Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Miquel Bonet, giza baliabideetan aditua: "Curriculuma puztea edo gezurra esatea da lan elkarrizketan aurrera ez egiteko akats ohikoena"

 5.000 lan elkarrizketa egitea, horixe bai curriculum ona lana bilatzeko aditu izateko. Miquel Bonet mila gauzatan ibili da bizitzan zehar, sal-tzaile, lan aukeraketan aditu, abokatu, unibertsitate irakasle eta, ofizioz ez baina afizioz bai, futbol zale eta elkartasun proiektuetan laguntzaile ere izan da. Manresan jaio zen, duela 63 urte baina gaztetasunaren bizi poza darie bere hitzei curriculumetan ez dela egia puztu behar ezta ere gezurrik esan behar argi uzten duenean.

Lana bilatzeak metodoa du eta ikasi egiten dela diozu. Benetan?

Zer bilatzen duzun jakin behar da eta zer ez. Norbere burua ezagutzea, horixe gakoa.

Eta dudak agertzen zaizkigunean?

Bizitzan aurrera egiteko gauza batzuk ondo egiten direla eta beste batzuk gaizki ulertu behar da. Zer ez garen, hori baztertzeak gure helburuetarako hurbilduko gaitu.

Denoi?

Bakoitzari berea. Lana bilatzen duten pertsonen artean lau motakoak daude: lehen aldiz saiatzen diren gazteak, esperientzia dutenak baina lehen aldiz bila hasi direnak (asko dira halakoak, 40-50 urte artean). Emakumeak hirugarren taldea eta etorkinak laugarrena.

Eta desberdinak dira.

Okerren duen taldea hauxe da: lana bilatzen dabil-tzanena eta 45 urtetik gora dituztenena. Alde ona badute, hala ere, esperientzia. Nire aholkua ordurarte egin dutenarekin harremana duena bilatzea da, zeregin berrira moldatzeko behar den gutxienekoa ikastea eta ez desespera-tzea, norbait zain dutelako, nonbait.

Baina hori egia da?

Jakina. Oso zaila da enpresa handiek perfil hori bilatzea baina enpresa txiki eta ertainek pertsona eraginkorrak behar dituzte, arazorik ematen ez dutenak, erraz egokitzen direnak eta esperientzia dutenak. Informatika eta hizkuntzen arloan egin behar dute egokitzeko ahalegina. Eta emakumeek berdin.

Eta etorkinek?

Etorkinak oso onak izan daitezke beraien arloan baina inork nahi ez dituen lanak egiten dituzte, eskulanak eta ez lan intelektualak. Horregatik haien kasuan jarrera da erabakiorra, besteen kasuan baino gehiago. Gazteen kasuan, konpromezua eta interesa dira gakoak.

Zer bilatzen dute enpresek?

Jarrera, gogoa, nortasuna eta jakitea zer egin nahi dugun.

Lanera iristen garenean edozertarako prest egon behar dugu?

Bai. Toleranteak izaten jakin behar dugu.

"Jarrera, gogoa, nortasuna eta zer egin badakigula sentitzea, horixe bilatzen dute enpresek"

Eta noraino jasan? Edozer?

Elkarbizi-tzaren mugen baruan edozer. Momentu honetan belaunaldi desberdinak daude lanean: 50. hamarkadan jaio ziren esperientziadunak; baby boom deitu zen belaunaldikoak, 30-40 urtekoak, hauek dira erabakiak hartzen dituztenak enpresetan; eta 'Nintendo belaunaldia', 18-20 urtekoa,. Azken belaunaldi honek galdu egin du ahaleginaren ideia hori, babestuegi egon direlako gizartean eta familian. Enpresa pribatuan aurrera egin nahi duenak ahalegina egin behar du. Onena lan gehien egiten duena da.

Izerdiaren legea, nork gehiago bota, hark irabazi.

Horixe. Gehiago balio du jarrerak ezagutzak baino.

Espainian 4,6 milioi langabe daude. Hala ere, gustora ez dagoenari uzteko esango diogu?

Bai. Askatasun pertsonala dago beste ezeren gainetik. Esklaboak ez du ondo lan egiten.

Produktibitate maila bajua dugu. Gustora ez gaudelako?

Jende askori ez zaio urtetako lana gustatzen eta gusto hori berreskuratu behar da. Nora zoaz erosten? Ondo tratatzen zaituzten lekura, gustora zaudelako! Espainiako produktibitate tasa bajua izateko, hala ere, bada beste arrazoirik: erdi mailako buruzagi asko ez daude ongi prestatuak, ongi hezituak eta ez dute ahaleginaren ideia hori. Eta gero, ez gaitezen erratu, lanean egotea ez da lanean produzitzea.

Milaka lan elkarrizketa egin dituzu. Zeintzuk dira hanka sartze ohikoenak?

Naturaltasun falta, ohikoena. Naturala izan behar da, irekia. Ez dago elkarrizketatu on edo txarrik, egoki edo desegokiak baino, enpresaren arabera.Komunikazioa ezinbesteakoa da. Ezinbestekoa. Baina komunikazioa entzutea ere bada, ez soilik hitz egitea.

Eta nola ikasten da?

Lotsa gainditu egin behar da, ikastaro bidez, adituen laguntzarekin eta norbere buruari erronkak jarrita.

Hezkuntzaren parte beharko luke izan lana bilatzen irakasteak?

Bai, "lana bilatu" izeneko irakasgaia behar du. Boloniako planak aurrerapausuak dakartza alde horretatik, lan praktikoei garrantzia ematen dielako eta hori, azkenean, komunikazioa da.

Ordu erdiko elkarrizketan nola jakin nor den egokia?

  Nor ez den jakin liteke. Elkarrizketatzaileak hori jakin nahi du, dudak izan nahi ditu. Elkarrizketa pertsona ezagutzeko tresna da eta begiraden eta hitzik gabeko komunikazioaren bidez asko jakin liteke. Bereziki lanposturako ze jarrera duen.

Anbizioa eta konpetitibitatea edo enpatia eta zintzotasuna? Dena epaitu behar da.

Anbizioa, neurrian, ona da. Salmentetan ariko denak izan behar du, lanak eskatzen dio. Enpatia, komunikazioa, gatazkak konpontzea, negoziatzeko ahalmena... lanpostuaren arabera dira inportanteak. Eraikuntzan lan egiten duenak zergatik izan behar du atsegina?

Maila bereko biren artean, nor aukeratu?

Jarrera hobea duena.

Gezurra esan, egia puztu... egiten ditugu halakoak baina merezi du?

Zintzoa ez dena berehala geratzen da kanpoan. Ez esan frogatu ezin denik.

Eta gehiegikerietan ibiltzea?

Exageratu gabe saldu behar dugu geure burua.

Nola prestatu, osatu, egituratu curriculuma?

Curriculumak lau alde ditu: datu pertsonalak (izena, helbidea...); datu akademikoak (modu kronologikoan zaharrenetik hasita); bigarren mailako konpetentziak gero (mintegiak edo ohiko hezkuntzatik aprtekoak) eta, azkenik, lan ibilbidea. Laugarren atalean zera jarri liteke, zer gustatzen zaigun, zer interesatzen zaigun, afizioak... niretzat garrantzitsua da, zeure burua non ikusten duzun esaten duelako, non zauden eroso.

Baina hori benetan baloratzen da?

Asko! Maratoia egitea gustatzen zaionak esan dizu dena. Sakrifikatu egiten da, diziplina du, anbizioa, ez errenditzeko gaitasuna eta helburuak betetzekoa.

Nola aurkeztu curricululma?

Ez ditu bi orrialde baino gehiago izan behar. Irakurterraza izan behar da, garbia, paper zurian eta hizkuntza bakarrean bidalia. Eta pertsona egokiari zuzendua egon behar da.

"Naturaltasun falta da elkarrizketetan huts egite ohikoena"

Argazkia?

Bai, eskuinaldean eta irribarrez. Inork ez du pertsona tristea nahi.

Nora bidali?

Eskatzen duten lekura, ez edonora.

Interneten lekua zein da?

Oso leku garrantzitsua. Networking asko egin behar da eta gizarte sareetan lan egin. Mundu guztiak jakin behar du lan bila zabiltzala eta zeren bila.

Nola jantzi elkarrizketarako?

Lanaren arabera. Normalean gorbatarik gabe. Gizonak jakea eramatea ondo dago, ez bada adibidez janari lasterra ematen duten jatetxerako elkarrizketa. Gorbata soilik aseguruen mundurako edo finantza arlorako. Emakumeak ere ongi jantzia joan behar du. Beti joan behar dugu txukun jantzita, ilea aurpegitik kenduta.

Galdera deserosoen aurrean...

...erdibidetik jo. Ama izan nahi duzun galdetzen badizute esan ez dakizula, ez duzuela orainidik hitz egin. Komunikazioa bizirik mantentzea da inportanteena.

Lanerako bizi edo bizitzeko lan egin?

Nire ustez lana hobeto bizitzeko modua da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto