Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Koltxoi erosoa, lo gozoa

Materialak, neurria eta prezioa oso aintzat hartzekoak dira aukera egiterakoan, baina gorputzari atsedenaldi ona emango diona bereizi behar da, gauero lo egin behar dugu-eta harekin

  Loa osasuna da. Gorputzak atsedena behar izaten du, etzanaldi erosoa, eta eguneroko loaldiek ematen diote hori. Eta lo, koltxoiaren gainean egiten dugu. Koltxoia erosterakoan, beraz, atsedena, erosotasuna eta, azken batean, osasuna erosten ari gara. Zenbait urte pasatu ondoren (12, gutxi gorabehera), koltxoia aldatzea komeni izaten da, hura ere nekatu egiten baita gure pisuari eusten: egunero-egunero 7-8 orduz eduki ohi gaitu gainean, astean zazpi egunez (medikuen esanetan, astean 52 orduz egin behar da lo, gutxienez), eta, halako batean amore ematen du. Koltxoi deformatuan edo sendotasun gutxikoan lo egiteak zuzen-zuzenean eragiten dio osasunari, baita karranka hotsa ateratzen duen koltxoiak ere: kontzentrazio falta, nerbio-tentsioa, nekea, memoria-gabezia eta giharretako mina ekartzen ditu. Ordu gehiago edo gutxiago eman ditzakegu lotan, baina horri baino gehiago, loaldiaren kalitateari erreparatu behar zaio. Koltxoia, itxuraz, ongi egon liteke, baina goizero jaikitzen bagara deseroso lo egin dugulako irudipenarekin eta sentitzen badugu ia ez dugula atsedenik hartu, horrek esan nahi du heldu dela koltxoi zaharra aldatzeko tenorea.

Batez beste, 12 urteko bizia izaten du koltxoi batek, eta gutxi erabiltzen den ohe batekoak, 15 urte ere iraun dezake (gonbidatuen gelakoak edo bigarren etxebizitzakoak). Epe hori pasatu baino lehenago ere aldatu behar izaten da batzuetan; hori gertatzen da, esaterako, koltxoia deformatu eta, poliki-poliki eta ia oharkabean, erabiltzailea erdialderantz erortzen denean, edo bizkarreko minez edo lepoko minez esnatzen denean, edo bikotekidearen edozein mugimendu leunek trabatu egiten duenean bestearen loaldia. Askotan, begiratu hutsean antzematen da koltxoia aldatu beharra dagoela: malgukiek hotsak egiten dituzte, josturak apurtuta egoten dira, barneko betegarria gorabeheraz betea egoten da...

Hautu pertsonala

Prezioak ez ezik, norberaren gustuek ere zeresan handia dute koltxoia erosterakoan. Ez dago koltxoirik guztientzat egokia denik; norberak aurkitu behar du berari gustatzen zaiona eta bere beharretara ongien moldatzen dena. Dena den, norberaren gustu eta iritziez gain, badira zenbait irizpide unibertsal ere, eta horiek aintzat hartzea komeni da (halaxe gomendatzen du EROSKI CONSUMER-ek landu duen Bizkarreko Minaren Eskolak). Luzean, erabiliko duenak baino 10-20 zentimetro gehiago eduki behar ditu koltxoiak, lodian, 15 zentimetrokoa izan behar du, gutxienez, eta zabalean, 90 zentimetrokoa lagun bakarrak lo egiten duen ohekoak, eta 150 zentimetrokoa birentzat bada. Gainazala ez du eduki behar ez gogor-gogorra eta ez guri eta sendotasunik gabea ere, biak ala biak dira-eta oso kaltegarriak. Sendoa behar du, eta bizkarrezur osoarentzako euskarri ahoz gora jarritakoan, gorputzaren presioa era egokian banatu dadin, horrek erraztu egin baitu odolaren zirkulazioa lo-orduetan.

Malgukiak

Bi talde handitan sailkatzen dira koltxoiak: malgukidunak dira batzuk eta aparrezkoak besteak. Orain arte, malgukiz egindako koltxoiak erabili izan dituzte gehienek, horiek transpirazio ona esakintzen dute-eta (gorputzak hobeto hartzen du arnasa, eta ez du asko izerditzen lo gaudenean), eta hori garrantzitsua da atsedenaldi ona izateko eta gorputzak behar duen tenperaturari eusteko. Koltxoi horiek, hala ere, ez dira akasgabeak: malgukiek eman egiten dute denborarekin, eta hondoratu egiten dira erdialdean; ondorioz, jarrera desegokian egoten da gorputza. Gorputza ongi aireztatzen da, baina hotzak ere izan daitezke koltxoi horiek, oso gaitasun gutxi baitute beroa gordetzeko.

Koltxoi malgukidunak hiru motatakoak izaten dira (barruko malgukiak nola lerrokatuta dauden ikusi behar da):

  • Malguki independenteak. Metalezko malguki independenteak eduki ohi dituzte, eta zapaltzerakoan, sendotasuna areagotzen zaie.
  • Malguki jarraituak. Metalezko hariz egindako sare bat eduki ohi dute, eta egonkorragoak gertatzen dira.
  • Zorroetan bilduak. Zilindro formako malguki independenteak eduki ohi dituzte, oihalezko poltsa edo zorro batzuen barrenean sartuak.

Zenbait aholku, koltxoiak gehiago iraun dezan

  • Koltxoia jiratzea komeni da, hiru hilez behin; gaineko aldea azpian jarri eta burualdea oinetan. Oso garrantzitsua da, halaber, koltxoia material naturalekin biltzea eta babestea, izerdia desagerrarazten eta gorputzari arnasa hartzen lagunduko baitio horrek. Logela eta ohea egunero haizeberritu behar dira, giro heze eta kondentsatuarekin, onddoak ager baitaitezke koltxoian.
  • Koltxoia ongi garbitu nahi badugu, hautsa eta akaroak desagerrarazteko, hortz erdi-gogorrak dituen eskuila erabili behar da, eta sekula ez xurgagailua (koltxoia hondatzen du).
  • Usain txarren aurka, bikarbonatoa erabiltzea da onena, hutsik gabeko usain-kentzaile naturala. Aski da koltxoia gain-gainetik hezetzea eta gainean bikarbonato hautsa zabaltzea. Behin lehortzen denean, eskuila batekin kendu behar dira hondarrak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto