Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

160 jatetxek egunero eskaitzen dituzten menuak aztertu ditu Eroski Consumer-ek, Espainiako 18 hiritan: Eguneko menuetan, dieta-kalitate eskasekoa da hirutik bat

Jatetxeek oso zerbitzu ona eman dute, baina beti ez dute bete araudia

  Otorduak eta osasuna elkarri lotu-lotuak daude, baina jendeari, itxuraz, ahantzi egin zaio zer den menu osasungarri bat jatea (Europako Osasun Inkestak dioenez, 2009koak, Espainian, behar baino pisu gehiago dute biztanleen % 37k), eta jatetxeek ere, nonbait, ez darabilte eredurik egokiena euren eskaintzan. Halaxe egiaztatu du EROSKI CONSUMER-ek egin berri duen azterketak. Eguneko menuak aztertu ditugu, 160 jatetxerenak, Espainiako 18 hiriburutan, eta hauxe izan da emaitza, gordin-gordin esanda: hiru menutatik batek dieta-kalitate eskasa eduki du. 2006. urtean ere egin genuen antzeko azterketa bat, eta orduko harekin alderatuta, emaitza, oro har, ez da hobetu (menuen % 30 geratu ziren orduan azterketa gainditu gabe). Eta are okerrago dena: ordutik hona, asko urritu da emaitza 'ona' lortu duten menuen ehunekoa: % 41 izan ziren 2006an, eta % 15 orain. Prezioan, aldiz, ez da gertatu halako beherakadarik; aitzitik, garestitu egin dira: garai hartan, 8,9 euro balio zuten, batez beste, eguneko menuek, eta egun, 10,8 euro. Beraz, % 21 igo dira menuak lau urtean, eta KPI metatua, aldiz, %8,5 igo da tarte horretan. Izan dira, dena den, emaitza hobeak lortu dituzten alderdiak. Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroari eman dioten arreta 'oso onak' izan dira, nahiz eta jatetxeen % 5ek ez duten eduki erreklamazio-orririk (derrigorrezkoa da) eta % 10ek

Zerbitzuaren kalitatea eta bezeroari eman dioten arreta 'oso onak' izan dira, nahiz eta jatetxeen % 5ek ez duten eduki erreklamazio-orririk (derrigorrezkoa da) eta % 10ek ez zituzten prezioak argi erakusten.

EROSKI CONSUMER-ek 18 hiritara bidali ditu bere teknikariak, eta hiri-erdiguneko 160 jatetxe aztertu dituzte. A Coruña, Alacant, Almeria, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea Kordoba, Granada, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza hautatu ditugu oraingoan. Jatetxe bakoitzean, mahaia eskatu dute aldizkariko teknikariek, menuak zer aukera eskaini dituen idatziz jaso dute eta, azkenik, erreklamazio-orriak eskatu dituzte, badauzkaten edo ez jakiteko. Ondoren, elikadura-adituen esku jarri dugu jatetxean lortu dugun informazioa, eta haiek neurtu dute eguneko menu bakoitzaren osaera: hasierakoak (jarri dituztenean), lehen eta bigarren platerak, hornigaiak edo goarnizioak eta postreak aztertu dituzte, eta horien aniztasunari eta dieta-ezaugarriei erreparatu diete. Zerbitzua nolakoa izan den ere ongi aztertu dugu jatetxe bakoitzean: mahaia nola aurkeztua egon den, zenbat denbora behar izan duten janaria ekartzeko, jangelak zer-nolakoa giroa eta zerbitzua eduki duen eta bainugelak nola zainduta egon diren eta zer irispide eduki dituzten.

Nola epaitzen da eguneko menu bat?

Plater guztiek, itxuraz oso desberdinak izanik ere, badituzte antzeko elikadura-elementuak. Eta horiek erabiliz, EROSKI CONSUMER-eko adituek puntuaketa-sistema bat sortu dute, aztertu ditugun 160 menuek zer-nolako dieta-kalitatea duten neurtzeko. Menu bakoitza bost zatitan banatu dugu (lehen eta bigarren platerak, goarnizioak, postreak eta ogia), eta horiek aztertuz atera dugu emaitza (gehienez, 10 puntu lor zitezkeen). Guk aztertu ditugun menu guztiek, gutxienez, bi aukera eskaini dituzte plater bakoitzean.

  • Lehen platerak (gehienez, hiru puntu): zigortu egin dugu berdurak, entsaladak eta jaki irinkarak ez eskaintzea (arroza, pasta edo patata), eta berdin animalia-jatorriko jakiak agertzea plateren erdietan edo erdietan baino gehiagotan.
  • Bigarren platerak (gehienez, lau puntu): arraina eskaintzea saritu egin dugu, eta jaki aurrez prestatuak saihestea ere bai.
  • Goarnizioak (gehienez, puntu bat): Ugaritasuna saritu dugu, eta ez beti-betikoetara mugatzea (patata frijituak edo letxuga, esaterako).
  • Postreak (gehienez, bi puntu): Fruta freskoaren edo esneki sinpleen (jogurta, mamia, gazta) urritasuna zigortu dugu.
  • Ogia (gehienez, puntu bat): Osoko ogia jateko aukera izatea saritu dugu.
  • Menuak 9 edo 10 puntu lortuz gero, 'oso ontzat' jo dugu. Emaitza 7 eta 8 puntu artekoa izan denean, 'onaren' mailan jarri dugu. 5 eta 6 puntu artekoak, 'onargarriak' izendatu ditugu, 4 puntukoak 'hala-holakoak', 3koak 'txarrak' eta 0 eta 2 puntu artekoak, 'oso txarrak'.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto