Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Argazki kameren erretratua

Irudiak zertarako erabili nahi ditugun eta zer aurrekontu daukagun, horren arabera hautatuko dugu

  Botoia klikatu eta kito! Hori bezain erraza izan daiteke batzuetan argazkia ateratzea, baina ez argazki-kamera aukeratzea. Teknologia berrien eremuan, hainbat sistema aurki litezke, eta kamera hibridoek, esaterako, elkarrekin biltzen dituzte horietako batzuk; ondorioz, funtzio askotarikoak betetzeko gai izaten dira. Testuinguru horretan modelo bat hautatzea ez da erraza, eta gauzak are gehiago zailtzen dira kontuan hartzen badugu prezioan zer-nolako aldeak egon litezkeen teknologia batzuen eta besteen artean. Lehenik eta behin, argi eduki behar da zertarako nahi den kamera, zer erabilera emango zaion, alegia.

Kamera bat erosterakoan, ez da itsutu behar megapixel kopuruarekin (bereizmenari dagokion unitatea da). Ez da faktore erabakigarria, eta jakin behar da, gainera, bereizmen gehiegiak kalte ere egin diezaiokeela irudiari. Oro har, hamar megapixeletatik gora ongi funtzionatzen dute kamerek, non eta ez dugun nahi poster batean edo iragarki-hesi batean jartzeko irudi bat egin.

Konpaktuen erreinua

  •   Noizean behin argazkiak egiteko eta familiako argazkiak ateratzeko kamera nahi badugu, ondoren disko gogor batean gorde ahal izateko edo Interneten erakusteko, gizarte-sare batean, blog batean edo album-zerbitzu batean, erdi mailako kamera konpaktu bat erostea izango dugu onena, 200 eta 300 euro arteko zerbait. Canon etxearen Ixus modeloa da ezagunenetakoa; neurri txikikoa da, eta erosoa gertatzen da batera eta bestera eramateko. Bereizmen egokia dauka, eta lehenetsita dakartzan aukerei esker, kalitate onargarria duten irudiak lortzen ditu.
  • Zama handirik eraman nahi ez dutenentzat eta gailu konplikatuak maite ez dituztenentzat ere, kalitate-galera nabarmenik gabe betiere, kamera konpaktuak dira egokienak.
  • Lehendik argazkilaritza digitalarekin harremanik izan ez duen norbaiti kamera bat oparitu nahi badiogu, konpaktuak izan daitezke aproposenak orduan ere. Modurik merkeena eta errazena da mundu horretan sartzeko, kontzeptu zailak ikasi beharrik gabe.
  • Joera artistikoa edukiz gero eta diru asko-asko gastatu nahi ez badugu, edo ezagutza tekniko gehiago eskuratu, konpaktu aurreratuen saileko kamera bat har dezakegu; gehixeago ordainduta, kalitate optiko handiagoa eskaintzen dute eta sentsore eta irudi-egonkortzaile hobeak. Batez beste, 200 euro garestiagoak izaten dira, baina horiei eskua hartuta, inprimatu eta markoan jartzeko moduko argazkiak egin litezke.

Reflex-en saila

  • Argazkilaritzan hobetu eta sakondu nahi duenak, horretarako egokia den kamera hautatu behar du, hau da, zati optikoa aldatzeko aukera ematen duen kamera. Horrek eskatzen du, bide batez, optikaren alorreko ezagutza batzuk eskuratzea eta argazkiak digitalki ukitzeko erabiltzen diren programekin trebatzea, editatu eta hobetu ahal izateko. Konpaktuak baino garestiagoak dira kamera horiek, eta dezente astunagoak ere bai; ondorioz, deserosoak gerta litezke luzaroan aldean eramateko.
  • Aurrekontuz ongi bagabiltza, azken belaunaldiko reflex digital bat erostea da aukerarik onena. Bereiz eros daitezke kamera-gorputz nagusia eta zati optikoa, eta hartara, gehien komeni zaiguna jar diezaiokegu (analogikoak ez bezala, modu elektrikoan erabil daitezke azken horiek). Kamera horiek, gainera, hainbat aukera eskaintzen dituzte: pantaila ona dute, argazkiak bereizmen handiarekin ikusteko; kontrolagailu automatikoak edo eskuz erabiltzekoak, norberak jar ditzan nahi dituen parametroak; sentsore handiagoak eta kalitate hobekoak; ikusgailu optikoak...
  • Prezioari dagokionez, 1.500 euroren azpitik ez dago baldintza horiek beteko dituen kamerarik. Aukerarik merkeena izaten da kamera-gorputza erostea alde batetik eta zati optiko merkexeagoa bilatzea bestetik, edo, bestela, reflex kameren behe mailako modeloak bilatzea (konpaktu aurreratuen antzeko prezioa dute); Nikon D3000 edo D5000 modeloak, adibidez.

Parametro optikoak

  • Zati optikoa erosterakoan, ongi aztertu behar da parametroak ongi egokitzen zaizkien guk egin nahi ditugun argazki motei eta kamera-gorputzari berari. Leiarraren aurreko aldean agertu ohi dira parametro horiek. Foku-distantziaren balioak txikiak badira (milimetroetan neurtzen da), egokia izango da argazki panoramikoak egiteko. Aldiz, balio horiek handiagoak badira, urruti dauden objektuen irudiak hartzeko izango da egokia. Zoom optikoaren berri emateko -sekula ez nahasi zoom digitalarekin-, zenbaki bat eta "x" letra agertzen dira elkarren jarraian; eta horrek adierazten du objektua zenbateraino hurbil daitekeen (foku-distantziarekin dauka zerikusia). Zenbat eta handiagoa izan azken hori, orduan eta gehiago handituko du zoomak.
  • Kontuan hartu beharreko beste balio bat, "f" ikurrarekin ageri dena da, argi-sentikortasunari buruzkoa. Zenbat eta txikiagoa izan -ez dago 1.2tik beherakorik-, orduan eta sentikortasun gehiago izango du optikak. Datu hori gogoan hartzea komeni da, zeren, kamera-gorputzak zer sentsore duen, balio batekoa edo bestekoa izan beharko baitu. Sentsorea oso handia bada, argi-sentikortasun txikiagoarekin jolastea komeni izango da, argazkiak ez daitezen atera argi gehiegirekin, edo "f"-ren balioak oso handiak badira, eta sentsorea ez oso sentikorra. Halakoetan, tripode bat erabili beharko da argi gutxi dagoenean.???? Interesará jugar con menos sensibilidad lumínica si el sensor es muy grande para que las capturas no tengan exceso de luz y por tanto de ruido, o bien si los valores de "f" son muy elevados y el sensor poco sensible. Entonces habrá que pensar en usar un trípode en condiciones de baja luminosidad

Hibridoen aukera

  • Beste aukera bat ere badago gaur egun: 4/3 eta Mikro 4/3 estandarrak, edo hibrido izenez ezagutzen diren kamerak. Izen hori hartzen dute konpaktuen antzeko neurria eta pisua daukatelako, baina optika aldatzeko aukera ematen dutelako (konpaktuenak baino kalitate hobea daukate). Honako hauek dituzte abantailarik aipagarrienak: erosoak dira aldean eramateko, eta reflex sailekoekin alderatuta, kalitatea ez da askorik apaltzen, nahiz eta aski garestiak diren behe mailako reflex-en aldean.
  • Beste eragozpen bat ere badute kamera hibridoek, eta, nagusiki, Mikro 4/3 estandarrak: kamera berean alda daitezkeen optika gutxi daude, ekoizle guztiak ez baitira ados jarri. Zenbait etxek partzuergo bat sortu dute (Olympus, Kodak, Leica, Fuji, Panasonic, Sanyo eta Sigma), eta modelo bateragarri batzuk ekoizten dituzte. Baina Sony eta Samsung, adibidez, kanpo geratu dira, eta beren formatuak merkaturatzeko apustua egin dute (apustu handia eta arrakastatsua).


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto