Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Beroa eta nekea, gidariaren etsai

Arriskutsua izaten da beroarekin gidatzea, gutxitu egiten zaigu-eta arreta eta erreakzionatzeko gaitasuna. Horrexegatik komeni da geldialdiak egitea bi orduz behin eta maiz-maiz hidratatzea bidean goazela

  Beroa ez da lagun ona biderako. Auto barruko eta kanpoko bero sapak ondorio larriak ekar ditzake ordu luzeetan gidatzen joan behar duenarentzat, urritu egiten baititu kontzentrazioa eta arreta. Ez da txantxetako kontua: gure bizitzaz ari gara, eta errepidean dabiltzanen bizitzaz. Beroak, izan ere, neurri batetik gora, gutxitu egiten ditu gure gaitasunak: 30 ºC baino gehiagorekin gidatzeak, esaterako, odolean 0,5 gramo alkohol edukitzeak adina murrizten ditu erreflexuak. Eta hori gutxi balitz bezala, areagotu egoten ditu nekea eta logalea, eta, ondorioz, istripuak gertatzeko arriskua. Espainiako errepideetan, adibidez, heriotza gehien eragiten dituzten faktoreen artean, laugarren lekuan dago akidura edo nekea (errepideen egoera kaskarrak eta baldintza meteorologiko txarrek baino heriotza gehiago eragiten ditu).

Eguzkiak gero eta gehiago berotu ahala, urduritasuna eta oldarkortasuna ere handitu egiten dira. Kalkuluek diotenez, auto barrena berotzen denean, askoz maizago jotzen dute gidariek klaxona semaforoetan edo auto pilaketak gertatzen direnean. Gidariei urtu egiten zaie, nonbait, erantzukizunez jokatzeko jarrera. Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren esanetan, 86 milioi joan-etorri izango dira aurtengo udan, eta, segur aski, handitu egingo da kontzentrazio faltak eta nekeak eragingo duten istripu kopurua, beroaren erruz hein handian. EROSKI CONSUMER aldizkarian motorraren eta osasunaren gaia lantzen duen adituek hainbat aholku eta gomendio ematen dituzte, jakin dezagun beroarekin nola jokatu behar dugun errepidean, eta zer egin behar dugun nekea kontrolatzeko.

Nola antzeman nekatuta gaudela?

  Hainbat arrazoirengatik ager liteke nekea edo akidura, baina, nagusiki, honako faktore hauek eragiten dute: beroak, lo faltak, asko jateak eta ordu luzeetako bidean atsedenik ez hartzeak. Nekatuta dagoenak galdu egiten du arreta, eta urritu egiten zaio informazioa prozesatzeko eta distantziak eta abiadura kalkulatzeko gaitasuna. Eta errepidean oztopo bat egongo balitz, dezente denbora gehiago behar izango luke erreakzionatzeko (% 86 gehiago, kalkuluen arabera); horrek, jakina, handitu egiten du istripua izateko arriskua. Zenbaitetan, hainbesteko gogoa izaten dugu helmugara iristeko, ez diogu erreparatzen nekeari, eta sumatzen hasita ere, ez dugu aintzat hartzen, pasatuko delakoan. Baina pasatzeko, neurriak hartu behar dira. Horregatik, beroak eragiten duen nekeari eta logaleari aurre hartzeko modurik onena, berehala antzematen ikastea da, eta irtenbidea ematen jakitea.

Eguzkiak gero eta gehiago berotu ahala, urduritasuna eta oldarkortasuna ere handitu egiten dira

Gidaria jarlekuan etengabe mugitzen hasten bada eta gorputzaren jarrera aldatzen, horrexek adierazten du, lehen-lehenik, atseden premia duela. Besoak eta zangoak lo dituela iruditzen zaio gero, lepoaldean tentsioa sumatzen du, begiak kliska eginez hasiko zaizkio etengabe eta azkura emango diote, belarrietan burrunba entzungo du, aurpegia eta lepoa ukitzeko beharra sentituko du... Keinu horiek guztiak ez dira agertzen besterik gabe; neke zantzu nabarmenak dira. Beste adierazle psikiko batzuetan ere suma liteke nekearen eragina: asperdura, antsietatea edo estutasuna, ezegonkortasuna eta zakartasun edo oldarkortasun handiagoa mugimenduak eta maniobrak egiterakoan. Eta behin agertuta, gidatzen segituz gero, gero eta maizago eta gero eta indar handiagoz erasaten dute.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto