Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Etxetresnak pausaldian edo 'stand by' egoeran ez uztea eta kontsumo gutxiko bonbillak erabiltzea neurri egokiak dira hileroko aurrekontua murrizteko eta ingurumenarekin errespetu gehiagoz jokatzeko
Etxean diru gutxiago gastatzea, ingurumena zaintzea eta bizi-kalitate ona edukitzea ez da ezinezkoa. EROSKI CONSUMER aldizkarian ekonomiaren eta ingurumenaren gaia jorratzen duen lan-taldearen esanetan, aski da neurri eta jarraibide erraz-errazak hartzea hori lortzeko, eta herritar guztien esku dago hala egitea. Argindarraren eta uraren gastua apaltzea, klimatizazioa eta isolamendua kontrolatzea, argiztapena zaintzea eta etxean material naturalak erabiltzea, horra aholku erabilgarri batzuk. Eta, jakina, ezin dira ahaztu ekologismoaren oinarrizko hiru arauak: murriztu, berrerabili eta birziklatu.
Etxe bakoitzak gero eta tresna elektriko gehiago izaten ditu, eta, ondorioz, energia gehiago behar izaten da. Horregatik, ahalik eta gutxien erabiltzea komeni da, eta energia-eraginkortasun onena eskaintzen duten gailuak hautatzea, A+ motakoak, alegia (orain artean A motakoak ziren onenak, baina orain A+ eta A++ sailak ere ageri dira Europako Batasunak onartu duen etiketa-sistema berrian). Etxetresna horiek erabiltzeko moduak ere eragiten du energia-kontsumoan, nola ez: hozkailu bete batek argindar gutxiago behar du huts batek baino, eta berdin gertatzen da garbigailua eta ontzi-garbigailua programa hotz edo epeletan erabilita, edo jakiak mikrouhin labean prestatuta ohiko labean egin beharrean. Tresnak pausaldian edo stand by egoeran uztea kaltegarria izaten da gure sakelentzat, isil-isilik energia asko xurgatzen dute eta.
Ura ere, argindarra bezala, baliabide gero eta urriagoa eta baliotsuagoa da. Garrantzitsua da ur gutxiago erabiltzen ikastea, eta badira horretarako formulak ere, bizi-kalitateari kalterik egin gabe, komunean, sukaldean edo lorategian ura -eta dirua- aurrezteko. Bainua hartu beharrean dutxa hartzea izan liteke arau oinarrizko bat, txorrotak eta gainerako sistemak egoera onean edukitzea, ura aurrezteko balio duten gailuak erabiltzea (aginte bakarreko txorrotak, emari-murriztaileak...), edo etxean erabili den ura eta euri-urak berrerabiltzeko aukera ematen duten sistemak.
Zurrusta haustekoak: Txorrotaren muturrean hariztatzen dira, eta 16 eta 20 euro artean balio dute. Ur gasifikatua ateratzen da, ura eta airea nahasten ditu eta. Energia berriztagarrien aldeko apustua gero eta gehiago hedatzen ari da, eta jende askok jarri ditu etxean halako sistemak, nork bere argindarra sortu eta etxean dauden beharrei erantzuteko. Zenbait erakundek diru laguntzak ematen dituzte halakoak jartzeko. Hona hemen horietako batzuk:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa