Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Suhiltzaileen lana: Suak itzaltzen baino gehiagotan

Erakargarria bezain beldurgarria izaten da sua. Indar suntsitzaile paregabea du, eta errauts bihurtzen du harrapatzen duen guztia. Horrela begiratuta, heriotzaren metaforatzat har liteke, baina suaren epela bizigarri ere bada, eta bizitzaren metafora. Ordea, sua epeletik berora igarotzen denean, eta harrotzen eta harrotzen hasten denean, aurre egin behar izaten zaio, eta horretarako daude suhiltzaileak. Augusto enperadoreak sortu zuen lehenengoz suaren aurka borrokatuko zen talde profesionala, prebentzio-lanak egin zitzan, arriskuak antzeman eta aurre egin. Guganaino iritsi da lanbidea, ospe eta autoritate handikoa. Suaren aurkako lanean jarraitzen dute gaur egun ere, baina beste zenbait funtzio ere betetzen dituzte. Erantzukizun handiko lana da, badenez!

  
Rubén García Blázquez

Prebentzio-lanak egin

Orain dela hamarkada batzuk, suari lotutako larrialdiei erantzutea zen suhiltzaileen zeregin ia bakarra. Mende honetan, mehatxu horren ondorioei aurre hartzea da beren lehen helburua, eta zabaldu egin dute jarduera-eremua. Hiru printzipio nagusik gidatzen ditu suhiltzaileak: lastertasunak, eraginkortasunak eta proportzionaltasunak, eta horien arabera finkatzen dituzte zereginak. Pertsonak, ondasunak eta ingurumena babestea dagokie, eta horiei kalteren bat sortzen ahal dieten arrisku-elementu orori erreparatu behar izaten diete. Gas-ihesen bat sumatu orduko, agudo antolatuko dute irteera teknikoa, eta berdin likido toxikoren bat isurtzen bada, haizeak hondamendiren bat eragin dezakeela sumatzen badute, edo uholde arriskua ikuste badute. Prebentzioak berebiziko garrantzia du.

  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez

Ikuskatu

Suhiltzaile taldeen ardura bihurtu da hainbat gunetan arauak betetzen ote diren aztertu eta zaintzea: lokaletan, eraikinetan, ur-hornidurako sareetan, bai hiri inguruetan, landa eremuetan, industrian eta basoetan. Beren lana da, halaber, arrisku larria sor dezaketen egoerei aurre egiteko prebentzio-neurriak zein izan daitezkeen ikustea eta probak egitea, baita larrialdi-planak prestatu eta abian jartzea ere.

  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez

Laguntza eman

Errepide istripua izan duten pertsonak istripu lekutik ateratzea eta mendian, ibaian edo leize-zuloetan galdu diren pertsonak aurkitu eta salbatzea ere bada suhiltzaileen egitekoa. Programatu gabeko osasun laguntza ematen dute, eta hil edo biziko egoerak gainditzen dituzte zenbaitetan. Lehen laguntza ematen diete suhiltzaile taldeek istripua izan duenei edo gaixoei, eta beharrezko bada, osasun zentroetara eramaten dituzte.

  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez

Esku hartu

Haitin lurrikara gertatu ondoren, urtarrilaren 12an, suhiltzaileena izan zen hara iritsi zen lehen talde koordinatua. Prestakuntza eta funtzio bereziak dituzte, eta eurak joaten dira hondamendiren bat jasan duten lekuetara, eta koordinatuta aritzen dira beste zenbait esku-hartze zerbitzurekin. Lehenbiziko zereginak egiteko ardura dute, zuzeneko lanak, eta, horregatik, euren esku geratzen dira hasierako maniobrak. Leku horietatik irteten, berriz, azkenak izaten dira, haiei dagokie-eta zerbitzu publiko oinarrizkoak lehengoratzea ere.

  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez

Itzali

Suari aurre eginez eta bizia arriskuan jarriz jarraitzen dute suhiltzaileek. Araudi zorrotzei eta prebentzio-lanei esker, asko gutxitu dira hirietako eta industrietako suteak, baina uda aldean, izugarrizko suteak izaten dira baso eta mendietan. Suteen aurkako brigadak izaten dituzte laguntzaile halakoetan, baina guztien artean ere, ezin izaten dute saihestu hainbat hektarea erretzea. Herritarren konpromisoak, norberaren arretak eta zuhurtziak soilik lortuko dute hori.

  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez
  
Rubén García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto