Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Hosto berdeko berdurek burdina, magnesioa eta K bitamina izaten dute ugari, eta oso egokiak dira anemiarentzat, kontrakturentzat eta hezurren osasuna zaintzeko
Entsaladan, plater nagusi gisa, arrozarekin, pastarekin edo lekaleekin nahasita, goarnizio modura, tortillan, zartaginean erregosita, tempura erara aperitibotzat, haragia edo arraina laguntzeko... Edozein ideia da on, egunero berdura pixka bat jateko bada. Hori bai, proposamen guztiek ez dute balio egun guztietarako: ez da gauza bere gordinik jatea, al dente egosita edo lurrunetan eginda, adibidez, edo frijituta jatea, edo arrautza-irinetan pasatuta edo saltsa gantzatsuekin nahasita. Altxor gastronomiko guztiz osasungarriak dira berdurak, eta mantenugai sorta ederra biltzen dute: zuntz dietetikoa, bitaminak (azido folikoa, A probitamina, E bitamina), mineralak eta oligoelementuak (potasioa, magnesioa, burdina, kaltzioa...), eta askotariko substantzia bioaktiboak ematen dituzte, horien artean, herdoilaren aurkakoak. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) dioenez, fruta eta ortuari gutxiegi jateak zerikusi zuzena du munduan urtero gertatzen diren 2,7 milioi heriotzarekin; horietako % 30 kardiopatia iskemikoen ondorio izaten dira, % 20 urdail-hesteetako minbiziek eragiten dituzte eta % 10 garun-hodietako eritasunengatik gertatzen dira. Beldurtzeko moduko zifrak dira, baina, berez, ez da hain zaila ere arazo horri konponbidea jartzea: aski litzateke egunero jatea elikagai multzo horretako jakiak, horrek nabarmen gutxituko luke patologia horien eragina. Berdura batzuk, gainera, besteak baino gomendagarriagoak dira, kopuru handietan ematen dituztelako mantenugai eta substantzia bioaktibo jakin batzuk, eta, ondorioz, egokiagoak gertatzen dira egoera berezi batzuetarako. Badira anemiarentzat bereziki onak direnak, edo giharretako oinazearentzat, begien osasunari on handia egiten diotenak, baita hezurrak mineralizatzen laguntzen dutenak ere.
| Hauxe da arrazoia | Irtenbidea | Errezeta-iradokizunak |
|---|---|---|
| Aspergarria eta monotonoa egiten zait berdura beti egosia jatea | Errezeta originalak bilatu, bai osagaiei dagokienez, eta bai prestatzeko moduari eta aurkezpenari dagokionez: zartaginean erregosita, tortilla, tempura eran, budin eginda, hanburger, haragi-bola, kroketa, enpanadilla? eginda. |
|
| Entsaladan baino ez zaizkit gustatzen | Berdura guztiak jan daitezke gordinik edo al dente egosita, beren testura kurruskatsuarekin gozatzeko. |
|
| Zaporea ez dut askorik atsegin | Zaporea nolabait ezkuta daiteke belar eta ongailu arin eta lurrintsuekin, edo saltsa zaporetsuekin (ez daitezela izan ez gantzatsuek ez gaziak). |
|
| Ez naute betetzen | Jaki trinkoagoekin konbinatu (arrozarekin, pastarekin edo lekaleekin), edo haragia eta arraina nagusi diren plateren osagarri erabili. |
|
| Ez dut astirik horiek prestatzeko | Astean bizpahiru berdura hautatu, prestatu lurrunetan, presiozko eltzean edo irakinda, eta, gehienez, hurrengo hiru egunetan erabili, hainbat plater laguntzeko: plater nagusi moduan lehen egunean; pure egiteko, goarnizioetarako erregosita, tortillan edo nahaski eginda, beste errezeten osagarri (arrozak, pasta, lekaleak...). Berdura izoztuak ere erabil daitezke (aski da ur irakinetara botatzea) edo kontserban datozenak, lehendik egosita eta jateko prest. |
|
Helbide honetan aurkituko dituzu errezeta gozo horiek: www.consumer.es
Haurrak eta berdurak beti ez dira ongi moldatzen elkarrekin. Ohikoa izaten da, adibidez, haurrei ez askorik gustatzea gauza berde horiek. Egoera pixka bat errazteko, aholku hauei jarraitzea izan daiteke aukera bat:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa