Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadura orekatua: Osasunari kalte gehien egiten dioten mantenugaiak

Elikagaiek dituzten trans gantzei, azukreei eta sodioari mugak jarrita, elikagai osasungarriagoak eskuratu ahal izango ditu kontsumitzaileak

  Ez da erraza elikagaiak hautatzea. Goseak edo egarriak eraginda egiten dugu, baina hautua egokia edo desegokia den erabakitzeko orduan, beste hainbat alderdik ere badute zeresana: alderdi sozialek (kultura eta familia arlokoak), ekonomikoek (kostua, diru sarrerak), denborari dagozkionek (erosotasuna, erraztasuna), psikologikoek (emozioak, estresa, erruduntasun-sentimendua), ezagutza arlokoek (elikagaien inguruko jarrera eta ezagutzak), eta abar.

Elikagaien hautuak era bateko edo besteko emaitzak ekarri ohi dizkigu; nutrizio-egoeran islatzen da emaitza hori, eta epe luzera, osasun fisikoan eta buru-osasunean.

Gozoak hartzeko ohitura duenak erraz gaindituko du egunean hartzea komeni zaion azukre kopurua

Herrialde garatuetan, bihotz-hodietako eritasunek eta gizentasunak baldintzatzen dituzte osasun erakundeen prebentzio- eta kontrol-estrategiak. Gaitz kronikoak dira horiek, saihestu litezkeenak eta elikadurari estu-estu lotuta daudenak. Espainian, Elikadura Segurtasunaren eta Nutrizioaren Legeak, adibidez, hezkuntza-eremuetarako hainbat ekinbide biltzen ditu elikagaietan ageri diren trans gantzak, azukreak eta sodioa mugatzeko. Mantenugai horiek daukate, izan ere, eraginik kaltegarriena kontsumitzailearen osasunean neurriz kanpo hartuta, betiere , eta horiekin batera, gantz azido saturatuek ere bai.

Muga jarri nahi zaie mantenugai horiei, kontsumitzaileek neurri batzuen barruan har ditzaten eta, era horretan, eritasun kroniko horien eragina gutxitu dadin. Hori lortzeko, herritarrentzat informazio- eta formazio-kanpainak egiteaz gain, oso garrantzitsua da elikadura-industria ere bide horretan joan dadin, modu aktiboan. Produktuen elikadura-kalitatea hobetzea edo produktu horiek birformulatzea izan behar du industriaren konpromisoa, elikadura-gomendioek esaten duten horretara egokitzeko eta kontsumitzaileek elikagai osasungarriak hautatu ahal izateko.

Kontuz azukre erantsiarekin

  Gozoak neurrigabe jatea da egungo elikadura-ohiturarik makurrenetakoa. Horrek osasunean zer-nolako eragina duen ikusita, Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) hauxe proposatu die elikagai-ekoizleei: azukreetatik datorren energiaren % 10 erants dezatela, gehienez ere, elikagaiak egiterakoan. Beti ez dute betetzen, ordea.

Mantenugai bakoitzetik kopuru jakina hartzea komeni da egunero; pertsona heldu osasuntsu batek 2000-2200 Kilokaloria hartu behar lituzke dietaren bidez, eta hor barrenean, balio energetiko osoaren % 10-18* izan behar lukete azukreek; hau da, egunean 90-100 gramo* azukre hartu behar lituzke, gehienez (5 eta 10 urte bitarteko haurrek, 85 gramo*). Basokada bat esne kakaoarekin, txokolatezko bi galleta eta baso bat zuku hartuta, 50 gramo inguru izango lirateke, komeni denaren erdia. Horri gehitu behar zaio egunaren buruan jaten dugun gainerako azukre guztia: eztigarri gisa erabiltzen dugun azukrea, produktu prestatuek daukatena (nektarrek, marmeladek, opilek, gozoek, galletek, gosaritako laboreek, jogurtek, irabiakiek, freskagarriek, goxokiek...), eta elikagaiek berezko dutena (frutak, eztiak, zukuek...).

Sodioa baino gehiago da gatza, nahiz eta sodio ugari duen, % 40 inguru

Erraza izaten da edozein pertsonak (eta zer esanik ez haur batek), elikagai gozoak edo azukreztatuak jatera ohitua badago, azukre kopuru gomendatua gainditzea, eta horrek osasunarentzat dakarren kaltea pairatzea. Gizentasuna, diabetesa, hipertriglizeridemia eta txantxarra dira horri atxikita doazen nahasmenduetako batzuk.

Komeni da jakitea... zenbat azukre dauzkaten elikagaiek 100 gramo bakoitzeko, karbohidrato guztiak aintzat hartuta. Informazio hori ona izaten da hautu osasungarriagoak egiteko, baina ez da agertzen produkturik azukretsuenen etiketan.

Informazio erabilgarria, kalkulua azkar egiteko...
Elikagaia Azukre gramoak (g), errazioko
Azukre/kakoa zorrotxoa 10
Baso bete zuku (200 ml) 20
Donuta (alea) 15
Maria galletak(8 ale) 15
Txokolatezko galletak (2 ale, 30 g) 8
Litxarreriak (50 g) 50
Flana/arrautzesnea (alea) 15-20
Labore txokolatedunak (50 g) 15
Mueslia (50 g) 10
Arto-maluta azukreztatuak (50 g) 4
Fruta ale ertaina (150 g) 10-15
Baso bete esne (200 ml) 9
Freskagarri lata (330 ml) 30 (6 azukre-koskor)
Guztira: (norberaren ohituren araberakoa izango da) -

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto