Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Argi-kutsadura: Argitasunak itsututa

Gauero, izarrak zerura irteten dira beren ibilalditxoa egitera, baina beti ez ditugu ikusten. Han egon eta ikusi ez? Zerk itsutzen ote gaitu, bada? Argiak, alajaina! Argi-laino batek estaltzen ditu hiriguneak, eta ezin ikusi handik gorakorik. Kale-argien kupulek laranja koloreko distira igortzen dute, ihesi ere joaten zaie mordoa, eta argi asko galtzen da bidean, eta dirua ere bai. Argiteria-sistema horiek, izan ere, ez dira batere eraginkorrak, eta begi-bistakoa da hobeki argituko gaituzten proiektuak landu behar direla, beste ikuspegi batekin, argi eta diru gutxiago xahutze aldera. Izarrak guri begira daude.

  
El resplandor anaranjado de las lámparas de vapor de sodio oculta el cielo estrellado. Ruben García Blázquez
  
España es, junto con Italia y Portugal, el país de la Unión Europea que más derrocha en iluminación. Ruben García Blázquez

Argi gehiegi eta gaizki emana

Deusetarako ere ez du balio 3.000 watt erabiltzea kale bat argitzeko, baldin eta potentzia horren erdia itzuri joaten bada atmosferara edo inguruko etxeen fatxadetara. Logikoagoa da kale-argiak egoki banatzea eta energia aurreztea. Egungo legediaren arabera, onargarria da kale-argiek igortzen duten argiaren % 20 galtzea, goitik ihes egitea, baina gaur egun, tamalez, badira hori baino argi gehiago galtzen duten modeloak. Globo itxura duten kale-argiak, adibidez. Mota horretakoek zehar-argi asko igortzen dute, eta itsugarriak gertatzen dira; eta, aldiz, ia ez dute argitzen beren ingurua. Horien ordez, itxitura lau eta horizontala daukaten argiak jarri behar lirateke, argi guztia beherantz igortzen dutenak, han behean ibiltzen baitira oinezkoak eta ibilgailuak.

  
Ejemplo de nula eficiencia. Estas luminarias propagan la luz en horizontal y dejan en penumbra esta calle peatonal. Ruben García Blázquez
  
La lámpara de esta luminaria está colocada en la parte inferior. Lleva una visera para no propagar la luz hacia arriba pero no evita el problema y desperdicia energía. Ruben García Blázquez

Ekosistemak inbaditzen

Argi-kutsadura bazter guztietara heldu da, eta horren lekuko dira basoak, ibaiak, aintzira-erriberak, kostaldeak... Ekosistema horietan bizi diren izaki bizidunak bete-betean harrapatu ditu argi-inbasio horrek. Iluntasunik ezak pertsonen bizi-zikloak eta jokabideak aldatzen eta nahasten dituen bezala, berdin-berdin aldatzen eta nahasten ditu izaki horienak. Hondartza eta kostalde asko ikus litezke gaur egun argiz gainezka, eta zuhaitzak ere urte osoan ageri dira distiratsu, Eguberrietan baleude bezala. Argazkietan polit dirudite, baina begietan min egiteko adina argi izaten dute.

  
La luz de esta playa invade y altera un ecosistema. Ruben García Blázquez

Sodio-lurrunezko lanparak eta LED teknologia darabiltenak

Biztanle guneetan dauden lanpararik gehien-gehienak presio handiko sodio-lurrunez dabiltza. Deskarga-lanparak dira, argi hori monokromatikoa ematen dutenak. Zenbait lekutan, horien ordez, argia igortzen duten LED diodoekin funtzionatzen dutenak jartzen hasi dira. Sodio-lurrunezkoek baino argi gehiago egiten dute watt gutxiagorekin, argia hobeki bideratzen dute eta, askoz gehiago irauten dutenez, mantentze-gastu gutxiago izaten dituzte. Hau da, eraginkortasun energetiko handiagoa dute, eta, beraz, etorkizuneko teknologia horixe dela esan liteke. Dena den, badute bere ifrentzua ere: sodio-lurrunezko lanparek halako bi balio dute, eta igortzen duten argi zuria sortzeko, osagai urdin bat erabiltzen dute, zeinak uhin-luzera motza baitu, eta gehiago sakabanatzen da. Argi horrek, gainera, intsektu gehiago erakartzen ditu.

  
Lámparas LED, de color blanco en primer plano, y anaranjadas de vapor de sodio al fondo. Ruben García Blázquez
  
La luz del vapor de sodio es dispersa y las luminarias necesitan dispositivos externos para dirigirla. Ruben García Blázquez
  
Farola de vapor de sodio encendida durante el crepúsculo. Ruben García Blázquez
  
La vida útil de las lámparas de vapor de sodio, en la imagen, es muy inferior a los LED. Ruben García Blázquez
  
Un técnico ajusta por ordenador la potencia y hora de encendido y apagado de una lámpara LED. Ruben García Blázquez

Gares, eraginkortasun energetikoaren adibide

2008. urtetik, Garesko kaleak modu eraginkorrean argiztatuta daude. Argiteriari hainbat aldaketa egin dizkiote Nafarroako herri horretan, eta horiei esker, urtean 15.000 euro gutxiago gastatzen dituzte argitan. Besteak beste, multzo optikoak jarri dizkiete argiei goiko aldean, eta fluxu-erregulatzaileak paratu dituzte, goizaldean argi-potentzia apaltzeko. Kaleak, hala ere, lehen bezain argi ikusten dira. Izan ere, egungo lanparen argia, 70 watt dituzten sodio-lurrunezkoek ematen dutena, lehengoena baino bi aldiz eraginkorragoa da, nahiz eta haiek 100 watt eduki.

  
En Puente la Reina han integrado la lámpara en la parte superior y han eliminado los cristales para evitar la reflexión de la luz hacia los lados. Ruben García Blázquez
  
Una mejor iluminación con un menor consumo. La mayor parte de la luz se dirige a la propia calle, donde se necesita. Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto