Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Itsas bazterreko otorduak

Hondartzetan izaten diren salgune edo txosnetan, berez, ez da zertan okerrago jan, baina irizpide egokiz hautatzea komeni da, eta menu orekatuak egitea egunero

  Oporrak kostaldean igarotzen dituenarentzat, hondartza izaten da leku nagusia, eta hondartzan, ura, harea eta eguzkia ez ezik, txosna edo salguneak ere garrantzitsuak dira. Orain, gainera, eztabaida-iturri bihurtu dira, Kostaldeari buruzko Legearekin, itsasertzetik hurbilen daudenak kendu egin nahi ditu-eta administrazioak. Aire zabaleko ostatu horietan, etxean bezalatsu jaten da, platerek elikadura-ezaugarri berberak izaten dituzte, eta antzera prestatzen dituzte, baina hobeki sartzen zaizkigu guri, etxetik kanpora itsas bazterrean, eguna hondartzan pasatu ostean. Jaki berdintsuak izaten dira leku gehienetan, arrain frijitua, paella, gazpatxoa eta entsaladak, eta edateko ere, askori gorputzak eskatzen dion hori, sangria, ardoa gaseosarekin edo edozein freskagarri. Hondartzak gosetu egiten gaitu, egarritu ere bai, eta tentagarria izan liteke goiz erditsuan olagarro errazio bat hartzea, garagardo pitxer fresko-freskoa lagun duela. Halakoetan, inor gutxik pentsatzen du zer olio mota erabiliko zuten, zenbat gatz botako zioten edo zenbat kaloria emango dizkigun. Dena den, hondartzako txosna horietan jatea, berez, etxean egitea bezain osasungarri izan daiteke. Ongi hautatzen jakitea da kontua. Horregatik, oso aintzat hartzekoak dira EROSKI CONSUMER-eko elikadura-adituen esanak: menu orekatuak aukeratzen eta osatzen ikasi behar da. Plater ugari eskaintzen dituzte hondartza inguruko txosnek euren kartan edo arbelean, eta horiei ongi erreparatzea da lehen pausoa.

Hondartzako salguneetan jateko aholku osasungarriak

  Arrainak. Sasoiko arraina eta itsaskia oinarri duten plateretan, era askotako goarnizioak jar litezke, baina barazkiz hornituz gero, modu egokia izan liteke Egunean bost aldiz izeneko kanpainarekin bat egiteko; mundu mailako ekimen horrek proposatzen du, egunean, bost barazki zatiri edo bost fruta zatiri dagokion kopurua jan dezagula. Salgune horiek, gainera, itsasotik gertu egoten direnez, leku egokiak izan daitezke arrain ona jateko eta haurrak arraina jatera ohitzeko. Arrainak, itsaskiek eta horien eratorriek, kalitate oneko proteinak izaten dituzte ugari, eta omega 3 eta omega 6 motako gantz azidoak ere bai, eta hainbat mineral (fosforoa, potasioa, kaltzioa, magnesioa, burdina, iodoa...). Eta, horrez gain, era askotako bitaminak eduki ohi dituzte: B1, B2, B3, B12, A eta D. Horregatik guztiagatik, astean hirutan jan behar da arraina, gutxienez.

Saltsa gehiegiz hornitutako platerekin, kontuz: maionesak edo alio erako saltsek beste elikagai batzuen freskotasun falta

Salgune batzuetan, bizirik izaten dituzte arrainak, eta bezeroak hautatzen du zer nahi duen, edo orduantxe bertan arrantzatu duten alea erakusten diote. Halakoetan, ez da galdetu beharrik izaten arraina freskoa ote den. Komeni da oroitaraztea, hala ere, zer eratako testura izaten duen arrain freskoak: trinkoa eta sendoa izaten du mamia; egunetan hozkailuan egon denak, aldiz, mami lehorra eduki ohi du, eta ez hain zaporetsua, begiak zertxobait zapalduta izaten ditu (forma konbexua), eta begi-niniak beltzak.

  Maionesak eta saltsak. Ez da fidatu behar saltsa gehiegiz hornituta dauden platerekin, alioli erako saltsekin, edo maionesekin, adibidez. Agian, beste elikagai batzuen freskotasun falta estaltzeko erabili izango dituzte. Salgune horiek, bestalde, ontzian datorren maionesa erabili behar dute, eta etxekoa bada, arrautza pasteurizatuarekin egina izan behar du. Elikadura-toxikazioak saiheste aldera, 1991. urteaz geroztik, Espainiako jatetxeek eta gisakoek ezin dute arrautza gordina erabili maionesa egiteko.

Patata tortilla. Maionesarekin gertatzen den bezala, tortillak egiteko eta arrautzarekin egindako nahaskiak prestatzeko, produktu pasteurizatu bat erabili behar dute (huevina esaten diote gaztelaniaz). Arrautza freskoekin egin nahi badute, 75 ºC-tik gorako tenperatura harrapatu behar du elikagaiak leku guztietan; hau da, erabat mamitu behar du. Hori ezin bada lortu, arrautza erako produktu pasteurizatu hori erabili behar da. Arrautza edo haren eratorriren bat daukaten platerak, edo zuringoa bakarra dutenak edo gorringoa bakarra, ezingo dira egon 8 ºC-tik gorako tenperaturan, eta prestatu ondoren, 24 orduz gorde ahalko dira, gehienez. Bezperako tortilla jatea, beraz, ez da segurua, baldin eta ez baditu betetzen baldintza horiek.

  Olibak edo patata frijituak? Biek ere gatz asko dute, eta energia ugari ematen dute (landare-gantzen bitartez, nagusiki). Hamar oliba berdek, hezur eta guztikoek (60 gramo inguru izango lirateke), 66 kaloria ematen dituzte, oliba beltz kopuru berak ematen duenaren erdia, eta patata frijitu zorro batek baino hiru aldiz gutxiago (30 gramo izaten ditu zorroak, eta 165 kaloria ematen ditu). Kopuru txikietan jateko elikagaiak dira, gehiegikeriarik egin gabe. Light erako patata frijituek dezente kaloria gutxiago ematen dituzte (% 15-30 gutxiago), baina kaloria ugarikoak dira horiek ere. Olibek badute abantaila bat pataten aldean: euren gantza osasungarria da, gantz azido monosaturatugabeak izaten dituzte-eta ugari; patatekin, aldiz, beti ez da jakiten zer olio erabili duten frijitzeko. Bestalde, gatz mordoa izaten dute olibek eta patatek, eta, beraz, ez dira batere onak hipertentsioa daukatenentzat eta bihotzeko arazoekin ibiltzen direnentzat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto