez, txokolateak baditu ezaugarri onuragarriak, baina txokolaterik puruena izan behar du, beltza alegia, eta neurrian jan behar da: 20 gramo txokolate jateak, adibidez, on egin liezaieke bihotz-hodiei eta egoera emozionalari.

Txokolate beltza: osasuna tableta batean

  Herri-jakinduriak ezaugarri eta dohain asko jarri izan dizkio txokolateari. Sendatzeko gaitasuna omen duela, kaltegarria dela, afrodisiakoa... Gauza asko esan dira, eta oraindik ere hainbat ikerketa egiten dira, txokolatearen ezaugarriak zein diren jakin nahian. Kakaoa kontsumitzeko modurik ohikoena txokolatea jatea izaten da, horixe da-eta haren eratorri nagusia. Beraz, osasunean eraginik baldin badu, txokolateak izango du. Gauza jakinen artean, badakigu txokolatearen kalitatea hainbat eta hobea izango dela, zenbat eta kakao-pasta gehiago eduki, eta osasunari ekartzen dizkion onurak ere, beraz, eztabaidaezinagoak izango direla. Txokolate beltzak (% 99 aipamena ageri duenak), esaterako, % 99 dauka kakao-pasta, txokolate esnedunak halako bi eta gehiago, hain zuzen (esnedunak % 40 baino gutxiago du kakaoa), eta herdoilaren aurkako babes-osagaiak ere bi halako dauzka. Txokolate zuriak, berriz, kakao-gurina izaten du, baina ez kakao-pasta, herdoilaren aurkako osagai ugari dituen hori. Ez da zuzena, beraz, txokolatearen dohainez hitz egitea, beste zehaztapenik egin gabe, zeren esneduna baita jendeak gehien jaten duen txokolatea, eta osasungarriena, aldiz, beltza da (eta zenbat eta kakao gehiago eduki, alegia zenbat eta mikatzagoa izan, orduan eta hobea, gainera). Are gehiago: ikerketek azpimarratzen dute kakaoak herdoilaren aurka egiteko duen gaitasuna baliogabetu egiten dela esnearen eraginez, eta esnea da, hain zuzen, gehien kontsumitzen den txokolate motaren osagaietako bat, baita kakaoa disolbatuta hartzeko erabiltzen dena ere. Adituek esaten dutenez, baliteke xurgatu ezin diren konposatuak sortzea herdoilaren aurkako gaien eta esne-proteinen artean, eta horrek galaraztea kakaoaren dohain hori. Beste hitz batzuekin esanda: txokolatea benetan osasungarria izan dadin, purua izan behar du, mikatza.

Nabarmentzeko alderdiak

  • Arteria-presioa apaltzen du. Ikertzaile australiarrek egin dute meta-analisirik berriena, eta ondorio hauxe atera dute: txokolate beltza edo kakao puruaren eratorriak maiz jateak, itxuraz, badu zerikusia pertsona hipertentsoen arteria-presioa apaltzearekin (ez da asko murrizten, baina oso aintzat hartzekoa da). Polifenolen ahalmenari lotua egongo litzateke ekintza-mekanismoa; kakaoak dituen osagaiak dira polifenolak, herdoilaren aurkakoak, eta oxido nitriko endoteliala ugaritzen dute, zeinak arterien hodiak zabaltzeko lanean parte hartzen baitu, eta, zabaltze horren ondorioz, apaldu egiten da arteria-presioa.
  • Kolesterola erregulatzen du. Kakao-gurinaren gantz saturatuak, azido esteariko ugari dituenez, beste elikagai batzuen gantz saturatuak ez bezala, ez du areagotzen kolesterola, alderantziz baizik. Kakaoa edo txokolate beltza janda, gutxitu egiten da kolesterol osoa eta LDL kolesterola (txarra), eta HDL kolesterolean (onean), berriz, ez du aldaketarik eragiten. Ondorio horiek atera dituzte Mediku Zientzien Pekingo Unibertsitateko ikertzaileek, kakaoaren eratorriek lipidoen izaeran zer eragin daukaten ikusteko egin den meta-analisi bakarrean. Egileek iradokitzen dute ikertu egin behar dela zein den dosi osasungarria eta epe luzera zer eragin ekarriko duen lipidoen mailan.

  Kakaoak onura horiek baldin baditu ere, kontuan hartu behar da zein diren herritarrek gehien kontsumitzen dituzten eratorriak (kakao disolbagarria, kakao-edariak, txokolate esneduna, barratxoak, bonboiak, trufak...), eta horiek, hain justu, azukre, gantz eta kaloria ugariko produktuak dira. Ondorioz, ez dira batere onuragarriak bihotz-hodien osasunarentzat. Horien ordez, kakao purua edo txokolate beltza hartu behar luke jendeak, neurrian betiere.

Elikadura-osaera eta energia-balioak (20 gramoko errazioa)
Txokolate beltza Txokolate esneduna Txokolate zuria Kakao-hauts disolbagarria
Energia (kcal) 104 107 113.2 74
Proteinak (g) 102.6 1.58 1.68 1.14
Azukreak (g) 8,3 11 11.2 14.4
Gantzak (g) 7,1 6.2 6.54 0.6

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto