Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Jabego Horizontalaren Legeari jarraiki, etxejabe bakoitzak kuota jakin bat ordaintzea izaten da ohikoena, higiezinak duen altueraren, kokapenaren eta gainazalaren araberakoa
Gastuen zerrendatik ezabatu ezin den horietakoa da. Berdin dio hilero ordaintzekoa den, hiru hilez behin, sein hilez behin edo urtean behin. Pisu edo lonja baten jabe direnek, parte-hartze kuota bat izaten dute higiezina osorik hartuta, eta horren arabera ezartzen zaio bakoitzari zenbateko kuota ordaintzea dagokion, gero gastu komunei, ezohikoei eta derramei aurre egiteko. Dirua ematerakoan ez ezik, hartzerakoan ere kontuan hartzen da kuota hori: jabetza komunak saltzetik lortzen den dirua banatu behar denean (atezainaren etxea salduta, adibidez), edo alokatzetik hilero lortzen den dirua jaso behar denean, edo gune komunak udalari uzteagatik eskuratzen den kalte-ordaina partitu behar denean. Kuotaren auziak, berez, ez luke arazorik sortu behar, baina etxejabe asko ez dira ados egoten ordaindu behar izaten duten kuotarekin. Horrek ezinegona sortzen du bizilagunen artean, eta zailtasun asko eragiten ditu sarri premiazko izaten diren lanak abian jartzeko.
Jabego Horizontalaren Legeak esaten duenez, "tituluan" bertan agertzen da parte-hartze kuota zenbatekoa den. Jabegoa eratzeko tituluari buruz ari da. Eraikin baten jabea ezingo da hasi jabego horizontalak ezartzen dituen arauei eta erregimenari jarraitzen, harik eta eraikinaren jabe bakarrak, eraikitzaile-sustatzaileak edo etxejabe guztiek, aho batez, eratze-titulua gauzatzen ez duten arte. Titulu horretan agertuko dira eraikinaren deskribapena, elementu komun eta pribatuenak, eta pisu eta lokal bakoitzari dagokion parte-hartze kuota.
Ahalik eta goizen afaltzeak eta likido gutxiago hartzeko ohiturak nocturiari aurre egiten laguntzen dute
Hortaz, dokumentu bat baino gehiago behar izaten da: alde batetik, eraikina oso-osorik deskribatzen duena (jabego horizontala eratzeko titulua deitzen zaio), eta, bestetik, etxebizitza bakoitzaren dokumentuak (pisu eta lokal bakoitzaren eskriturak, esaterako, non adierazten den zenbateko parte-hartze kuota duen bakoitzak elementu komunetan).
Etxejabeen batzarrak aho batez adostuta.
Egokitu egin beharko dira gainerako ordaintzaileen kuotak, guztien artean % 100 osatu arte.
Demagun, higiezin batean igogailua jarri nahi dutela eta aho batez erabakitzen dutela etxabean dauden saltokiek ez dutela deus ordainduko. Eta demagun saltoki horiek parte-hartze kuotaren % 20 osatzen dutela; orduan, hiruko erregela bat egin beharko da, etxejabeek osatzen duten % 80 hori % 100 bihurtzeko.
Honela: 10 etxebizitza eta 4 lokal dituen etxejabe-elkarte bat daukagu, eta etxebizitza bakoitzak % 8ko kuota dauka eta lokal bakoitzak, % 5ekoa. Honako erregela hau ezarriko genioke:
10 etxebizitza x % 8 = % 80
4 lokal x % 5 = % 20
Gastu guztiak ordaintzeko (% 100), etxebizitzak soilik hartu behar dira kontuan, eta horiek kuotaren % 80 egiten dute:
80 ----------- 100 8 ------------ x x = 800/80 = % 10.
Horixe da kuota berria, etxebizitzek soilik ordaindu behar dituzten gastuei aurre egiteko. Hau da, zerbitzu jakin hori ezartzeko, gastuen % 10i erantzun beharko die etxebizitza bakoitzak, eta ez, orain arte bezala, gastuen % 8ri.
Ikusi berri dugun adibidean bai, baina ohikoena izaten da etxebizitza bakoitzak bere kuota edukitzea, altueraren, kokapenaren eta gainazalaren araberakoa.
Adostu liteke -aho batez, betiere- etxejabe guztiek berdin ordainduko dituztela gastu guztiak, baina esperientziak erakusten du horrek, luzera, nahigabe handia sortzen duela eta kalte egiten diola etxejabe-elkartearen harmoniari eta eguneroko bizikidetzari.
Aho batez erabaki behar da etxejabeen batzarrean. Hori bai, pentsatzekoa izango da aldaketa ez dela denen gustukoa izango, batzuei mesede egingo dielako eta beste batzuei kalte; ondorioz, zaila gerta daiteke ahobatezko adostasuna iristea.
Komeni da arkitekto batengana edo aparejadore batengana jotzea. Profesional horiek argitu dezakete kuota ongi kalkulatua ote dagoen tituluan; alegia, lege-irizpideek agindu bezala, gainazal erabilgarria, barne- eta kanpo-kokapena eta kokalekua aintzat hartuz kalkulatu den.
Ez, gastu komunetarako dirua jarriz jarraitu behar du, une horretantxe daukan kuotaren arabera, hori delako haren betebeharra. Beti eska dezake gai horren inguruko txosten tekniko bat, eta behin hori eskuratu eta aztertu ondoren, etxejabe-elkartearen lehendakariari galdegiten ahal dio gai hori sar dezala hurrengo batzarreko gai-zerrendan, edo ezohiko batzar batera dei dezala. Emaitza onik lortzen ez badu, abokatu batekin hitz egin dezake.
Kasu horretan, beharrezko izaten da etxejabeen batzarrak aho batez onar dezala, haren ardura baita pisu berrientzako kuotak ezartzea, eta horrek ez du zertan ekarri gainerako etxejabeen kuotak aldatzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa