Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Ardietatik artilea: Ilerik gabeeeee

Neolitikoan hasi zen gizakia artilea ehun moduan erabiltzen, eta nazioartean sortu zen lehen erakundeetako bat ere, artilearen inguruan sortu zen: Artilearen Nazioarteko Idazkaritza (Londresen du egoitza, eta egun ere eusten dio bere funtzioari). Hirurehun urteko bidea egina da erakunde hori, eta horrexek uzten du agerian zenbateko garrantzia eduki duen zuntz natural hori eskuratzeko eta merkaturatzeko ahalmenak; bilakaera ekonomiko eta kulturalak sortzerainokoa, hain zuzen. Garai batean, ardiak mozteko lanak egin ondotik, artilea garbitu eta Flandesera bidaltzen zuten; han prezioa jarri eta ehungintza-lantegietara eramaten zuten. Egun, ez du egiten gisa horretako bidaiarik, baina egun ere nahitaezkoa da ardiak moztea: hil egin daitezke ilaje hori guztia kendu ezean. Merkatuan ere ez du lehengo pisurik, eta beste erabilera batzuk ematen hasi zaizkio artileari: hormetan isolatzaile moduan jartzen dute, xurgatzaile industrial moduan baliatzen, eta garbiketa-tresnen zati moduan. Ile-moztaileek, berriz, lanean jarraitzen dute, milaka urte dituen lanbide beharrezko eta zehatz baten testigantza emanez.

  
Ruben García Blázquez

Eskuz, bost minutu

Apirila heltzearekin bat, uda gainera erori aurretik, moztaileek gogotik egin behar izaten dute lana, animalien osasunak eskatzen du eta: artilerik gabe aurre egiten diete beroari, horretara ohitzen dituzte-eta txiki-txikitatik. Atzeko laurdenak mozten dizkiete, saihetsaldea eta sorbalda ingurua. Artileak lehor-lehorra egon behar du mozteko unean. Bere bolumena halako berrogei xurga dezake ura artileak, eta, horrexegatik, moztu baino egun batzuk lehenago, estalpean sartzen dute artaldea, beharrezko bada. Eskuz ari den moztaileak bost minutu behar izaten ditu ardia zuri-zuri uzteko.

  
Ruben García Blázquez

Makinaz, bi minutu

Makinaren laguntzarekin, bi minutu aski izaten ditu ardi bakoitzarekin. Azkar eta ongi egin nahi izaten dituzte lanak, eta ardiari minik ez emateko, oso garrantzitsua da ongi jarrita egon dadin: hankak lotzen dizkiete, edo kutxa moduko batean sarrarazten dituzte. Estres pixka bat sortzen zaio animaliari, baina derrigorra izaten da artilea kentzea. Adin batetik aurrerako ardiek, adibidez, ez dute eragozpenik jartzen mozterakoan.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Ordena eta zehaztasuna

Sabel azpitik hasten dira mozten, hankak egiten dituzte gero, eta gainerako guztia ondoren. Artzain bakoitzak izaten du, hala ere, bere hurrenkera. Sabelaldeko artilea kalitate apalekoa izaten da, eta ez zaio ematen erabilera handirik, hondatua eta etena egoten baita; kokotsekoa izaten da onena. Hondo-hondotik mozten diete ilea, larruaren arrasean, eta gauzak ongi eginez gero, aski izaten da behin moztea. Guraizeak bigarren aldiz sartuz gero, punta batzuk nabarmenduta geratzen dira, eta horrek gutxitu egiten du artilearen kalitatea.

  
Ruben García Blázquez

Guraizeek ere badute zeresana

Ardiaren arrazak, genetikak eta elikadurak, hiru alderdi horiek baldintzatzen dute artilearen kalitatea, baina baita ilea moztu aurretik, mozterakoan eta moztu ondotik erabiltzen diren teknikek ere. Goi mailako artileak ile-xerlo ongi zehaztua edukitzen du, kizkur onekoa, luzea, sendoa eta kolore homogeneokoa. Ilea moztu aurretik, ezin izaten da jakin zer ezaugarri izango dituen; moztu eta gero jakiten da hori, era guztietako material hondarrak kenduta: landare arrastoak, arantzak, lastoa, zaborrak eta beste hainbat zikinkeria.

  
Ruben García Blázquez

Zakuetan bildu

Eskuila pasatzea izaten da hurrengo lana, ur-xaboiekin garbitu, eguzkitan lehortzera jarri eta zakuetan gordetzen da artilea. Duela urte batzuk -ez hainbeste ere-, tratularia etorri zain egoten ziren, eta hari saltzen zioten artilea. Hark ere utzi zion ibiltzeari. Garai berriek beste ehun batzuk ekarri dituzte, sintetikoak: akrilikoa, nylona, poliesterra eta polipropilenoa. Artile-biltzailea ere desagertu da, artilea bildu eta tolesteaz arduratzen zen artzaina. Ardiak mozteko lana, askotan, ez da joaten ilea moztetik harago, bere horretan bukatzen da.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Eko-moda eta industriarako materiala

Artilea gai preziatua da orain ere. Kalitatezko ehunek zigilu bereizgarria eraman ohi dute, Nazioarteko Idazkaritzak emana, eta horren bidez jakin liteke Artile Garbi Birjina erabiliz egin dituztela. Horrez gain, eko-modaren arloa ere indarra hartzen ari da. Zuntz naturalen aldeko korronteak sortu dira (kotoia, lihoa, kalamua, zeta...), eta horien helburua da arropa iraunkorra lortzea eta tokiko ekonomia laguntzen duten aukera arduratsuak sustatzea. Gainera, material bikaina gertatu da goi mailako teknologiarentzat, eta halaxe erabiltzen hasi dira automobilgintza-industrian, eraikuntzan eta panel termoplastikoetan ere bai.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto