Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Adineko pertsonentzako eguneko zentroak: 130 instalazio aztertu ditugu Estatu osoan: Artatze-zerbitzuaren kalitatea ez da hobetu, eta onargarri izaten jarraitzen du

Egun bakoitza 28 euro kostatzen da, batez beste (2006an baino % 22 gehiago), nahiz eta zentro publikoak 20 euroren inguruan dabiltzan, pribatuak 36 euroan eta itunduak 23an

  Zahartzen ari da gizartea. 65 urtetik gorako pertsonak herritarren % 17 dira (zazpi milioi baino gehiago), eta kolektibo horrek ere arreta eta zaintza bereziak behar ditu. Pertsona horien beharrei erantzuteko baliabideen artean, eguneko zentroak daude (adinekoen egoitzekin batera).

EROSKI CONSUMERek eguneko 130 zentro aztertu ditu (publikoak izan dira horietako 30, pribatuak 48 eta itunduak 52), honako probintzia hauetan: A Coruña, Alacant, Araba, Asturias, Bartzelona, Bizkaia, Gipuzkoa, Granada, Kantabria, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Nafarroa, Sevilla, Valentzia, Valladolid, eta Zaragoza. Azterketa hori egiteko, hainbat alderdi hartu dira kontuan: artatze-zerbitzuaren kalitatea, eskaintzen dituzten zerbitzuak, prezioak eta familei ematen dieten informazioa. Zentro bakoitzaren arduradunei galdetu zaie alderdi horien guztien inguruan, eta datu horiek osatzeko, aldizkariaren teknikariak zentroetara bertara joan dira, otsailean eta martxoan, eta euren begiekin ikusi dute zer egoeratan dauden, eta azpiegiturek zer-nolako segurtasuna, garbitasuna eta irispideak dauzkaten.

Azterketaren emaitza on samarra izan da: batez beste, emaitza 'ona' lortu dute 130 zentroek, eta ez da egon alderik publikoen, pribatuen eta itunduen artean. Duela lau urte ere antzeko azterketa bat egin zuen EROSKI CONSUMERek, eta orduko emaitzaren antzekoa izan da aurtengoa. Probintziaka, emaitza on horretan geratu dira Asturias, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Granada, Kantabria, Murtzia, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza; horiek baino emaitza hobea atera dute ('oso ona') Alacantek, Bartzelonak, Kordobak, Madrilek, Malagak eta Nafarroak. Emaitzarik apalenak, aldiz, A Coruñak eta Sevillak eskuratu dituzte: 'onargarria' lehenak, eta 'hala-holakoa' bigarrenak (ez du gainditu azterketa). Oro har, beraz, maila ona eman dute 130 zentroek, eta bat bakarra geratu da azterketa gainditu ezinik (Murtziako bat, hain zuzen).

Artatze-zerbitzuaren kalitatea: onargarria baino ez

Familia batek gisa horretako zentro batera jotzen duenean, lehenik eta behin, neurtzeko oso zaila den arreta eskatzen du adineko pertsonarentzat: maitasuna, errespetua eta adeitasuna. Garrantzi handikoa da alderdi hori, baina bada oso kontuan hartu beharreko beste alderdi bat ere. Beste zenbait gauzaren artean, zuzeneko arreta eskaintzeko zerbitzua egokia izan dadin nahi dute (erizainak, laguntzaileak edo gerokultoreak): adituek gomendatzen dutenez, halako langile bat egon behar du sei pertsonarentzako. Horrez gain, beste zerbitzu hauek ere eduki behar lituzkete eguneko zentroek: mediku-kontsultak egiteko gelak, sendaketak egitekoak, mediku tituludunak han egon behar luke egunero, eta fisioterapia- eta errehabilitazio-zerbitzuak ere garrantzitsuak dira. Atal honetan, ordea, gabeziak antzeman ditugu, eta emaitza aski apala izan da ('onargarria'), 2007an egindako azterketan bezalatsu. Artatze-zerbitzurik onenak honako probintzia hauek eduki dituzte:

Kantabria, Murtzia, Valentzia, Araba eta Valladolid (emaitza 'ona' guztiek); Alacant, Bartzelona, Kordoba, Malaga, Nafarroa (emaitza 'oso ona); eta Madrilek emaitza 'bikaina' eskuratu du. Aldiz, Asturiasen, Bizkaian, Granadan eta Zaragozan aztertu ditugun zentroek emaitza 'onargarria' atera dute, eta A Coruñak, Gipuzkoak eta Sevillak ez dute ganditu azterketa ('hala-holako' emaitza).

Aztertu ditugun hiru zentrotatik bitan, zaintzaile bat eduki dute sei adinekorentzat, eta, hain zuzen, adituek ratio hori jotzen dute egokitzat gisa horretako zentroentzat (2007 ikerketan ere antzeko portzentajea izan zen). Datu guztiak ez dira, ordea, hain onak: bost zentrotatik batean, 10 adinekorentzat daukate zaintzaile bat, eta hori ez da aski. Gainerako zentroek, berriz (% 17), zaintzaile bat eduki dute 7-9 adinekorentzat. Adituek aholkatzen duten ratio hori zentro publikoetan betetzen da gehien ( % 74tan), eta pribatuetan eta itunduetan, % 56k eta % 61ek bete dute, hurrenez hurren.

Medikua egunero zentroan egotea ere kalitatezko zerbitzuaren adierazgarri da. Guk aztertu ditugunetan, erdiek baino ez dute eskaini zerbitzu hori, eta pribatuetan eta itunduetan gehiago (% 48k bietan), publikoetan baino (% 39k). Fisioterapia-tratamendua eta errehabilitazio-zerbitzua ere oso garrantzitsuak izaten dira eguneko zentroetan, bereziki ezintasun fisikoak dituztenentzat. Guk aztertu ditugun zentroen % 14k, ordea, ez dute eduki halakorik, eta eskaini dutenen % 18tan, berriz, ez da egon gela espezifikorik horretarako.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto