Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Olio erabilia birziklatu: nola eta zertarako

Produktu ekologikoak egiteko erabil daiteke, bioerregaiak eta xaboiak, adibidez, eta saihestu egiten da hainbat eratako kalteak sortzea, oso kutsatzailea baita

  Etxean erabiltzen den olioa ere birzikla daiteke; lan handirik ematen ez duen kontua da, eta ingurumena laguntzeko modu ederra. Bi onura, behintzat, baditu: ibaiak, zoruak eta hoditeria ez kutsatzeaz gain, zenbait produktu ekologiko egiteko erabil liteke, bioerregaiak eta xaboiak egiteko, besteak beste. Bide luzea dago aurretik, baina gero eta udalerri gehiagok jarri dute abian olio erabilia biltzeko sistemaren bat, birziklatu ahal izateko. Hainbat aukera daude, eta batzuk aski original eta bitxiak ere izan daitezke: badira ikuspegi ekologikoa, enpresa-espiritua eta elkartasuna bateratzen dituzten ekimenak, adibidez). Kontsumitzaileen lana funtsezkoa da, bai birziklatzeko orduan eta bai udalerrietan sistema horien beharra aldarrikatzerakoan ere.

Zertarako balio du olio erabilia birziklatzeak

  Etxean erabili dugun olioa harraskatik behera botatzea aski kaltegarria izaten da ingurumenarentzat. Espainian, hondakin horren zati handi bat (bi heren, hor nonbait) estoldetan geratzen da, eta hainbat eragozpen sortzen ditu horrek: hodiak buxatzen dira, hondakin-urak tratatzen dituzten plantek lan gehiago egin behar izaten dute, ugaritu egiten dira hiri-izurriteak, eta abar. Kalkuluek diotenez, kontsumitzaile bakoitzak lau litro olio erabiltzen ditu etxean. Guztira, urtean 180 milioi landare-olio erabiltzen dituzte Espainian.

Hondakin hori ibaietara iristen bada, geruza bat sortzen da gainazalean, eta eragotzi egiten du ekosistema horretan bizi diren izakiek oxigeno trukea egin dezaten. Olio litro bat mila litro ur kutsatzera hel liteke.

Olio industrialak, berriz, are ondorio larriagoak eragiten ditu, baita makina astunek eta ibilgailuek erabiltzen duten olioak ere: bi litro aski dira olinpiar igerileku bat kutsatzeko, edo bi futbolzelairen azalera. Metal astun ugari eduki ohi ditu olio horrek, eta ez da izaten batere biodegradagarria; ondorioz, oso kaltegarria gertatzen da lurzoruarentzat (galdu egin dezake emankortasuna) eta urentzat (15 urtez iraun dezake olioak uretan, lurrazalekoetan bezala lur azpikoetan).

Olio erabilia birziklatzea izaten da modurik onena kutsadura hori saihesteko, eta gero berrerabiltzeko ere, aukera bat baino gehiago ematen ditu. Hondakin litro bakoitzeko, bioerregai litro bat lor liteke diesel motako motorrentzat. Beraz, ez kutsatzeaz gain eta naturari kalterik ez egiteaz gain, aukera ona izan liteke ohiko erregai fosilen erabilera gutxitzeko ere.

  Zenbait sistemarekin, gainera, etxean bertan sor daiteke biodiesel hori, baina hobe da planta industrialetan egitea, berme guzti-guztiekin kontsumitu ahal izateko. Hor daude, esaterako, Montmeloko planta (Bartzelona), Alcala de Henareskoa (Madril), Rograsakoa (Merida, Badajoz) edo Bionor delakoa (Berantevilla, Araba).

Beste hainbat irtenbide ere ematen ahal zaizkio olio erabiliari. Kimikaren arloan, kosmetikan eta industria farmazeutikoan, esaterako, etekin ona ateratzen diote, eta askotariko produktuak egiteko erabiltzen dute: ongarriak, bernizak, argizaria, kremak, garbigarriak, xaboiak, lubrikatzaile edo labaintzaileak, margoak, kandelak... Zenbait udalerritan, Montgai-n, adibidez (Lleida), olio erabilia bildu eta xaboiak egiteko sistema jarri dute abian. Etxeetan ere horixe egiten zen ez hain aspaldi. Gaur egun, etxeko garbiketa modu ekologikoan egitearen aldeko direnek, xaboi mota horiek erosten dituzte, edo eurek egiten dute xaboia etxean, soda kaustikoa erosita edozein drogeriatan. Hori bai, oso kontuz egitekoa da, soda mota hori erregarria izaten da-eta oso.

Olioa birziklatzeko sistema aipagarriak

  Udalerri batzuetan, ekologia eta elkartasuna bateratu dituzte olioa birziklatzerakoan. Granadako Unibertsitatean, adibidez, bi erakunderi ematen diete olioa, Madre Coraje eta Avalón elkarteei, hain zuzen, eta horiek behartsuenei eta hiesa dutenei laguntzeko baliatzen dute, hurrenez hurren. Alhama-n, berriz (Granada), bazterketa-arriskua duten pertsonei lana emateko erabiltzen dute olioa.

Beste zenbait udalerritan, olioa bildu eta tratatzeko sistemetan espezializatu diren enpresa aitzindarien zerbitzuak erabiltzen dituzte. Arrasateko Udala, adibidez (Gipuzkoa), eko3r enpresaren sistemarekin ari da; Arrasaten bertan sortua da enpresa hori, eta teknologia berrien laguntzarekin, prozesu osoa hartzen du barne. Espainian, beste enpresa batzuk ere aritzen dira lan horretan, Addom edo Compalsa, adibidez. Dena dela, funtsezkoa da kontsumitzaileak kontzientziatuta egotea. Eta olio erabilia birziklatzera eramateaz gain, erakundeetako arduradunei eskatzen ahal diete jar dezatela abian olio biltzeko sistemaren bat, edo erabiltzen dutena hobetzeko bitartekoak jar ditzatela. Beste aukera bat da herritarren ekimenak babestea, Zaragozako FABZ auzo elkarteak sustatu duenaren gisakoak, esaterako.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto