Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Azalaren osasuna: Aknea, gazte izatearen pikortak

Lesio larriagoak eta iraunkorragoak saihesteko, dermatologoarengana joatea komeni da lehen pikortak agertu orduko

  Gaztetasuna altxor handitzat hartu zuen Ruben Dario poetak; altxor hitzak errima polita osatzen du bor-bor-ekin, eta gaztetan, halaxe egoten dira hormonak, irakiten bezala. Neraberik gehienek aurpegian nabari izaten dute irakinaldi horren seinaleetako bat: akne gogaikarria. Arazo dermatologikoa da, eta nagusiki gazteei eragiten dien arren, helduengan ere ager daiteke, hainbat arrazoirengatik. Lehen pikortak sumatu orduko, dermatologoarengana joatea komeni da, lesio larriagoak eta iraunkorragoak saihesteko. Azaleko eritasuna da aknea, oso ohikoa, eta bizitzako aldi batean baino gehiagotan sortzen da: nerabezaroan, gaztearoan edo helduaro gaztean. Adin horietan, gorputz eta itxura polita erakustea funtsezkoa izaten da askorentzat.

Akneari aurre egiteko, jokabide okerra da irtenbidea denboraren esku uztea, gaitza sendabidean jarri gabe eta tratamendurik hasi gabe

Arrazoi horrexegatik, pertsonen ongizate psikikoari eragiten diolako, eta sor ditzakeen lesioak ere aintzat hartzeko modukoak direlako, gaitz hori sendabidean jarri beharra dago aknea desagerraraziko bada. Oro har, aurpegian, lepoan, sorbaldetan, bizkarrean eta toraxean agertzen dira pikortak, eta gorputz-atal horiek, gantz gehien sortzen duten guneak izateaz gain, agerien geratzen direnak ere badira.

Aknea eta sortzen dituen lesioak

  Ohiko aknea, polimorfo izenez ere ezagutzen dena, aurpegiko eta toraxaren goialdeko gune seborreikoetan agertzen da. Larruazaleko eremu horietan ugari sortzen da gantza edo seboa, eta horrek erraztu egiten du aknearen lesio tipikoak ager daitezen. Honelatsu gertatzen da: kasurik gehienetan, nerabezaroan sortzen da aknea; hormona adrenergikoek aurpegian eta gorputz-enborrean dauden ile txiki ikusezinen gain eragiten dute (folikulo pilosoak dira), eta hanpatu egiten dira. Jarraian, gantza ugaritu egiten da eta buxatu egiten ditu folikulo horiek, eta, ondorioz, pikor txiki gorriak sortzen dira, zornez beteak, eta bestelako lesio sakonago batzuk ere bai, gero orbaintzen direnak. Azkenik, eremu gantzatsu horretan, Propionibacterium acnes bakterioak, larruazalaren goialdean egoten denak, kolonizatu egiten ditu gantz edo sebo askorekin dauden guneak, eta hanpadurak sortzen ditu.

  Aurpegia eta gorputz-enborra era askotako pikorta txikiz zipriztinduak geratzen dira (beltzak, zuriak, gorriak, zornedunak, eta handiak eta mingarriak ere bai), han eta hemen sakabanatuta. Larruazaleko gaitz horrek eragiten dituen lesio tipikoen artean, honako hauek daude: seboak (edo aurren-aurrenean agertzen den gantza), zaldarrak (edo larruazaleko poro ohikoak, buxatzen diren horiek, eta pikorta beltz deitzen ditugunak, nahiz eta zuriak ere izan daitezkeen) edo pustulak (zornea agertzen da pikorta gorrietan). Baina ez dira hor bukatzen akneak sor ditzakeen zauri eta lesioak: papulak ere agertzen dira (hasieran gorriak diren pikortak, eta gero hanpatzen direnak), noduluak (sakonagoko lesioak, min ematen dutenak), orban edo makulak (larruazala koloregabetu egiten da akne-zauri baten atzean, eta itxura hanpatua hartzen du aurpegiak) eta orbainak ere sortzen dituzte zauri eta lesioek.

Nerabezarotik harago

Adinean aurrera egin ahala, moteldu egiten dira aknea agerrarazten duten aldaketa fisikoak, baina 35 eta 40 urte artean dabiltzanei ere, gero eta gehiago eragiten die arazo horrek. Emakumeei, bereziki. Urduri dauden emakumeak izaten dira, familiako eta laneko zereginen ondorioz, eta elikadurak eta estresak ere betikotu egin dezakete arazoa. Izan ere, akne motarik ohikoena, akne iraunkorra izaten da, nerabezaroan sortu eta adin helduan ere irauten duena. Baina bada beste akne mota bat, "berantiarra" deituko genukeena: lehendik eduki ez duten pertsonei, 25 urtetik aurrera agertzen zaie.

Dermatologia eta Benereologiako Espainiako Elkarteak eman dituen azken datuen arabera (AEDV), nerabezaroan eta gazte aroan agertzen diren gaixotasunen artetik, akneak izaten du eragin gehien: 12 eta 18 urte bitarteko gazteen % 80ri eragiten die, neskei bezala mutilei, eta 19 urtetik 24 urte bitartean dabiltzanen artean, berriz, lautik batek pairatzen du.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto