Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Kortxoa ateratzea: Azaletik mamia

Zuhaitzek aurki galduko dituzte hostoak, eta behin biluzten hasita, azala ere erantziko diete batzuei. Zuhaitzik gehienek azal fin-fina eduki ohi dute, baina ez artelatzak; 25 zentimetroko oskola egiten zaio enborraren inguruan, eta horixe kentzeko garaia heldu zaie lanbide antzinako horretan aritzen direnei. Kortxoa egiteko erabiltzen dute gero, eta horregatik, kotxoa ateratzeko sasoia deitzen dute urteroko uzta-biltzea. Dom Pèrignon fraideak aurkitu zituen material bikain horren dohainak, eta geroztik, mahatsaren orpotik datorren mama goxoa botiletan kontserbatzeko erabiltzen da.

  
Ruben García Blázquez

150 urteko bizia

Artelatza 25 urterekin heltzen da helduarora, eta orduan kentzen diote azal nerabea, zimurrez eta arrakalaz betea, gorabeheratsua eta enborrari gogotik atxikia. Bere burua biluzik ikusten duenean, berriz ekiten dio azalez janzteari, baina bederatzi urte behar izaten ditu guztiz estaltzeko. Izerdia mugitzen hasten denean, enborra ukitu ere egin gabe zuritzen dute arbola (sacaores esaten diete horretan aritzen direnei, ateratzaileak). Indarrez, trebetasunez eta errespetuz, goitik behera josten dute arbola aizkorekin; ebaki bertikal eta garbia bilatzen dute, horrela lortzen da-eta kortxo fina, erregularra eta homogeneoa. 150 urtetan hiltzen da artelatza, zahartuta, baina mende eta erdi luze horretan, etengabe ibiliko da jantzi-erantzian.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Lana, katean

Ordu erdi behar izaten dute ateratzaileek zuhaitza zuritzeko. Zatitzaileari ematen diote gero txanda, eta hark, tira edo zerrenda txikietan zatituko du artelazkia, errazago garraiatu ahal izateko eta leku txarren batetik ez apurtzeko. Metatzaileak pilatzen ditu zerrenda horiek, eta garraiatzaileak kargatzen. Zama kamioietan jarri ondoren, fabriketara abiatzen dira, non eguneroko lanarekin egiten dieten aurre kortxoa ordezkatu nahi duten alternatiba sintetikoei.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Kortxoari tapoia kendu

Kortxotik ateratzen diren produktu guztietatik, tapoia da baliotsuena, eta horri esker bizi da kortxoaren industria. 600 enpresa inguru aritzen dira jardun horretan (familiei lotuak asko eta ustiaketa ertainak beste asko), eta 3.000 laguni ematen diete lana. Transformatze-prozesua zaila eta mekanizatua da, gero eta lehia handiagoa dago, eta merkatu berriak ere sortzen ari dira. Portugal da inportatzaile nagusia, Frantzia ondoren eta Alemania gero, eta indar handia hartzen ari dira Txile eta Hegoafrika ere, ardoari gero eta estimu handiagoa diote-eta herrialde horietan.

  
Ruben García Blázquez

Kortxotik tapoira

Kortxoak egitura eta osaera kimiko bereziak ditu, eta dohain ugari ematen dizkio horrek. Material arina da, elastikoa, bero handiak jasateko gaitasuna du, erraz erabiltzen da, isolatzaile ona da eta, gainera, guztiz naturala eta birzikla daitekeena. Kortxo mota bat baino gehiago daude, eta zein erabiltzen den, horren araberakoa izango da, nagusiki, tapoiaren kalitatea. Ongi kontserba dadin, bi aldiz egosi behar izaten da. Kortxoak ur gehiago hartzen duelarik, handitu egiten zaio bolumena, eta halaxe eramaten dute sotoetako biltegietara; astebetez edukiko dute han, eta zatitzea izango da hurrengo urratsa. Xafla zirkular batekin moztu, eta kortxo-tirak edo -zerrendak aterako dituzte, tapoiak izango duen neurria baino zertxobait zabalagoak. Prozesua amaituta, bereizi beharra izaten da gero, hau da, tapoi akastunak alde batera utzi eta erabilgarriak hartzen dituzte. Tapoitarako balio ez dutenak beste prozesu batzuetara bideratzen dituzte, eta kortxo horrekin, erlauntzak egiten dituzte, isolatzaileak, parketak eta eraikuntzako beste elementu batzuk, ibilgailuen junturak, oinetakoak, papera eta moda-modan dauden ehunak ere bai.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Azken emaitza eta abiapuntua, elkar osatuz

Artelatzaren azala tapoi bihurtuta dagoenean, emaitza osatzeari ekiten diote. Alde batetik, zuzentzeko moduko akatsak dituzten tapoiak osatzen dituzte, eta bestetik, artelatz ustiaketak ere, handitu eta osatu egiten dituzte, modu iraunkorrean betiere. Horixe da osatzea. Basogintzaren ikuspegi oso eta osatuarekin jokatzea, eta larreek bere horretan iraungo dutela bermatzea, zoru gisa, zuhaizti moduan eta basoko bizitzaren euskarri. Eta horrela, urtetik urtera, zuhaitzak hostobakantzen hasten direnean, artelatzak biluzik geratuko dira, azala guztiz erantzita, enbor-mamiak agerian.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto