Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Bihotza eta dieta osasungarria: Kolesterolaren aurkako dieta-osagarriak: ez dago miraririk

Aukera bat baino gehiago dago hiperkolesterolemiari aurre egiteko: liho-haziak, alpistea, fitosterol erantsiak dituzten produktuak eta omega-3 kapsulak edo perlak

Aukerarik berrienak, oraindik ere ikerketa fasean

  • Txitosan edo kitosan. Polisakarido bat da, krustazeoen exoeskeletoaren hondakinetatik lortua (karramarroak, ganbak, langostinoak, eta abar). Ameriketako Estatu Batuetan, kolesterola gutxitzeko osagarri moduan erabiltzen hasi dira, eta modan dago. Orain arte egin diren ikerketek emaitza onak eman dituzte, baina ziurtasun gehiago eduki beharra dago, ez baitago guztiz argi nola eragiten dien konposatu horrek lipoproteina guztiei, LDLri, HDLri eta are triglizeridoei.
  •   Jengibrea, nopala, txitosanoa. Zenbait ikerketa-zentro eta laborategi farmazeutiko aztertzen ari dira zenbateraino laguntzen duten konposatu horiek kolesterola gutxitzen. Aintzat hartzeko moduko emaitzak eman dituzte ikerketek, eta badirudi lagungarriak izan daitezkeela dislipemiei aurre egiteko, baina, dena den, ikerketa gehiago egin beharra dago, erabat baieztatzeko eragin onuragarri hori dutela; era berean, dosi eraginkor eta segurua zenbatekoa den ere jakin behar da, tratamenduak zenbat iraun behar duen eta nahigabeko zer ondorio edo kontraindikazio izan ditzaketen.

Elikagai ezinbestekoak

Dieta egokia egitea izaten da lehen urratsa kolesterol handia apaltzeko. Eta, bide batez, elikadura osasungarria egitera ohitzeko aukera paregabea ere izan liteke hori. Ikerketa zientifikoek erakutsi dutenaren arabera, dieta-aldaketak egiterakoan, elikagai hauek hartzen hasi beharra dago hasiera-hasieratik:

  • Oliba-olio birjina estra: Ugari izaten ditu gantz azido monosaturatugabeak, E bitamina eta fitosterolak; guztiak ere bihotza babesten duten osagaiak dira.
  • Intxaurrak: errazio bat (4-6 ale). Azido alfa-linolenikoa ematen dute, eta organismoak omega-3 gantz azido bihurtzen ditu; fitosterolak ere badituzte. Batak eta besteak lagundu egiten dute kolesterola gutxitzen.
  • Arrain urdina: astean 3 aldiz, gutxienez. Omega-3 gantz azidoak ematen ditu. 140 gramoko errazioa hartu behar litzateke, astean hirutan gutxienez, eta aukera asko ditugu horretarako arrain urdinetan: sardinak, antxoak, txitxarroa, berdela, hegaluzea, hegalaburra...
  • Sesamo-haziak edo horien eratorriak (olioa, gomasioa edo tahina), entsaladan, kremetan, lekaleekin, arrozarekin eta pastarekin, ogian emanda ...
  • Lekale askotarikoak, soja ahaztu gabe (horia eta berdea) eta ilarrak, noski.
  • Barazki berdeak (zerba, txikoria, letxuga, espinakak...), kimuak edo barazki hazidunak eta zurtoindunak (porrua, apioa, kardua).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto