Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Gabonetako gogo-beheraldiak: Eguberri on?

Gogo-beheraldiei aurre egiteko, ospakizunak berrikuntzaz hornitzea eta norberak egiaz nahi duena egitea da sendabiderik onena

  "Eguberri on!". Esaldi hori errepikatzen da gehien ospakizun-egun hauetan: Gabon-kantek horixe opa digute, postalek eta iragarkiek ere bai, lagunen eta familiakoen artean ere desio hori agertzen zaigu... Baina Eguberri garaia ez da ona izaten guzti-guztientzat, eta halaxe erakusten du Ikerketa Soziologikoen Espainiako Zentroak (CIS) egin duen inkesta batek. Espainiarren % 56ren irudiko, familia giroko festak dira Eguberriak, beste % 26,3ren ustez, izaera guztiz komertziala dute, eta % 11k, berriz, erlijio-balioa ematen diete. Gainera, % 49,8k pozarekin lotzen dituzte Eguberriak, % 27k tristura eta malenkonia sentitzen dute, eta % 17,3ri itomen-sentimendua nagusitzen zaie egun horietan. Horrek guztiak erakusten duenez, herritar askok eta askok, besterik gabe pasatzen dituzte Eguberriak, ahal bezala jasan edo eramaten dituzte egun horietako gorabeherak. Zenbaitek ez die ikusten festa horiei deus berezirik, ongi pasatzeko motibazioa sortuko dien alderdirik, edo proiektu berri edo desberdinei ekitera adoretuko dituen pizgarririk. Eguberriak bizitzeko eta sentitzeko modua, beraz, norberaren gogo-aldarteen araberakoa izaten da, aldatu egiten da pertsonatik pertsonara, eta ez da berdin, adibidez, etxean haurrak edukitzea edo adineko norbaitekin bizitzea.

Eguberriak dira: ongi pasatu beharra ote dago, nahitaez?

Psikologoak ohartzen dira Eguberriek ez dutela esanahi berezirik pertsona askorentzat, eta beste aukera bat baino ez dela izaten familiarekin edo lagunekin biltzeko. Hau da, normal-normal bizi izaten dutela garai hori. Baina beste batzuek, ordea, ezin izaten diote ihes egin gizarte-presioari, derrigorrean ongi pasatzera bultzatzen duen horri. Horren eraginez, psikologo askori betetzen zaie agenda Eguberriak igaro ondoren. Ederki jatea eta festa giroan ongi pasatzea gustatuagatik ere, jende askori kontrako eztarrira joaten zaizkio Eguberriak, beren burua behartuta ikusten dutelako mahai batean esertzera eta harreman on-onik ez duen norbaitekin edo norbaitzuekin bazkaltzera. Horrexegatik hartzen dute lasai arnasa hainbat herritarrek urtarrilaren 7an, festak bukatuta.

Erlijio-alderditik harago, nagusiki opariei eta ospakizunei lotzen zaizkie gaur egun Eguberriak. Eta bilkura horietan, leku handia hartzen dute jan-edanek. Baina inertziak izaten dira gauzarik arriskutsuenak, urtero-urtero gauza berberak egitea, alegia: egun batez gurasoen etxera, hurrengoan bikotekidearen gurasoenera, txiste berberak kontatu eta betikoaz eztabaidatu... Adituen esanetan, berritzea komeni da, eta norberak egiaz egin nahi duena egitea. Hori da depresioari aurre egiteko sendagairik onena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto