Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Haurrak ere, sukalde-saltsan

  Besterengandik ikasita gureganatzen ditugu sukaldean aritzeko eta dieta osasungarria egiteko gogoa eta zaletasuna, eta horrexegatik komeni da haurrak ere txikitatik has daitezen jakiak prestatzen Eguberrietako oporrak hartzeko irrikaz egongo dira haurrak, zenbat lo geratzen diren kontatuz. Badakite noski zer datorren: eskolarik ez, nahi adina jolasteko denbora, opariak... Baina, haurrek ez ezik, gurasoek ere badakite zer datorkien, eta galdera hauxe egingo diote beren buruari: zer egin oporraldian haurrekin ongi pasatzeko? Irtenbide bat baino gehiago egongo dira, baina horietako bat izan liteke sukaldeko atea zabaltzea haurrei; hau da, sukaldeko eta sukaldari lanetan aritzeko gonbita egitea (non egingo dute hori etxean baino hobeki). Ikasgai guztiak bezala, hori ere modu jostagarrian landu behar da, erakargarria gertatu behar zaie, erraza eta gustagarria.

  Ongi hastea garrantzitsua izaten da, eta gauza erraz-errazetara jotzea komeni da: gosariak prestatu, aperitiboak, askariak eta mokadutxoak. Platerak apaintzeko zeregina ere eman diezaiekegu; asko erakartzen ditu horrek, eta etxean ardura berriak hartzeko aukera ematen die. Aurrerago, berriz, errezeta gozo eta deigarriak prestatzen ikas dezakete, gutxien gustatzen zaizkien jakiekin eginak, adibidez (frutak, berdurak eta arrainak).

Erosketa egitetik hasi, eta sukalderaino

  Oso jokabide egokia izaten da haurrek zuzen-zuzenean esku har dezaten elikadurarekin zerikusia duten gauza guztietan: erosketak egiterakoan, janaria etxean antolatzerakoan, mahai jarri eta biltzerakoan, jakiak prestatzerakoan... Jarduera horietan aritzeak lagundu egiten die ulertzen zeinen garrantzitsua den elikaduraren gaia. Gainera, arazo gehien ematen dituzten elikagaiak menuan sartzeko, oso baliagarria izaten da haurrei azaltzea zertarako balio duten, zer elikadura-ezaugarri dauzkaten, eta zer-nolako onura ekarriko dieten euren hazkundeari eta ongizateari. Haurrek sukaldean egingo dituzten lehen saioak, erraz-errazak eta gogo-pizgarriak izan behar dute. Ohitura ona izaten da, adibidez, jakiak prestatzen hasi aurreko lanak eginaraztea haurrei (elikagaiak hautatu, garbitu, eskuz zatitu eta zuritu...), eta platerei azken apaindua emateko ardura ere haien esku uztea ere bai. Aurrerago, haur bakoitzaren adinak eta trebetasunak uzten duten neurrian, komeni izaten da asko-asko atsegin ez dituzten errezetak prestatzen lagun dezatela, horiekin zaletzen joan daitezen poliki-poliki. Haurrekin sukalde-saltsan hasteko, hona hemen zenbait proposamen.

Balioetan hezi

  Haurrei asko gustatzen zaie helduak imitatzea. Horregatik, sukaldean aritzea oso erakargarria gerta daiteke haientzat, gauza berria delako, jolasgarria eta osasungarria aldi berean, eta, gainera, etxean prestatu dituzten platerak jateko aukera ematen die, eta elikagai askotarikoak dastatzekoa. Haurrek lagunduta prestatuz gero plateren bat, gogo eta interes berezia agertzen dute azken emaitza ikusteko eta dastatzeko. Bide hori oso erabilgarria da askorik gustatzen ez zaizkien jakietara zaletzeko (arraina, fruta, berdura). Jarduera horrekin, halaber, zapore ugari eskura jartzeaz gain eta bizi-ohitura osasungarrietan hezteaz gain, haurren autonomia ere lantzen da, norbanakoaren ekimena eta ardurak hartzeko joera, eta taldean lan egiteko gaitasuna ere sustatzen da, beste balio batzuen artean.

Haurren hazkundea eta garapena bide egokitik joan dadin, modu osasungarrian eta orekatuan jaten ikasi behar dute, eta hori erakustea, lehenik eta behin, familiaren ardura da. Eta zeregin hori behar bezala gauzatzeko, sineste sendoa eduki behar da horretan, irudimena erabili behar da, eta pazientzia eta maitasun ugari ere bai. Horregatik, haurrari txiki-txikitatik erakusten badiogu zeinen garrantzitsua den denetarik jatea, eta mezu onekin saritzen badugu jokabide egokia hartzen duen bakoitzean ("zenbat handituko zaren!", "asko gustatzen zaigu zu hola jaten ikustea"...), errazagoa izango da ongi jan dezan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto