Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Ibilgailuak konpontzeko 200 lantegi aztertu ditugu, 18 hiritan: Garaje mekanikoak: informazioa eskas eta prezio alde handiak

Aztertu ditugun guztietatik (200), erdiek uko egin diote aurrekontu idatzi bat aurkezteari, nahiz eta legeak horretara behartzen dituen | Eskulana 46 euro kostatzen da, batez beste, orain dela bost urte baino % 44 gehiago | Ibilgailuaren oinarrizko azterketa doan egiten dutela jakinarazi du sei lantegitatik batek

  Ikuspegi askotatik neur daiteke herrialde baten aberastasuna, eta ibilgailu kopurua izan daiteke neurgailu horietako bat. Bi arrazoirengatik, nagusiki: asko kostatzen da ibilgailu bat eskuratzea, eta asko kostatzen da mantentzea. Gidari batek autoarekin gastatzen dituen hamar eurotatik lau, izan ere, garaje mekanikoetan geratzen dira. Urtean behin, gutxienez, azterketa bat egin behar izaten zaio autoari; hala komeni da, eta halaxe gomendatzen dute adituek eta zentzuak ere. Horregatik, funtsezkoa izaten da garaje horien zerbitzua kalitatezkoa izan dadin. Dena ez da izaten, ordea, behar bezain egokia: bezeroari ematen dioten informazioak, esaterako, badu zer hobetua, eta eskulana, berriz, oso garestia izaten da.

EROSKI CONSUMER-ek aztertu egin du garaje edo lantegi horiek zer zerbitzu ematen duten, eta 2005. urtean egin zuen azterketa batekin alderatu ditu oraingo prezioak. Hori egiteko, ibilgailuak konpontzen eta mantentzen aritzen diren 200 lantegitara joan dira aldizkariko teknikariak, bezero gisa. Maiatz bukaeran eta ekain hasieran egin dute azterketa, 18 hiritan: A Coruña, Alacant, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Logroño, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza. Hiru garaje mota aztertu dituzte: mekanika azkarrekoak izan dira 65, marka edo etxe jakinetakoak 64 eta independenteak 71 (ohiko garajeak izaten dira, ezein markarekin loturarik ez dutenak).

  Auto ertain edo txikiak eraman dituzte garajeetara teknikariek (auto bera hiri bakoitzeko lantegi guztietara), eta oinarrizko azterketa bat egitea zenbat kostako litzatekeen galdetu dute, likidorik eta piezarik aldatu gabe. Honako zerbitzu hau ematen dute oinarrizko azterketa egiterakoan: olio-maila begiratu, haizetakoaren garbigarria eta izoztearen kontrako likidoa, uhalen egoera eta tentsioa, pneumatikoen egoera, pastillak eta diskoak, zikin-babesak eta lasaierak, leungailuak eta ihes-tutuaren lerroa. Horrez gain, bateria aldatzea zenbat aterako litzatekeen ere galdetu dute, eta aurrekontu idatzia eskatu. Erabiltzaileari zer-nolako informazioa eman dioten ere aztertu dute (ahoz emana eta kartel eta paneletan jarria), eta ageriko informazio-elementuen araudia betetzen ote duten egiaztatu dute: plaka bereizgarriak agerian izan dituzten, eta begi-bistan jarria eduki ote duten bermeei, tarifei eta erreklamazio-orriei buruzko informazioa.

Eskulana, batez beste, 46 euro kostatzen da, duela bost urte baino % 44 gehiago

Ondorioetan, bi alderdi dira azpimarratzekoak: batetik, aztertu ditugun lantegien % 48k uko egin diote aurrekontu idatzia emateari, eta, oro har, eskaini duten informazioa eskas samarra izan da. Horren erakusgarri dira honako gabezia hauek: ez dituzte agerian jarri eskulanaren tarifak (% 66k falta izan dituzte), ez dute jakinarazi bezeroak eskubidea duela aurrekontu idatzia eskuratzeko (% 59k), eta ez dute adierazi nornahiren eskura dagoela erreklamazio-liburua (% 47k). Lantegiak zer lan-ordutegi duen ere ez dute esaten (% 27k), eta plaka bereizgarria ere ez dute eduki kanpoaldean jarria (% 12k).

Prezioei dagokienez, eskulana 46 euro kosta da, batez beste (BEZa barne), bateria aldatzea 99 euro eta ibilgailuari oinarrizko azterketa egitea 68 euro (dena den, sei lantegitatik batean doan egin dute, eskulana ere kobratu gabe). Garaje motei erreparatuta, kontzesionarioak edo marka jakinen garaje ofizialak izan dira garestienak: batez bestekoa baino % 42 garestiagoak.

Arau berriak

Europako Batzordeak arau berriak onartu ditu maiatzean, eta, beraz, 2010eko ekainaren 1etik aurrera, horiek agintzen dute Europako Batasunean ibilgailuak banatzeko eta konpontzeko orduan. Honako alderdi hauek biltzen ditu, besteak beste:

  1. Ezingo da bermea baliogabetu, nahiz eta ibilgailua ez eraman garaje baimendu batera olioa aldatzera edo mantentze-lanei lotutako beste edozer gauza egitera. Hori bai, auto-ekoizleek derrigortu dezakete bezeroa, berme barrenean dauden konponketak -haiek ordaintzek dituztenak, alegia-, haien garaje sare baimenduetan egitera.
  2. Garaje independenteei eta piezen ekoizle ez-ofizialei sarbidea bermatuko zaie informazio teknikoa eskura eduki dezaten, konponketak egin ahal izateko. Neurri horrek lehia areagotu nahi du ibilgailuak mantentzeko lanen arloan (Europako Batzordearen arabera, mantentze-lanetan joaten dira ibilgailu batek sortzen dituen gastuen % 40 inguru).
  3. Konponketa-lantegiei erraztu egingo zaie sarbidea beste markek ekoitzitako piezetara. Horrek asko merkatu dezake faktura.

Azken batean, lantegien arteko lehia sustatzearen alde egiten du araudi berriak, era horretan, zerbitzu horiek merkatuko direlakoan. Gainera, ibilgailu berrien banaketari eta salmentari dagozkion arauak ere onartu dituzte.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto