Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Jakien balio emozionala: Dieta orekatua baita Eguberrietan ere

Dieta terapeutikorik gehienetan onar litezke Eguberri garaian ohiko izaten diren platerak, baldin eta bakan jaten badira, eta neurrian betiere

  Dieta berezi bat egin dutenek edo uneotan egiten ari direnek (argaltzeko, gizentzeko, tentsioa edo kolesterola kontrolatzeko, diabetesa zaintzeko...), behin baino gehiagotan sentitu izango dute, segur aski, gutxien komeni zaien hori jateko gogoa. Maiz gertatzen da, izan ere, dieta egiten hasi eta zenbait jaki ezin tentagarriago bihurtzea. Horrek ere badu bere zergatia: elikagaiak balio sinbolikoz eta emozionalez beteak daude, ez dira osatzen makroelikagaiekin soilik (karbohidratoak, proteinak, bitaminak...). Ohikoa izaten da elikagairen batzuk emozio eta sentimendu jakinei lotuta agertzea, pertsona jakinei edo gure bizitzako egoera jakinei lotuta, oroitzapen onei edo txarrei... Eta lotura horiek egitea, gainera, beharrezko izaten da gure oreka emozionalari eusteko.

Psikologiako adituek aski ongi dakite hori hala dela, eta hainbat aholku ematen dituzte, dieta bereziren bat egiten ari denak edo elikadura ahal bezainbat zaindu nahi duenak jakin dezan nola jokatu behar duen balio sinboliko eta emozional handia daukaten elikagaiekin, Eguberriak eta gisa horretako ospakizun-garaiak heltzen direnean. Lehenik eta behin, arau nagusi hauxe ezartzen dute: ez utzi horiek jateari. Jabetu behar dugu batzuetan beharrezko direla ongi sentitzeko, eta horrek ez du ekarri behar ez traumarik eta ez segurtasun galerarik. Gozo bat gustura dastatzea eta noizean behin dosi txikietan jatea, terapia ona izaten da aldarte hobean sentitzeko eta, zenbait kasutan, dietari hobeki eusteko. Era horretan asetzen dira elikagai jakin batzuek sortzen dituzten behar psikologikoak (maitatua sentitzea, lagundua, hautatua...).

Janaria eta emozioak

Bista-bistakoa da elkarri lotuta daudela janaria eta emozioak. Horregatik, dieta zorrotz-zorrotzak egiteak, geure buruari noizean behin deskuidatzeko aukerarik ere eman gabe (neurrian eta zentzuz betiere), antsietate handia sortzen du, eta lasaituko bagara, gehiago jan behar izaten dugu. Turroi zati txiki bati edo kanapetxo bati uko egiteagatik, tripakada handi bat egiteko arriskua izaten dela, alegia. Horrez gain, dieta bati ekiten dion jende askok epe motzeko helburuak jartzeko joera izaten du, edo iritsi ezingo duen helmuga bati begira egoten da, eta horrek zaildu egiten du dieta bera; adibidez, Eguberrietan bertan hasten dira dietarekin, uste dutelako horrela lortuko dutela turroirik jan gabe pasatzea, edo obsesionatu egiten dira elikagaiekin eta horiek dituzten kaloriekin, egun horietan 2 edo 3 kilo gizentzeko arriskua ikusten dutelako.

Gozo bat gustura dastatzea eta noizean behin dosi txikietan jatea, terapia ona izaten da aldarte hobean sentitzeko

Antsietateak, nerbio-tentsio horrek, eduki ohi du ondorio fisikoa organismoan, eta jateko behar hori izaten da ondorio horietako bat. Antsietateak igoarazi egiten du adrenalina maila, eta gutxitu egiten du autokontrol-gaitasuna. Egoera horretan, norbanakoa errazago lerratzen da jokabide kaltegarrietara (gehiago erretzera edo gehiegi jatera, adibidez). Garunean badugu serotonina izeneko neurotransmisore bat, aldartearekin zerikusia duena, eta gosea kontrolatzeko zereginean ere parte hartzen du. Serotonina maila apaltzen denean, badirudi jateko antsietatea edo antsia handitu egiten dela, batik bat gozoak jatekoa.

Bestalde, egoera emozionalak kontrolatzea, antsietatea sor dezaketen horiek eta jaterakoan ere eragiten duten horiek, lagungarria izan daiteke jakiteko zer gertatzen zaion norberari: antsiaz eta antsietatez jaten duen, antsietateak berak bultzatzen duen jatera edo bietatik gertatzen zaion. Eta kontrolatzeko modurik onena, hauxe da praktikan: egunero-egunero idaztea zer eta nola jan dugun. Oso garrantzitsua da inguruari arreta berezia jartzea, eta ikustea ea guk bakarrik jaten dugun, beste norbait izaten dugun ondoan, zer aldartetan gauden (triste, alai, aspertua...) eta zer elikagai jateko ohitura dugunn antsietatea edo nerbio-tentsioa sumatzen dugunean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto