Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

^

Musika-tresna bat jotzearen onurak

Jarduera horren bidez, memoria, sormena eta hizkuntza-trebetasunak lantzen dira, baina ezinbestekoa izaten da norbera motibatua egotea

Zer musika-tresna? Haurrak nahi duena

  Txiki-txikitik hasten dira haurrak musika egiten. Edozein trepeta aski zaie lurra joz -edo beste zerbait- musika egiteko. Garai horretan, bat izaten dira melodia eta zarata: soinu-efektu soila. Adin horretan, perkusio-tresnak gustatzen zaizkie gehien (danborra, panderoa, xilofonoa, txintxinak, musika-barrak...), eta halakorik eskura eduki ezean, zernahi erabiliko dute ordezko. Ondoren, musika ikasten jarraitzeko gogoa badute, pentagramek eta kortxeek hartuko dute jostailuzko danborren lekua. Solfeoa eta musika-hizkuntza ikasteko garaia izaten da hori. Eta musikak egiaz erakartzen baditu, beste pauso bat eman nahi izaten dute. 5 eta 8 urte arteko adinean, sofistikatu egiten da ikasketa, eta solfeoari eta gainerakoei utzi gabe, benetako tresna bati heltzeko tenorea iristen da. Gehien-gehienek pianoa, zeharkako txirula edo gitarra hautatzen dituzte, baina izaten dira biolina, tronpeta edo beste orkestra-tresnaren bat aukeratzen dutenak ere.

Musika-tresna bat edo bestea aukeratzerakoan, ez da komeni gurasoek hauta dezaten haurraren lekuan. Haurrak berak erabaki behar du zer tresna ikasi nahi duen. Gurasoek eta irakasleek aholkuak eman ditzakete, jakina. Musika-pedagogian aditu direnek nabarmentzen dute, ordea, bere motibazioak eraman behar duela ikaslea musika-tresna bat hautatzera.

Musika-tresnak, oro har, diru asko balio izaten dute, eta, horregatik, bigarren eskukoa erostea izan liteke aukera bat. Gastu handi-handietan sartu aurretik, argi ikusi behar da haurrak egiaz nahi duela ikasi, eta ez dela apeta iragankor bat. Horregatik, tresna jakin bat erosi aurretik, zain egon behar da haurrak egiazko interesa ager dezan.

Gurasoentzako oharrak

  Eskola orduz kanpoko jarduerak oso lagungarriak izaten dira, zenbaitetan, gurasoek lana eta familia bateratzeko modua eduki dezaten. Musika ikastea izango da, agian, guztietan onuragarriena, era askotako eragin onak ekartzen dizkie-eta haurrei, baina, oro har, eskolaz kanpoko jarduera guztiak dira mesedegarri neska-mutilentzat, baldin eta neurrian eskaintzen badizkiegu eta haien gustu eta gaitasunak kontuan hartzen baditugu. Musika edo beste zernahi jarduera hautatzen dela ere, guztia egoki planifikatzeko, zenbait alderdi kontuan hartzea komeni da.

  • Ez jarduera bakarra, ez asko-asko ere: ez da tematu behar jarduera bakarrarekin. Jarduerak konbinatzea da egokiena: kirol-jarduera bat, aisialdiko beste bat (musika, marrazketa edo dantza) eta akademiko bat (hizkuntzak edo informatika).
  • Antolatu: modu egituratuan antolatu behar dira ikasleen ordu libreak, eta beti utzi behar zaie tarte bat jostatzeko, familiarekin egoteko edo atseden hartzeko. Horrela eginda, saihestu egiten dira neke-egoerak, kontzentrazio-falta, estresa eta lanegun zamatuak haurrei ekar diezaiekeen beste hainbat egoera.
  • Musika, bai edo bai?: ez da komeni moden menpe erortzea edo gurasoen nahietara makurtzea. Lehen-lehenik, haurrari gustatu behar zaio musika ikastea. Azkenean, haurrak musika ikasteari uzten badio, ez dira gauzak bere onetik atera behar.
  • Musika-tresna: Haurrak erabaki behar du zer tresna ikasi nahi duen. Gurasoek eta irakasleek aholkua eman dezakete eta haurra lagundu erabakia hartzen, baina azken hitza hark eduki behar du beti.
  • Irakaslea: musika-tresna bat jotzen ikasi nahi dutenek, askotan, irakasle partikularra hartu ohi dute. Oinarrizkoa da irakasle hori lehendik haur txikiekin aritu izana, ez baita gauza bera helduei erakustea eta haurrei erakustea. Adin horietan, haurraren irudimenaz eta espontaneotasunaz baliatzen den irakasmodua erabiltzea da egokiena, eta horrela lor liteke eskolak jolas ukitua hartzea, musika eta mugimendua barneratzen dituen saio dibertigarri bihurtzea, eta ez izatea zeregin derrigortua.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto