Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

170 osasun etxetan izan da EROSKI CONSUMER, Espainiako 18 probintziatan, eta aztergai izan ditu kontsultak zenbat iraun duen, itxaronaldia zenbatekoa izan den eta 4.250 erabiltzailek zer iritzi dioten zerbitzuari: Erabiltzaileak gustura daude mediku-arretarekin, baina hitzordua lortzeko erraztasunik eza nabarmendu dute gehien

Txukun eta ongi zainduta egoten dira osasun etxeak, baina informazio gutxi ematen diete erabiltzaileei. Kontsulta bakoitzak hamar minutu irauten du, batez beste

  Sei aldiz. Urtean sei aldiz joaten gara gutako bakoitza, batez beste, lehen mailako arreta eskaintzen duten osasun etxeetara. Osasun sistemak herritarren esku jartzen duen lehen kate-maila izaten dira, eta, beraz, funtsezko azpiegiturak ditugu arreta-zerbitzuen alorrean. Osasun azterketak egin, txertoak jarri, gaixo kronikoak artatu, prozesu akutuak sendabidean jarri edo zaintza aringarriak eskaini, gisa horretako laguntzak ematen dituzte lehen mailako arretaz arduratzen diren osasun etxe horiek (2.914 dira Espainian).

Horiek guztiek eskaintzen duten zerbitzuak zer kalitate duen jakite aldera, hainbat alderdi aztertu ditu EROSKI CONSUMERek, eta elkarren osagarri diren bi metodo erabili ditu horretarako. Alde batetik, erabiltzaileek zer iritzi duten bildu nahi izan dugu, eta hori lortzeko, inkesta egin diegu adinez nagusi izan diren 4.250 erabiltzaileri, 18 probintzia hauetako 170 osasun etxetan egin ere: A Coruña, Alacant, Araba, Asturias, Bartzelona, Bizkaia, Errioxa, Gipuzkoa, Granada, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Nafarroa, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Beste aldetik, berriz, osasun etxeetara bertara joan dira EROSKI CONSUMERen teknikariak, eta euren begiz ikusi dute zer-nolako hornidura duten 170 zentro horiek eta zer moduzko zerbitzua eskaintzen duten. Horrez gainera, zenbateko itxaronaldiak egin behar izaten diren ere neurtu dute, eta medikuek erabiltzaile bakoitza zenbat denboraz hartu duten ere bai. Kronometroa eskuan hartu, eta zehatz-mehatz idatzi dute zer ordutarako eman dioten hitzordua erabiltzaile bakoitzari, noiz sartu den medikuaren kontsultara eta noiz irten den handik.

  Inkestak erakutsi duenez, erabiltzaileak, oro har, gustura daude osasun etxe horien funtzionatzeko moduarekin, eta horren erakusgarri da zer-nolako nota orokorra jarri dieten, batez beste: 8koa. Emaitzarik txarrena lortu duten atalen artean, honako hauek ageri dira: hitzordua lortzeko erraztasuna, jendaurreko ordutegia eta administrazioko langileen tratua.

EROSKI CONSUMERek 170 osasun etxeetara egin dituen bisitetan, berriz, honako ondorio nagusi hauek atera ditugu: 2006. urtean egin genuen antzeko ikerketa batekin alderatuta, azpiegituretan kalitate ona da nagusi orain ere, osasun etxeak garbi eta ongi zainduta daudelako, eta segurtasuna eta irispideak ere onak dituztelako. Badute, ordea, zer hobetu, eta gabeziarik handienak dituen atala, gainera, duela lau urteko berbera da: zerbitzu eta informazioarena, hain zuzen. Probintziaz probintziako zerrenda eginez gero, honako hauek ageri zaizkigu gabeziarik handienekin: A Coruña, Asturias, Bizkaia, Madril, Malaga, Nafarroa, Valentzia eta Valladolid (emaitza 'onargarria' baino ez dute atera horiek guztiek). Gainerako guztiak, berriz, batez bestekoaren mailan geratu dira: emaitza 'ona' eskuratu dute.

Erabiltzaileek emandako nota: 'oso ongi'

4.250 erabiltzaileei egin diegun inkestak argi utzi du aski gustura daudela osasun etxeen funtzionamenduarekin, eta nota ere halakoxea eman diete: 8koa (2006an baino puntu erdi gehiago). Honako alderdi hauen gaineko iritzia galdegin diegu: osasun etxea hurbil duten edo ez, jendaurreko ordutegia egokitzat jotzen duten, administrazioko eta erizaintzako langileek zer tratu ematen duten, medikuak zenbat denbora eskaini dien, norberaren osasun txostena zenbateraino ezagutzen duen medikuak, nolako azalpenak eta aholkuak eman dizkien, zer informazio eman dien osasun-arazoen inguruan, entzuteko zer jarrera eduki duen, hitzordua lortzea erraza gertatu den edo ez eta osasun etxeak zer ekipamendu eta bitarteko dituen.

A Coruña eta Malagako erabiltzaileek egin dituzte iruzkin onenak

Probintziaka aztertuta, batez besteko notarik apalenak Valentzian (7koa) eta Araban (7,4koa) izan dira, eta iritzirik onena, berriz, A Coruñako eta Malagako erabiltzaileek eman dute (8,6ko nota jarri diete bi horietan). Emaitzarik onenak lortu dituzten alderdiak, honako hauek izan dira: medikuak emandako azalpenak eta informazioa, eta entzuteko jarrera (8,2koa bietan). Okerren iritzi dieten alderdien artean, berriz, beste hauek daude: hitzordua lortzeko erraztasuna, jendaurreko ordutegia, administrazioko langileen tratua eta osasun etxearen ekipamendua. Emaitza, dena den, ezin da txartzat jo, 7tik 8 bitarteko nota jarri diete-eta alderdi horiei guztiei.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto