Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Aztertu ditugun hiri-parke gehienak garbi eta ongi zainduta egon dira
Beharrezko izaten dira, baina beti ez dira egoten behar den lekuan, ezta baldintzarik onenetan ere. Berdeguneak leku ederrak dira, baina ez apaingarri soiltzat hartzekoak. Herri eta hirietako biztanleak jolasteko gune dira, aisialdi-orduak igarotzeko eta birikak aire garbi eta freskoarekin betetzeko. Osasunerako Mundu Erakundeak ere (OMS) ezinbesteko jotzen ditu hirietako berdegune publikoak, onura handiak ekartzen dizkiotelako pertsonen ongizate fisikoari eta emozionalari. OMEren arabera, biztanle bakoitzeko, hamar edo hamabost metro koadro eduki behar ditu hiri edo herri bakoitzak berdegune gisa jarrita eta egoki banatuta, biztanle-dentsitatea eta eraikin-dentsitatea kontuan hartuz, alegia. Gune horiek zer egoeratan dauden jakiteko, 150 parke, hiri-berdegune eta lorategi aztertu ditu EROSKI CONSUMERek Espainiako 18 hiritan: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Logroño, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Parke horiek nola zainduta dauden aztertu dugu (mantentze-lanak, garbitasuna...), zer-nola hornituta dauden eta zer zerbitzu eskaintzen dituzten erabiltzailearentzat (informazioa, irispideak eta segurtasuna). Azterketa osoagoa izan dadin, informazioa galdegin dugu udalerri horietako udaletan, eta beste hainbat daturen artean, jakin nahi izan dugu guztira zer hedadura duten hiri bakoitzeko berdeguneek, zenbat metro koadro dauzkaten biztanle bakoitzeko eta aurrekontuan zenbat diru bideratzen duen udal bakoitzak gune horiek zaindu eta txukun edukitzera.
2006. urtean ere egin genuen antzeko ikerketa bat, eta orduko harekin alderatuta, hiri-parkeek hobera egin dute segurtasunaren eta zaintzaren atalean: emaitza 'ona' lortu zuten orduan, eta 'oso ona' orain. Horniduraren eta zerbitzuen atalean, ordea, lehengo gabezia berberak ageri dituzte, eta lehen baino okerrago daude beste zenbait ataletan: erabiltzaileei ematen dioten informazioa eskastu egin da, eta berdin gertatu dairispideak errazteko neurriekin ere. 2006an, emaitza 'ona' atera zuten atal horretan, eta aurtengoan, 'onargarria'. Mantentze-lanen eta garbitasunaren atalean, dena den, lehen bezain txukun dabiltza.
Parkeen egoera eta hornidura hiri bakoitzean zer-nolakoa den zerrendatzen hasita, esan beharra dago ezein hirik ez duela lortu emaitza 'oso ona', baina badira besteen gainetik nabarmendu diren hiri batzuk: A Coruña, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Kordoba, Madril, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia eta Valladolid. Horiek guztiek, emaitza 'ona' eskuratu dute. Hortik behera ibili dira, berriz, Alacanten, Granadan, Logroñon, Malagan eta Zaragozan aztertu ditugun berdeguneak. Guztietan onenak, Bilbon eta Kordoban antzeman ditugu, eta gabezia gehien, Granadakoek eta Alacantekoek eduki dituzte.
Hirian zuhaitz artetik ibiltzeak edo parke eta lorategietan barrena paseatzeak hobetu egiten du jendearen bizi-kalitatea. Baina hiri-parkea egokia izan dadin (berdin du botanikoa den, monumentala edo beste zeinahi eratakoa), baldintza batzuk bete behar ditu:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa