Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Dagoenean bonbon eta... ez dagoenean egon!

Festak etxean ospatzea eta opariak nork bere eskuz prestatzea modu onak dira hainbeste diru ez gastatzeko, eta erosketak planifikatzeak eta lehenagotik egiteak ere asko laguntzen du

  Aurki iritsiko dira Eguberriak... eta buruhauste zaharrak. Ospatu bai, ongi eta goxo, baina diru gehiegirik gastatu gabe, asmo eta helburu hori jartzen dute urtero etxe askotan, eta aurten ere ez da bestela izango. Krisiak eta ezkortasun giroak arrasto sakona utzi dute, eta utziko ere aurrerantzean, segur aski, eta handik eta hemendik zertxobait aurrezteko nahia eta premia agertu da familia askotan. Aurten ere, beraz, orain artean bezalatsu, buruarekin planifikatu beharko ditugu festa egun horiek, bihotzarekin baino gehiago. Nola, ordea? Eguberri garaian, nagusiki hiru sailetan banatzen da kontsumoa: otorduak, parranda edo irteerak eta opariak. Aholku batzuei jarraituz gero, lortuko dugu horietan guztietan gutxiago gastatzea, eta pixka bat gehixeago saiatuz gero eta etxean arreta gehixeagorekin ibiliz gero, energia gutxiago kontsumitzeko modua ere aurkituko dugu.

Otorduak

  Egia esan, kontsumoaren ikuspegitik, eta urte osoa aintzat hartuta, Eguberrietan egiten du jendeak gasturik handiena. Festa eta ospakizun horien berezko ezaugarri bihurtu da ia dirua gastatu beharra. Otorduetan, adibidez, neurriz kanpoko betekadak egiteko joera izaten da, eta jatekoak eta edatekoak ez dira izaten nolanahikoak. Jokabide desegokia da hori -are gehiago krisi garaian-, eta "dirua botatzea" ere badela iruditzen zaie askori. Hona hemen zenbait aholku erabilgarria, gauzei eta diruari neurria hobeki hartzeko:

  • Erosketak lehenagotik egin: erosketarik garrantzitsuenak ez dira utzi behar azken egunetarako, eta era horretan, % 40raino aurreztuko dugu zenbait produktutan. Itsaskia, arraina eta haragia (arkumea, esaterako) asko garestitzen dira behin abendua aurrera joan ahala.
  • Ez gara bizi arkume hutsetik: bisigua, legatza edo arkumea, izen eta ospe handiko jakiak dira, baina garestiak ere bai; diru gutxixeagorekin ere presta litezke otordu aski goxoak: oilaskoa, pularda (oilo gazte gizendua) edo untxia, ongi maneatuta, ia edozeren pareko platerak dira. Errezeta erakargarri bat aurkitzea izan liteke gakoa.
  • Eguberrietan jango duguna aurrez pentsatu eta antolatzen badugu, soberakin gutxiago gero

  • Etxeko postreak: badirudi ez dagoela Eguberririk mazapan, turroi, polboroi eta gisakorik gabe, eta etxe askotan hala dela dirudi, gainera, jatekoetan gastatzen dutenaren % 10 joaten zaie-eta gozo horietan. Dirua aurrezteko, ideia ona izan liteke postreak etxean prestatzea. Jarduera polita izaten da haurrekin egiteko, eta mahaira ateratakoan, jendeak gustura hartuko du beti-betikoa ez den hori.
  • Hestebeteak: Eguberrietan ohikoa izaten da urdaiazpikoa erostea edo solomoaren eta txorizoaren gisako hestebeteak. Baina nola aurreztu, horiek derrigorrezko iruditzen bazaizkigu? Aukera on bat izan liteke erdi-onduta erostea produktu horiek, eta etxean bukatzea ontze-prozesua. Horretarako, jakina, leku egokia behar izaten da, sotoa edo ganbara modukoa; % 30 merkeago aterako litzaizkiguke era horretan.
  • Menuak planifikatu: oso baliagarria izaten da ahalik eta kalkulurik zorrotzenak egitea. Zenbat eta zehatzago kalkulatu, orduan eta janari gutxiago geratuko da soberan. Guzti-guztia jaten ez bada, beste otordu batzuetarako utz liteke.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto