Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Siesta, laburrean on

  Burua argitzen du eta estresa uxatzen, eta hori oso lagungarria gertatzen da eguneko zereginei etekin hobea ateratzeko, baina ez du iraun behar ordu erdi baino gehiago Latineko esapide batetik sortu zuen gaztelaniak siesta hitza. Erromatarrentzat, atseden tartea izaten zen hora sexta, 12:00etatik 15:00ak arteko tartea, alegia; eguneroko zereginak utzi, eta atseden hartzeko eta indarberritzeko erabiltzen zuten. Eta horrexetarako erabiltzen dugu siesta ere (biaoa ere esaten zaio euskaraz, eta pausa ere bai). Oso ohitura hedatua da, eta pertsonaia ospetsu askok goraipatu izan dituzte haren onurak, Albert Einsteinek, Winston Churchillek eta Camilo Jose Celak, besteak beste.

Egun daramagun bizimodua ez da egokiena, egia esan, siestaren aldeko jarrera sustatzeko, eta pena da, komunitate zientifikoak ere argi erakutsi baitu zenbaterainoko onura ekartzen dion norberaren ongizateari. Baina neurriak ere badu zeresana horretan: EROSKI CONSUMER-eko osasun-adituen esanetan, atsedena osasungarria eta eraginkorra izan dadin, siestak ez du izan behar 30 minututik gorakoa. Muga horretatik gora, bilatzen den efektuaren kontrakoa eragin dezake, eta organismoarentzat osasungarriak ez diren ondorioak ere bai. Modu egokian egin behar da siesta, kantitatez eta kalitatez, eta horrek lagunduko digu gure estutasun eta tentsioak arintzen eta burua desblokeatzen; behin hori lortuta, egunari geratzen zaizkion orduak emankorragoak izango dira kuluxka egin duenarentzat, bai lagunartean, bai etxean, bai lanean... Haurrentzat are hobea da siesta: ikasteko gaitasuna indartzen du eta hiperaktibitatea eta tentsioa gutxitzen.

Plazera eta osasuna

Jende askok ez du jakingo zein den siestaren jatorria, baina ez da horren beharrik bazkalosteko loalditxoarekin gozatzeko. Ongi sentiarazten gaitu, eta burua argitzen digu. Eta osasun psikikoari ere hainbat onura ekartzen dizkio. Adituek diotenez, egunaren erdialdean kuluxka bat egiteak lagundu egiten du ordu arte pilatu dugun estresa eta urduritasuna askatzen, eta sormena areagotzen digu, adiago jartzen gaitu, eta hori ona da istripuak eta halako ezusteak saihesteko (errepidean, etxean, lanean...).

Zelulen zahartze-prozesuari aurre egiteko balio du bazkalosteko atsedenaldiak

Baina, barrutik ez ezik, kanpotik ere laguntzen gaitu. Zelulen zahartze-prozesuari aurre egiteko balio du bazkalosteko atsedenaldiak, indarberritzen gaituen neurrian, erradikal libreen jarduna oztopatzen baitu (molekula horiek, besteak beste, zahartu egiten dituzte zelulak). Siestak, halaber, osasuna eta distira ematen dio larruazalari, fresko eta leun iraunarazten du, eta zelulak birsortzen laguntzen du.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto