Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

18 hiritako 143 kirol-instalazio aztertu ditu EROSKI CONSUMERek: Hobetu egin dira kirol-instalazio publikoak, nahiz eta udalek gutxiago inbertitu

Or ohar, instalaziorik gehienak ongi zainduta daude, garbi, seguruak dira eta irispide onak dituzte, baina gabeziak dituzte informazioaren eta zerbitzuen atalean

  Gero eta jende gehiagok egiten du kirola. Igeri egin, futbolean aritu, saskibaloian, tenisean... aukera ugari eta azpiegitura osatuak eskaintzen zaizkie herritarrei, eta adin guztietako jendea ikusten da kiroldegietan; kirolak, izan ere, hainbat onura fisiko eta emozional ditu berekin. Azken 30 urteetan, erruz ugaritu dira kirol-instalazioak (% 77 baino gehiago), eta eraiki dituzten guztietatik, publikoak dira hirutik bi. Azpiegitura horiek egoki kudeatzeko, dirua inbertitu behar izaten da, eta halaxe egiten dute guk aztertu ditugun hiriburuetako udalek, nahiz eta orain lau urte baino gutxiago jartzen duten proportzioan. Halaxe egiaztatu du EROSKI CONSUMERek egin berri duen azterketak: 18 hiriburutako kirol-azpiegitura publikoak aztertu ditugu, eta 143 instalazio ikusten izan gara. Honako hiriburu hauetan egin dugu azterlana: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Cadiz, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Emaitzek erakusten dutenez, kirol-instalazio publikoak hobetu egin dira azken lau urteetan, nahiz eta udalek gero eta portzentaje txikiagoa bideratzen duten horietara aurrekontuetatik. 2006. urtean ere antzeko ikerketa bat egin genuen, eta harekin alderatuta, zera ikusten da: hornidurak nabarmen hobetu dira, baina oraindik ere bada zer egina: igerileku bat dago 19.500 biztanleko (2006an, bat 21.000 biztanleko), gimnasio bat 15.600 biztanlerentzat (2006an, bat 18.500 biztanlerentzat) eta futbol-zelai bat 17.700 herritarrentzat (2006an, bat 21.300 herritarrentzat). Kopurua bezala, kalitatea ere handitu da, eta guk aztertu ditugun instalazioek emaitza 'ona' eman dute; % 4 soilik geratu dira gutxieneko mailara iritsi gabe garbitasunaren, segurtasunaren, irispideen, mantentze-lanen eta informazioaren ataletan.

Zenbat diru jartzen dute udalek kirolarentzat?

  Guk aztertu ditugun 18 udalek, batez beste, urtean 24 milioi euro gastatzen dituzte kirolean (46,5 euro biztanleko). Ehunekoetan neurtuta, aurrekontu osoaren % 3,8 hartzen du kirolaren arloak 18 udal horietan. Hau da, aurrekontuan dauzkaten 100 bakoitzeko, ia 4 bideratzen dituzte kirolari lotuta dauden zereginetarako: instalazioak zaindu eta berritu, langileak ordaindu, ikastaroak eta programak eskaini, eta abar. Udal bakoitzak zenbat diru jartzen duen aztertuz gero, alde handi samarrak ikus litezke. Honako udal hauek eskaini diote diru gehien kirolari: Gasteiz (aurrekontu osoaren % 9,1), A Coruña (% 5,5), Valladolid (% 5,4), Donostia (% 5,3), Murtzia (% 4,5) eta Oviedo (% 4,3). Gainerako hiriek, % 3 baino zerbait gutxiago bideratu dute kirolarentzat urteko aurrekontutik, eta gutxien-gutxien, Malagak (aurrekontuaren % 1,5 besterik ez), Zaragozak ( % 2) eta Alacantek (% 2,4).

Lau urtean, % 1 egin du behera kirolaren alorrean gastatu den diruak. Hiru hirik baino ez dituzte handitu kopuruak: A Coruña, Donostia eta Valentzia. Beste zenbaitek, berriz, erdira murriztu dute diru atala; hori gertatu da, adibidez, Oviedon (2006an, hiri horrek gastatzen zuen diru gehien, aurrekontuaren % 8,4) eta Madrilen (bigarren lekuan ageri zen 2006an, eta aurrekontuaren % 7,2 jartzen zuen kirolerako).

Zenbat kostatzen da kirola egitea?

  Tarifa eta txartel mota ugari izaten dira hirietan kirol-instalazioen bazkide edo erabiltzaileentzat, eta oso zaila da horiek guztiak irizpide bakarraren arabera bateratzea. Faktore batzuk ezar daitezke, hala ere, prezioak sailkatzeko. Hona hemen adibide batzuk:

Denboraldi osoko txartela, 18 urtetik gorakoentzat, 83,70 euro kostako zaie aurten Gasteizen 25 urtetik gorakoei (18 eta 25 urte bitartekoek, 79,50 ordaintzen dute), urtean 109,2 euro Bilbon, 119,20 euro Valentzian eta 190,70 euro Donostian (Helduen kirol-txartela deitzen dute han). Madrilen eta Valladoliden, berriz, hilero ordaintzen dute kuota. Madrilen, 17,70 eurotik 38,50 eurora bitartean dabil kuota (instalazioa zenbat egunetan erabiltzen den, egun bat, bi edo hiru egunetan). Valladoliden, berriz, 21,10 eurokoa da.

Familia-txartela ateratzeko aukera ere aski hedatua dago. Bilbon, urtean 162,95 euro ordaintzen dute txartel hori, Donostian 283 euro (Familiako kirol-txartela), eta Valentzian, 357,55 eta 408,85 euro artean, familiak zenbat kide dituen. Valladoliden, berriz, familia-unitateari gehitzen zaion kide bakoitzak 21,10 euro ordaintzen ditu hilean, eta bosgarrenak doan izaten du.

Azkenik, 60 edo 65 urtetik gorakoentzat, beherapen aipagarriak egiten dituzte. Alacanten eta Gasteizen, esaterako, % 50 merkeagoa da kuota. Madrilen, berriz, hilean 4,30 euro eta 7,60 euro artean dabil pertsona horientzako kuota (zenbat egunetan erabiltzen duten, behin edo bitan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto