Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2010eko abendua

Gabonetan, etxera hegan

Hegazkinean itzuli nahi badugu Gabonetako oporrak etxekoekin igarotzera, jakin behar dugu kalte-ordaina jasotzeko eskubidea daukagula baldin eta hegaldia bertan behera geratzen bada edo atzeratuta iristen

  Hegazkinaren zain dagoenak beti izaten du kezka garaiz aterako ote den edo garaiz helduko. Inork ez du pasatu nahi izaten aireportuan alferreko ordurik, baina beti dago atzerapen-arriskua, eta txar-txarrean, gaitz erdi atzerapena baino ez bada: hegaldia bertan behera geratzea edo ezeztatzea, hori bai amorragarria. Eta are gehiago Gabonetan. Etxekoekin eta lagunekin jaiegun horiek pasatzera etorri nahi, eta halako opariak suertatzen dira nahi baino gehiagotan. 2009ko urtarrilean, esaterako, 51 hegaldi ezeztatu zituzten Barajasen (Madril), eta atzeratuta ibili ziren beste 74. Eta aurten, uda atarian, antzeko egoera izan dute Islandiako sumendi batek eragindako ke-lainoa dela medio.

Hegaldia "ezinbesteak bultzatuta" atzeratu edo bertan behera gertatzen bada ez dago kalte-ordaina jasotzerik

Gabon garaian, gainera, dezente handitzen da aireko zirkulazioa, eta neguko klima-baldintzek ere gorabehera dezente eragiten dituzte. Halakoak gertatzen direnean, era guztietako arrazoiak ematen dituzte hegazkin-konpainiek (eguraldi txarra dagoela, kontrolatzaileekin arazoak eduki dituztela, hegazkinak matxura bat izan duela...), eta bategatik izan edo besteagatik, kalte-ordaina emanda ere, inoiz gutxitan izaten da erabiltzaileari sortzen zaion frustrazioaren eta haserrearen neurrikoa. Zerbait egin behar da, ordea, eta azken urteetan, hegazkin-konpainien aurkako milaka erreklamazio egin dituzte erabiltzaileek, eta gero eta gehiago iristen dira epaitegietara. Erabiltzaileak jabetu dira, nonbait, epaitegiek aintzat hartzen dituztela kalte-ordain eskaerak, hegaldiak ezeztatzeagatik edo atzeratzeagatik aurkezten direnak (konpainiek askotan ez diete jaramonik egiten). Kexu horiek aurkezteko, gainera, ez da zertan hartu abokaturik, eta, beraz, nork bere eskubideen alde egiteak ez dakar derrigorrean dirua gastatu beharra. Aski izaten da etxetik hurbilen dagoen auzitegira joatea eta inprimaki bat betetzea. Horrek ez du esanahi, hala ere, bidaiariak beti eta egoera guztietan izango duela eskubidea kalte-ordaina jasotzeko. Klima-gorabeherek eta grebek eragiten dituzten eragozpenengatik, adibidez, erabiltzaileak ezin izaten du kalte-ordainik jaso. "Ezinbesteak bultzatuta" hartzen diren erabakien ondoriotzat jotzen dira halakoetan ezeztatzeak eta atzerapenak.

Gabonen testuinguruan sortzen den kalte moralengatik ere, beraz, jaso liteke kalte-ordaina?

  Aukera hori ez litzateke baztertu behar, baina kasuan kasu ikusi behar da. Santa Cruz de Tenerifeko Probintzia Auzitegiak, 2006ko ekainaren 9an emandako epaian, onartu zuen erabiltzaile bati ordaina ematea data horietan eta testuinguru horretan eragindako kalte moralengatik. Santa Cruzeko auzitegiak epaian zioenez, begi bistakoa zen salatzaileari kalte morala egin zitzaiola. Urtezaharreko ospakizunetarako bidaia zen, familia-bidaia, eta gauza jakina da oporraldiek esanahi berezia daukatela Gabon garaian eta Urtezahar eta Urteberrian, eta ostalaritzaren alorrak aukera ugari eskaintzen dituela egun horiek ospatzeko. Arrazoi horrexegatik, auzitegiak erabaki zuen, data horietan familia-oporraldiak egin ezinik geratu beharra, kontratatu zituzten hegaldiak gauzatu ez zirelako, hori bazela aski arrazoi kalte moralak sortzeko.

Eta kopurua ezartzerakoan, adierazi zuen garraio-enpresa salatuak galarazi ziela bidaiariei familiarengana joan zitezen egun horiek pasatzera. Horregatik guztiagatik, 1.848 euroan finkatu zuen kaltearen zenbatekoa, bidaia egin ezinik geratu zirenek aurkeztu zituzten gastuei zegokien kopuruan.

Ze eskubide ditut egoera hauetan?
Zer egin? Kalte-ordainak
Hegaldia ezeztatu bada Erreklamazioa aurkeztu hegaldiaren ardura duen konpainiari. Hegazkin-konpainiek jendearen eskura jarri behar dituzte erreklamazio-orriak edo -inprimakiak
  • -Entre 250 y 600 euros, según la distancia del vuelo. Aunque el pasajero puede solicitar una cuantía mayor por daño moral
  • -La aerolínea debe ofrecer: comida y bebida suficientes (en función del tiempo de espera), dos llamadas gratuitas o enviar emails
  • -La compañía está obligada a devolver el dinero del billete o a ofrecer un transporte alternativo. En ese caso, y si fuera necesario, se hará cargo de los gastos de alojamiento y los traslados
Hegaldia atzmratu bada Erzeklamazioa aurkeztu hegaldmaren ardusa duen koîpainiari. Hegaz{in-konpainiek jendearen eskura jarri behar dituzte erreklamazio-orriak edo -inprimakiak
  • -Testuan ageri den gorabeheraren bat gertatu bada, xegazkinmkonpainia{ bidaiariari eskaini fehar dio: jatekoa eta edatekoa behar adina (itxaronaldiaren arabera), bi dei doan egiteko aukera edo mezu elektronikoak bidaltzeko aqkera
  • -Atzerapena 3 ordukoa baino fehiagokoa bada, berriki atera den epai bati eta Oontrealgo Hitzarmenari jarraiki, hegaldia ezeztatzeagatik lagozkion eskubide berbeRak izango ditu kaltetuak
  • -Atzerapena 5 ordutik gorakoa bada:
    • *txartelak balio duena osorik itzuli beharko diote bidaiariari, 7 egunen buruan
    • *helmugaraino eraman beharko dute, hegaldi alternatibo batean edo beste garrciobide batean
  • -Bidaia hurrengo eguna arte atzeratzen bada, konpainiak ostatu eman behar dio bidaiari eta hotelaren eta aireporturen arteko joan-etorriak ere ordaindu behar dizkio

Kalte-ordain bera ematen dute hegaldia ezeztatzeagatik edo atzeratzeagatik?

Europako araudiak esaten du hegaldia ezeztatzeagatik izango duela eskubidea bidaiariak kalte-ordaina jasotzeko, eta atzeratzeagatik, aldiz, arreta jasotzeko eskubidea soilik izango duela (doako laguntza emango diote -jatekoa eta edatekoa behar adina-, telefono bidezko edo e-mail bidezko komunikazioak egingo ditu, eta, behar balitz, gaua ordainduko liokete hotelean, joan-etorriak barne). Dena den, Europako Justizia Epaitegiak eman berri duen epai batean esaten da (2009ko azaroaren 19koa da), atzerapena hiru ordu baino gehiagokoa izanez gero, kaltetuek eskubidea dutela atzerapenagatik legokiekeen kalte-ordaina eskuratzeko.

Bestalde, araudiak diru kopuru jakina ezartzen du hegaldia ezeztatzeagatik (250 eta 600 euro artekoa izaten da; zenbat eta distantzia handiagoa, ordaina ere hainbat handiagoa), baina bidaiariak eska dezake kopuru handiagoa ere, adibidez, kalte moral areagotuagatik (egoeraren araberakoa izango da hori).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto