Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

^

Kontsumo txikiko bonbillen argi-itzalak

Zenbat eta mota gehiagotakoak agertu, orduan eta zalantza gehiago dituzte kontsumitzaileek: zein da guztietan egokiena?, zer egin behar da erretzen dienean?...

Prezioak, potentziak eta modeloak

  Goritasun-lanpara baten aldean (horiek erabili ditugu orain arte), garestiagoak dira bonbilla berriak. Halogeno batek, bi halako edo hiru halako balio du, eta fluoreszente konpaktu batek, bost halako eta hamar halako artean. Alderdi batek baino gehiagok eragiten dute azken prezioan: formak, potentziak, kalitate motak eta mailak, besteak beste.

Bonbilla bakoitzak zer argi ematen duen jakitea oinarri-oinarrizkoa izaten da, eta datu horrek zorroan bertan agertu behar du. CFL bonbilletan, bonbilla zenbat watt-ekoa (W) den jakinarazten dute ekoizleek, eta goritasun-lanparen potentziarekin alderatzen dute. 11-12 watt-eko CFL bonbilla batek 60 watt-eko ohiko bonbilla batek adina argi ematen du.

Zenbait txostenek ohartarazten dutenez, ordea, zifra horiek ez dira guztiz egiazkoak. Eta Europako Batzordeak, adibidez, honako eragiketa hau egitea proposatzen du zer neurritako CFL bonbilla behar dugun jakiteko: goritasun-bonbilla baten potentzia zati lau egin, eta hainbeste watt dituena erosi. Alegia, 60 watt-eko ohiko bonbilla bat ordezkatu nahi badugu, 60 zati 4 egin, eta horrela jakingo dugu zenbat watt-eko bonbilla jartzea komeni den: 15 watt-ekoa.

Eta Europako Batzordeak, adibidez, honako eragiketa hau egitea proposatzen du zer neurritako CFL bonbilla behar dugun jakiteko

Ameriketako Estatu Batuetako Lighting Research Center elkartea are estuago dabil kalkuluek egiteko orduan (unibertsitate erakunde bat da, eta argiaren inguruko ikerketetan espezializatua dago). Elkarte horren esanetan, watt kopurua zati 3 egitea litzateke objektiboena: 60 watt-eko goritasun-bonbilla baten lekuan, beraz, 20 watt-eko CFL bonbilla jarri beharra dago. Nahaste-borraste hori saihesteko, Europako araudi berriaren zain egon beharko dugu: araudi horrekin, ekoizleek lumens-etan adierazi beharko dituzte potentzia-baliokidetasunak (zer argi potentzia antzematen den adierazten du neurri-unitate horrek).

  Bonbilla horien bizia edo iraupena ere aldatu egiten da. Kalkuluek diotenez, 10.000 ordu inguru irauten dute, goritasun-bonbillek baino puska bat gehiago, baina hor ere badira aldeak, eta, azken batean, kalitatearen, ekoizlearen eta erabileraren araberakoa izaten da hori. Inguru heze eta beroek kalte egiten diete CFL bonbillei, eta 15 minutuz behin itzali eta piztu ibiltzeak erdira murrizten du horien iraupena.

CFL bonbilla motek, bestalde, bilakaera handia izan dute azken urteetan, eta asko hobetu dira. Hasieran, fluoreszenteek ematen duten argiaren antzekoa baino ez zuten ematen (zuri urdinkara), eta ez ziren egokiak giro beroagoak sortu nahi zituenarentzat. Orain, aldiz, badira argi horia ematen duten CFL bonbillak, eta beste kolore batzuetako argia ematen dutenak ere bai. Gainera, modelo bat baino gehiago aurki litezke merkatuan, zer behar den, hartarako erabili ahal izateko:

  • Erraboildunak: ohiko goritasun-bonbillen itxurakoak dira, eta egokiak gerta daitezke lehengo estetika berarekin jarraitu nahi duenarentzat.
  • Espiralak: horiexek irten ziren aurren-aurrena merkatura, eta, horrexegatik, hainbat eremutan ikus litezke, nahiz eta nabarmen samarrak diren.
  • Globoak: egokiak dira barneko giroetan jartzeko; lanparen tulipatik edo pantailatik kanpora ateratzen dira, baina, hala ere, ez dute gaizki ematen.
  • Linealak: bonbilla luzeak dira, eta egokiak izaten dira sukaldean jartzeko, eta berdin garaje eta patioetarako ere.
  • Islatzaileak: argia leku jakinera zuzentzen dute, eta, beraz, egokiak dira lanpara bertikaletan erabiltzeko, eta berdin argiguneak sortu nahi direnerako edo argia sabaira bideratu nahi denerako.

Kontsumo txikiko bonbillen etorkizuna

  Kontsumo txikiko bonbillen bilakaera begi bistakoa izango da hurrengo urteetan, eta orain artekoak hobetzeaz gain, bide berriak urratzen ere hasiko dira. Alde batetik, CFL bonbillen saila ugaritzen saiatuko dira ekoizleak, aski berme eman dezaten goritasun-bonbillen ordez erabiltzeko, batik bat barneko giroetan; era berean, energia aurrezten duten halogenoen aukerak hobetzen saiatuko dira, argi-tonuan besteek baino gehiago asma dezaten.

Beste aldetik, etorkizun hurbilari begira jarrita, LED diodoek (light emiting diode edo diodo argi-igorleak) bide oparoa egingo dutela dirudi; energia gutxiago behar izaten dute, eta askoz gehiago irauten dute (50.000 ordu inguru). Azken urteetan, nabarmen hobetu dira argi mota horiek eskaintzen dituzten aukerak, eta zenbait lekutan jada hasi dira erabiltzen, semaforoetan eta.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto