Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Osasun-arazoak eta Eguberrietako postreak: Gozo bereziak behar izaten ditu zenbait jendek

Diabetesa, zeliakia, gizentasuna, kolesterol altua edo elikadura-alergiak dituztenek arreta handiz irakurri behar dituzte gozorik ohikoenen etiketak, hala nola turroienak, mazapanenak eta girlatxeenak

  Urte sasoi honetan, jende asko joaten da medikuaren kontsultara, Eguberrietako menuen inguruko zalantzak argitzera. Ospakizun-egunak izaki askorentzat, ohikoa izaten da otordu oparo eta energetikoak egitea, edari alkoholdunik ere ez da falta izaten, eta gozo kontua ere ugari ikusten da mahai gainean (turroiak, mazapanak, polboroiak, girlatxeak...). Zenbait gaixotasunen eraginez, ordea, dieta zorrotz kontrolatu behar izaten du jende batek, dieta bereziak egin behar izaten ditu, eta horientzat ez dute balio beti-betiko jotzen ditugun errezeta eta jakiek. Gustura jango lituzketen hainbat gauzari uko egin behar izaten diote diabetesa, gizentasuna, zeliakia, elikadura-alergiak edo kolesterola eta triglizeridoak dauzkatenek, eta are gehiago Eguberrietan, hainbeste gutizia tentagarri begien aurrean ikusita.

Espainiako Hipertentsio-Elkarteak eta Arteria-Hipertentsioaren aurkako Espainiako Ligak emandako datuen arabera (SEH-LELHA), Eguberrietan eta jaiegun horien aurreko egunetan hiru kilo ere handitu liteke gorputz-gantza dieta-ohiturak laxatzearen ondorioz. Hipertentsioa, gizentasuna, diabetesa edo hiperkolesterolemia daukaten pertsonentzat aski arazo larria da hori, eritasun horiek bihotz-hodietako arazoak eragiten dituztelako, eta egoerak okerrera egin lezakeelako.

Edozein gozo ?azukrerik gabea? dela esan ahal izateko gehienez ere, 0,5 gramo azukre eduki behar ditu

Elikadura-industria ere ohartu da pertsona horiek elikadura-behar bereziak dituztela, eta urtetik urtera produktu berriak merkaturatzen ari da, nahasmendu horiekin bateragarri diren osagaiak hautatuta. Horren erakusgarri dira, besteak beste, azukre erantsirik gabeko turroi eta gozoak, gantz gutxikoak, trans gantzik gabeak edo glutenik gabeak. Aldi berean, etxean platerak prestatzeko orduan ere, funtsezkoa da Eguberrietako menuak zertxobait moldatzea eta osasungarriago bihurtzea, guztiek jateko modukoak izan daitezen eta inor ez dadin ibili zer jan dezakeen eta zer ez bereizten.

Diabetesa eta gizentasuna: azukrerik gabeko turroiak eta gozoak

Ohiko turroiak, mazapanak eta girlatxeak egiteko, eztia, azukrea eta almendrak erabiltzen dira. Oinarri horri, beste osagai batzuk ere eransten dizkiete (arrautzaren gorringoa eta zuringoa, fruitu lehorrak, txokolatea, kakaoa, esne-gaina, irinak, labore puztuak, likoreak, eta abar), eta, horrez gain, ura eta gehigarri baimenduak ere bai. Produktu horiek guztiek erruz izaten dute azukrea eta gantza, eta horrexegatik dira hain energetikoak. Ezaugarri hori arindu nahian, eta osasun-arazoengatik dieta zaindu behar dutenen eskariari erantzuteko asmoz, zenbait irtenbide bilatu dituzte ekoizleek. Azukre erantsiak guztiz desagerrarazi dituzte produktuetatik, edo asko murriztu dizkiete, edo beste eztigarri batzuk erabiltzen dituzte, gozo ukitua bai baina kaloriarik ematen ez dutenak. Halakoak komeni zaizkie azukre kopurua mugatu behar duten pertsonei, hala nola diabetesa daukatenei, gizentasuna, pisu gehiegia edo hipertriglizeridemia (triglizeridoak goian).

Kontsumitzaileak ez nahasteko, industriak egokitu egin behar ditu etiketetan ageri diren oharrak, elikadura-aipamenei eta ezaugarri osasungarriei buruzkoak, eta araudi berriak esaten duen bezala eman behar ditu. Adibidez, 'azukre gutxikoa' jartzen badu ('bajo contenido en azúcar'), horrek esan nahi du, 100 gramo bakoitzeko, ez daukala 5 gramo azukre baino gehiago. Begiratu bat emango bagenie turroi osasungarriak ekoizten dituzten etxeen produktuei, ikusiko genuke horietako askok 1,5 eta 5 gramo artean daukatela azukrea 100 gramo bakoitzeko, eta, beraz, izendapen hori har dezaketela, 'azukre gutxikoa' alegia (ohiko produktuen aldean, 7 eta 30 aldiz azukre gutxiago daukate, baina ez kaloria gutxiago).

  Turroi bat eta beste edozein gozo 'azukrerik gabea' dela esan ahal izateko, gehienez ere, 0,5 gramo azukre eduki behar ditu, 100 gramo bakoitzeko. Ez da gauza bera produktu bat 'azukrerik gabea' izan, edo 'azukre erantsirik gabea'. Lehen sailekoek, bigarrengoek ez bezala, ez daukate monosakaridorik (glukosa, glukosa-ziropa, fruktosa, fruktosa-ziropa), ez disakaridorik (sakarosa eta laktosa dira ohikoenak), ez eta bestelako eztigarririk ere (eztia, esaterako). Azukreak murrizteko, kaloriarik gabeko eztigarriak erabiltzera jotzen dute ekoizleek (sakarina, aspartamoa, ziklamatoa, azesulfamoa), edo poliol erako eztigarriez baliatzen dira edo alkohol-azukreez (sorbitola, maltitola, xilitola...).

Definizio horiek halako doitasunez eta zehaztasunez eginda, gaur egun ez dago aukerarik, adibidez, 'azukrerik gabea' den turroi batek, azukre erantsirik ez edukita ere, fruktosa eduki dezan. Orain arte, bazen aukera hori, eta fruktosarekin kontuz ibili behar dute gizentasuna daukatenek, II motako diabetesa dutenek (pisu gehiegiak eragina izaten da gehienetan) eta hipertriglizeridemiarekin dabiltzanek. Datu horien berri izatea erabilgarria da kontsumitzaileentzat, horrela jakin dezakete-eta zenbat azukre eta kaloria hartzen ari diren.

KONPARAKETAKO TAULA

Eguberrietako gozoen kaloriak... Beste elikagai batzuen kaloriak...
Elikagaia Kaloriak Elikagaia Kaloriak
Turroi errazio txikia (gogorra, guria, girlatxea...) (25 g) 120 Freskagarri lata bat (330 ml) 130
Turroi errazio ertaina (40 g) 190 Kruasan bat (neurri normalekoa, 65 g) 234
Polboroi bat (35 g) 160 Donut bat (ohiko neurrikoa, 45-50 g) 228
Mazapan bat (25-40 g) 120 - 190 Magdalena bat (ohiko neurrikoa, 30-40 g) 164
Bi bonboi txiki (12 g) 55 Hestebete-ogitartekoa (40 g ogi eta 25 g hestebete) 190
Bi bonboi handi (30 g) 137 Txokolate ontza bat edo bi (20 g) 104
Hiru piku lehor (50 g) edo 6 aran lehor (60 g) 100 Arto-krispetak (zinemako errazio txikia) 214

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto