Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Erretiro-sariak: Zenbatean geratuko zait erretiro-saria?

67 urtera igo dute erretiro-adina, baina 38 urte eta erdiz kotizatu dutenak 65ekin erretiratu ahalko dira, % 100 kobratuz

  Ilbeltza joan zaigu, eta argi erakutsi digu etorkizunak ere kolore horixe bera edukiko duela, bai, behintzat, erretiroari erreparatzen badiogu. Izan ere, pentsioen erreforma onartu du berriki Espainiako Ministroen Kontseiluak, eta gauzak aski ilun jarri ditu erretiratuen kolektiboarentzat: murriztu egingo dizkiete hurrengo urteetan jasoko dituzten erretiro-sariak. Bi dira, bereziki, aldaketa aipagarriak: erretiroa hartzeko legezko adina, 65 urtetik 67ra igo dute, eta kotizazio-oinarria, berriz, 15 urtetik 25era eraman dute. Langile batek, oro har, 67 urtetan hartu ahalko du erretiroa, baldin eta, gutxienez, 37 urtez kotizatu badu Gizarte Segurantzan. Aldatu egin dituzte, beraz, joko-arauak, eta berriz kalkulatu beharra dago zenbat kobratuko duen norberak adin horretara iristen denean. Ia seguru, pentsioak % 20 inguru murriztuko dira egungoekin alderatuta. Aldaketek berdin eragingo diete beren kontura ari diren langileei eta besteren kontura ari direnei, funtzionarioei, langabeei, kotizatzen duten bekak dauzkaten ikasleei... Zenbatean geratuko da horien erretiro-saria? Nola kalkula liteke orain zenbatekoa izango den sari hori?

Gakoak

  Lan-merkatuarekikoak egin eta erretiro aldian zenbateko saria jasoko dugun kalkulatzeko, erreformaren ezaugarri nagusiak zein diren jakin beharra dago. Alderdi asko hartu behar dira kontuan, eta salbuespenak ere badira tartean; kasuistika, beraz, askotarikoa da. Ikus dezagun zein diren alderdi nagusiak:

Adina: horixe da erreformaren punturik polemikoena, eta eztabaida gehien ere horrexek sortu du gizartean: erretiroa hartzeko legezkoa dina 65 urtetik 67ra pasatu da. Ondorioz, langileak erretiro-sariaren % 100 jaso dezan, 37 urtez kotizatu beharko du, eta ez 35 urtez, orain arte bezala. Adinaren atalean, dena den, zenbait salbuespen ere egiten ditu erreformak, eta hauxe da guztietan aipagarriena: 38,5 urtez kotizatu duten langile guztiek 65 urtetan hartu ahalko dute erretiroa, % 100 kobratuz. Lanbide batzuentzat ere egin dituzte salbuespenak proiektu berrian, eta horietan ari direnak ere 67 urteak bete aurretik erretiratu ahalko dira sari osoarekin. Horixe gertatuko da lanbide bereziki gogorretan edo arriskutsuetan ari direnekin: meatzaritzan, arrantzan, eraikuntzan, segurtasun indarretan edo substantzia kimikoen alorrean.

Erretiro aurreratua: erretiro aurreratua hartu ahal izateko gutxieneko adina ere igo dute erreformarekin, eta 61 urtetik 63ra pasatu da. Langileek, beraz, adin horretan hartu ahal izango dute borondatezko erretiroa. Lanetik bota badituzte, ordea, aukera izango du 61 urtetan erretiratzeko. Baina kasu horietan, jakina, ez lukete oso-osorik jasoko erretiro-saria; 67 urteetara heltzeko falta zaien urte bakoitzagatik, % 8 murriztuko diete saria, eta 40 urtez edo gehiagoz kotizatu badute, % 7. Orain arte ez bezala, langile autonomoei ere aitortzen zaie erretiro aurreratua hartzeko aukera, gainerako langileen baldintza berberetan. Horixe da erreformaren berrikuntzarik garrantzitsuenetakoa (eta gauza on apurretakoa). Salbuespenezko erretiro aurreratua hartzeko aukera ere onartu dute: krisi egoeretarako da, eta 61 urte bete aurretik erretiratzeko modua izango luke langileak. Horretarako, baina, 33 urtez kotizatu beharko du.

Kotizazio-oinarria: erretiro-saria zenbatekoa izango den kalkulatzeko, kotizatu diren azken 15 urteetako soldata hartzen zen aintzat orain arte, baina orain, erreforma honekin, lan-ibilbideko azken 25 urteak hartuko dira kontuan. Aldaketa hori ezartzeko modua, hala ere, mailakatua izango da, eta bi fasetan jarriko dute abian. 2013. urtetik 2018ra, igarotzen den urte bakoitzeko, kotizazio-urte bat igoko dute. Ondorioz, 2018an, azken 20 urteetako kotizazioa erabiliko dute erretiro-saria kalkulatzeko. Bigarren fasea 2022tik 2027 joango da, eta azken ekitaldi horretan, azken 25 urteak kontuan hartuta kalkulatuko dute saria. Aldaketa horrek kalte nabarmena egingo die langileei, oro har jaitsi egingo zaie-eta jaso beharreko diru kopurua; izan ere, langilea zenbat eta hurbilago egon erretiro-adinetik, orduan eta soldata handiagoa izaten du, hobetu egiten zaizkiolako soldata-osagarriak, antzinatasunari dagozkion gehigarriak, lan-hitzarmenak, eta abar. Langile gehienek lan-bizitzako azken urteetan izaten dituzte soldatarik onenak. Kalkulu-epea handitzen bada eta oinarri txikiagoko ekitaldiak aitzat hartzen badira, jaitsi egiten da erretiro-sariari dagokion kopurua.

Gutxieneko kotizazioa: prestazioa jaso ahal izateko, orain artean bezala, 15 urtez kotizatu beharko da, gutxienez, baina denbora horrekin, langabezi sariaren oinarri arautzailearen % 50 soilik kobratuko du langileak.

  Familia-bizitza: Gauza onak oso bakan dauzka lege berriak, eta horietako bat, hain zuzen, familia-bizitza eta lana bateratzeari buruzko araua da. Seme-alabak zaintzeko lana uzten duen langileak, alaba edo seme bakoitzeko, bederatzi hilabeteko kotizazio berezia izango du Gizarte Segurantzan, haurrak bi urte egiten dituen arte.

Ikasleak: Bekadunek eskubideak irabazi dituzte erretiro-aldirako. Lege-proiektu berriak esaten duenez, karrera amaitua duten ikasleek enpresetan formazio-programak edo ikerketa-programak egiten ematen duten denbora aintzat hartuko da kotizaziorako, baina bi urteko mugarekin.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto