Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Festa zaporea munduan barrena

Abenduaren 25a egun seinalatua da, eta itxura eta ukitu bereziak hartzen ditu mahai bakoitzean, usain eta zapore bereizgarriak herrialde bakoitzean

  Eguberri egunei musika jartzen diegu, sinesmenei irudiak, eta ospakizun-uneei zaporeak, kanpaiak, kandelak, izeiak, opariak... Pertsona askok bizi dituzte gisa horretan egun horiek, elkarrengandik milaka kilometrotara egonda ere, sineste eta egoera desberdinak -eta are aurkakoak- izanda ere. Ozeano Barearen itsasertzera iristen dira lehen-lehenik Eguberriak, eta Filipinetan jaten dute, inork baino lehen, Eguberrietako ohiko postrea, halo halo izenekoa. Esnea izaten du, indaba gorri eta zuriak, esne-gaina, koko-tirak, marmelada, garbantzuak, platano zatiak eta etxe bakoitzeko osagai ezkutua. Errezeta bitxi samarra da guretzat, baina probatu dutenen esanetan, izozki bat baino askoz freskagarriagoa da, eta eskerrak, zeren Manilan, abenduaren 25ean, 30 gradutik gora izaten baitituzte. Handik iparraldera, berriz, Japonian, hotzari aurre egiteko edo, Eguberrietako pastel berezia asmatu dute, esne-gainez eta marrubiz egina.

  Txinan, 130 milioi lagunek ospatzen dituzte Eguberriak. Jende asko da hori, zalantzarik gabe, baina ez Txinan: biztanleen % 10 baino ez. Ongi dakite atzerritik joandako festa dela, eta horrexegatik agian, pizza afaltzen dute Gabon gauean. Mendebalderago eginda, Indian, hain zuzen, ingelesek utzitako ondare dira Eguberriak, eta sinesmen kristaurik eduki ez arren ere, bereganatu dituzte zenbait ohitura: budina otorduetan, Aita Noelen opariak arbolaren ondoan eta eukaristia-misterioak kalean. Asian baino gehiago, ordea, Europan ospatzen dira Eguberriak. Herrialde bakoitzak, eskualde bakoitzak, herri eta familia bakoitzak ditu bere tradizioak, eta sukaldeko errezetak eta mahai inguruko ohiturak ere, bakoitzak izaten ditu bereak.

Kontinente zaharrean

Grezian, arte maila du gastronomiak, eta Eguberrietan, plater ugari eta askotarikoetan hartzen du esanahi bete-betea. Amaiezina izaten da abenduaren 25eko menua, eta hainbat errezetaren artean, aipatzekoak dira indioilarra, gaztainaz eta Korintoko mahaspasaz betea, edo txerrikumea, su eztian errea, eta intxaur-opila ere bai, ezti-ziropaz lagundua. Bulgarian ere, goi mailakoa izaten da menua egun horretan, baina ez dute jaten ez haragirik eta ez esnekirik; hurrengo egunerako uzten dituzte horiek. Fruitu lehorrak, berdura-albondigak, entsaladak eta lekaleak izaten dituzte aukeran abenduaren 25ean. Polonian, festak pasatu arte egoten dira haragia jateko, eta menu bereziari ekin aurretik, ogi-olatak izaten dituzte, bibliako irudiekin; ondotik, lekale-zopak eta arraina etorri ohi dira, labean egina. Gozoekin eta txokolatearekin bukatzen dute Gabon gaueko otordua.

Ingalaterran eta Irlandan budin-fruta egitea Eguberrietako ohitura da

Balsaren konpas gozoek agintzen dute Austriako Eguberrietan. Tartak, pastelak, tututxoak eta beste hainbat gozo izaten dira mahaietan, eta apaingarri aski dotoreak ere bai, eskuz eginak, kandelekin eta abenduan bildutako hosto iraunkorrekin. Alemanian saltxitxak izaten dira ohiko, baina ez hori bakarrik: galleta bereziak, itxura eta kolore askotakoak, jengibre-pastelak, sagar beteak eta mazapanak izaten dira egun berezi horietako euskarri nagusi. Eskandinaviako herrialdeetan, zapore ketua eduki ohi dute Eguberriek. Asko erabiltzen dute izokina, sardinzarra, halibuta, bakailaoa, abadira, lehortuta betiere, soda erara egina, eta iltzez, erramuz eta kanelaz lurrindua. Hori aski ez, eta gogotik estimatzen dituzte urdaiazpikoa, etxeko gazta eta onddo-entsalada. Postreak gorri eta more kolorekoak izaten dira, andere-mahatsez eta ahabiaz eginak.

Mediterraneo itsasoaren ertzean, Italian, esaterako, familia-kutsuz blaitzen dituzte Eguberriak. Menuaren sarrerakoekin betetzen dute lehenik mahaia (antipasti esaten diete eurek), eta horien ondotik, espagetiak etor litezke, txirlaz hornituta, edo beste edozein errezeta tradizional. Dilistek ere badute beren lekua, Eguberrietako literaturan ez ezik, mahaian ere, baina urteko azken gauean jatekoak izaten dira. Postrerako, arabiarrengandik hartutako gozoa izaten dute, turroia alegia. Frantzia hegoaldean ere egiten eta jaten dituzte turroiak, baina asmakizun batek eman dio leku berezia herrialde horri: han asmatu zuten Errege-opila. Eta hango jaki bereziak dira, halaber, foie-grasa eta txerria hiltzetik lortzen dituzten jaki orotarikoak. Ingalaterran eta Irlandan, budin-fruta prestatzeko ohitura izaten dute hilaren 25eko postrerako, pastel gaziak eta pure zaporetsuak erabiliz.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto