Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hiru eraikin publikoren irispideak aztertu ditugu (udaletxekoak, ospitalekoak eta tren-geltokikoak), 18 hiritan: Hiriek hobetu egin dituzte ezindu fisikoentzako irispideak, baina ez itsu eta gorrentzakoak

Braillez idatzitako informazio gutxi dago eta zeinuen hizkuntza ulertuko duten interprete profesional gutxi daude; horiek dira oztopo nagusiak entzumen- eta ikusmen-ezintasunak dauzkatenentzat

  Guztientzako irispide egokiekin. Halakoak izan behar lukete gure hiriek, baina beti ez dira halakoak izaten. Eta hori aski ongi dakite ezintasunen bat daukaten pertsonek (3,9 milioi dira Espainiako Estatuan). Oztopo arkitektoniko ugari desagerrarazi dira irisgarritasun unibertsala lortzeko asmoz, baina oraindik bada zer egin ugari. Halaxe egiaztatu du EROSKI CONSUMERek 18 hiritan egin berri duen azterketa batean: eraikin publikoen irispideak aztertu ditu, gurpil-aulkian doazen pertsonek eta entzumen- eta ikusmen-ezintasunak dituztenek zer egoera pairatu behar izaten duten jakiteko. EROSKI CONSUMERen teknikariak hiru eraikin publikotan izan dira otsailean, eta eurekin, gurpil-aulkian dabilen pertsona bat bisita batean, itsu bat bestean eta gor bat hurrengoan (pertsona ezinduak biltzen dituzten hainbat erakunderen laguntza eduki dute horretarako). Honako hiri hauetan ibili dira, hain zuzen: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Cadiz, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Granada, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Bisita horiekin, zer-nolako irispideak dauden ikusi nahi izan dute, bai udal-eraikin batean, bai ospitale bateko kanpo-kontsultetan eta bai tren-geltoki batean. Horretarako, prozedura hau erabili dute: lehenik, bost minutuko ibilalditxoa egin dute eraikinera iristeko, eta bideko irispideei erreparatu diete; gero, eraikinera sartu dira, eta sarrera bera eta barreneko instalazioak aztertu dituzte, komunak barne.

Emaitza orokorra ez da izan apartekoa ('onargarria' baino ez), eta azterketa gainditzeko ere larri ibili dira, oro har. 18 hirietatik 13k, emaitza horixe bera atera dute ('onargarria), eta Kordobak, Malagak eta Valladolidek soilik lortu dute emaitza 'ona'. Gure txostenak ondorio nabarmen bat utzi digu: hiriek ahalegin gehiago egin dute gurpil-aulkian doazenen beharretara egokitzeko (18 hirien batez besteko emaitza 'ona' izan da atal horretan), baina ez dute berdin jokatu ikusmen-ezintasunak dituztenekin (emaitza 'onargarria' eskuratu dute), eta zer esanik ez entzumen-ezintasunak dituztenekin ('hala-holako' emaitza). Gurpil-aulkian doazen pertsonentzako irispideak aztertu ondoren, 18 hiriek gainditu dute azterketa. Emaitzetan, hala ere, bada aldea hiri batzuetatik besteetara: Bartzelonak, adibidez, emaitza 'oso ona' lortu du, eta Bilbok, Cadizek eta Oviedok, aldiz, 'onargarria' baino ez. Gainerako hiriak, batez bestekoaren mailan geratu dira.

Gauzak okerrago daude itsuentzat, oztopo gehiago izaten baitituzte bizitza normala egin ahal izateko eta hiru eraikin horietako zereginak aurrera eramateko. Azterketaren emaitzak ere horixe islatzen du ('onargarria' izan da, batez beste). Bereziki, braillez idatzitako informazioa falta da leku horietan, eta soinu-elementuak ere, pertsona horiei orientatzen laguntzen dietenak, eskas dira. Hiri asko geratu dira gure azterketa gainditu gabe: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Donostia eta Sevilla. Emaitzarik onena Cadizek, Gasteizek eta Kordobak atera dute ('ona'). Gainerako hiriek ez dute harrotzeko arrazoi handirik, maila 'onargarria' soilik eman dute eta.

Alacant eta Donostiak ez dituzte irispide egokiak

Eta itsuek baino are egoera okerragoa izaten dute entzumen-ezintasunak dituztenek, irispideei dagokienez. Hiri guztiak hartuta, batez besteko emaitza ez da iristen azterketa gainditzera ('hala-holakoa' izan da). Hiriz hiri aztertuta, honako hauek gelditu dira azterketa gainditu ezinik: Valentzia, Madril, Granada, Gasteiz, Iruñea, Donostia, Bilbo eta Alacant. Gainerako hiriek emaitza hobea atera dute, eta guztietan onena, Malagak (irispide 'oso onak' dauzka gorrentzat).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto