Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ohiturak aldatzen ari dira, eta joera berriak sortzen. Eguberrietan, otordu handiak egiteko ohitura nagusitu da gure inguru hauetan, eta buruhausteak saiheste aldera, jendea hasia da catering zerbitzuak kontratatzen edo etxetik kanpo jaten. Ohitura eta joera nagusia, dena den, Eguberriak etxean ospatzea da oraindik ere. Baina ez errazena hori delako, alafede! Guztiei gustatuko zaien mezua prestatu, mahai-zapirik egokienak hautatu, senitartekorik arazotsuenak non eserarazi (halakorik bada), sukaldean ordu luzeetan jardun su eta bitrozeramika artean... Festa egingo bada, batzuek lan egin behar izaten dutela, alegia.
Ideia ona da haragia aurrez erosi eta izoztuta gordetzea, asko aurreztuko dugu
Zama hori guztia arintzeko, eta sukaldean ematen dugun denborari ahalik eta etekin gehien ateratzeko, aholku erabilgarri batzuk prestatu dituzte EROSKI CONSUMER aldizkariko sukaldariek. Bide batez, menu orekatuak prestatzeko ere balioko dute, diru askorik xahutu gabe.
Mahaian hestebete iberikoak, arrain ketuak eta pateak kopuru handietan jarri beharrean, hobe da ogi txigortu batzuk ere jartzea, ziropez igurtzita. Era horretan, kontraste atsegina lortzen da jaki gozo eta gazien artean.
Arrainak oso-osorik erosten baditugu (zapoa edo legatza, adibidez), horien burua erabil dezakegu fumet bat egiteko (arrain salda), eta hezurrak ere gorde ditzakegu horretarako.
Aukera ona izaten da haragia, saltsan jarriko badugu, aurrez erostea eta izozkailuan edukitzea. Hala ere, aste batzuk izozkailuan pasatu ondoren, haragi guztiak ez dira egoten zaporetsu. Arkume-eltzekaria edo arkume erregosia egiteko haragia bai, hori eros liteke lehenagotik, oso zaporetsua geratzen da-eta saltsan jarrita.
Postrea, askotan eta askotan, jan gabe uzten da, eta zati handiak geratzen dira soberan. Horiek alferrik ez galtzeko, postre berriak asma litezke (turroi izozkia, mazapan moussea), edo karamelu almendradunak xehatu eta entsaladak laguntzeko erabili, eta berdin egin liteke fruta lehortuekin ere. Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa