Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Itsasoa kaiolan

Zientziaren sukarrak eraginda, XX. mende hasieran erruz ugaritu ziren akuarioak itsasertzeko herrietan. Ehun urteren buruan, ozeanario deitzen diete, eta izena aldatu arren, helburuak lehengoan jarraitzen du: ur azpiko fauna eta flora berregin, eta itsasoko mundua jendeari hurbiltzea. Ezagutzen den hori hobeki zaintzen denez, erakusteaz gain, beste hiru funtzio ere betetzen dituzte akuarioek: kontserbatzea, ikertzea eta jendeari ikusaraztea oso garrantzitsua dela planeta babestea. Instalazio konplexuak izaten dira, ongi antolatu beharrekoak, eta horixe izaten da biologo eta bestelako profesionalen lana. Itsasoek duten bioaniztasuna eta ekosistema ondare unibertsaltzat hartzekoak dira, nahiz eta ur azpian gordeta daudela iruditu.

  
Ruben García Blázquez

Eguneroko mantentze-lanak

Goizeko lehen orduetan hasten da jarduna eremu pribatuek eta publikoek osatzen duten labirintoan. Akuarioaren muina, bisitariek ikusten dutena, kristalezko aretoek eta korridoreek osatzen dute. Jendea sartzen hasi aurretik, akrilikoak eta metakrilatoa aztertzen dituzte, urari begiratu bat ematen diote eta guztia bare-bare dagoela egiaztatzen dute. Kristalaz beste aldera, berriz, uretan alegia, lanak ez du etenik. Ur laginak hartu, eta gainerako osagai guztiak kontrolatzen dituzte: iragazkiak, sentsoreak, hodiak, tutuak, konpresoreak eta ura aldatzen duten ponpak. Sistema guztia informatizatua dago, baina etengabe ikuskatzen dituzte atalak.

  
Ruben García Blázquez

Berrogeialdian

Akuarioetan izaten diren animalia eta landareak itsasotik iristen dira hara edo gatibutasunean hazten dituzte, baina jatorri bat edo bestea izan, kristal osteko uretan igeri hasi aurretik, berrogeialdian edukitzen dituzte. Imitazioa bikaina izan arren, eta flora eta fauna habitat berdin-berdinean bizi izan arren, kontuz ibili behar da, biztanle berriek aldaketak eragin ditzakete-eta azidoetan eta mikroorganismoetan, eta hori arriskutsua izango litzateke. Hori saihesteko, espezie guztiak, txiki eta handi, tanga txiki batzuetan jartzen dituzte lehen egunetan, uretara igaro aurretik. Prozesu zaila izaten da berrogeialdikoa, baina funtsezkoa aldi berean, hortxe girotzen baitira arrainak, hortxe ohitzen dira elikagai berriak jatera, eta hortxe kentzen dizkiete parasitoak eta sendatzen zauriak. Arraina egoera onean dagoenean, erakusgarri jarriko dute besteekin batera.

  
Ruben García Blázquez

Laborategia eta haztegia

Elikadura-katea diseinatzeko, laborategiak eta sukaldeak erabiltzen dituzte. Lehenbizikoetan, urak gainbegiratzen dituzte, jokabideak ikertzen, arazoak aztertzen eta irtenbideak saiatzen. Helburua izaten da parametro osasungarriei eustea, bai tenperatura aldetik eta bai gazitasun aldetik, animalia eta landareek bizirik jarrai dezaten. Fitoplanktona eta artemia hazteko ere saiakuntza-hodiak erabiltzen dituzte, laborategietakoen gisakoak (batzuk oso handiak izaten dira), eta jaki bizi horiekin elikatzen dituzte marmoka eta larbak, baita itsas zaldi jaioberriak ere. Zooplanktona ere arretaz zaintzen dute, koralen elikagaia baita. Sukaldeetan, berriz, animalia handientzako jatena prestatzen dute: legatz zatiak, muskuiluak eta marrazoen otordu berezi-bereziak.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Elikadura

Zaintzaileen lana da arrainei jaten ematea, berdin jaki mikroskopikoak eta berdin mokadu handienak. Espezie bakoitzak tratamendu eta zainketa jakina eskatzen du. Donostiako Aquariumean, zezen-marrazoa da arrain guztietan harrigarriena. Arra eta emea bizi dira, eta ezin zorrotzago zaintzen dute haien elikadura. Era horretan lortzen dute animaliak elkarrekin bizi izatea, bake-bakean, eta pisua ere holaxe kontrolatzen diete, behar-beharrezkoa baita hori haien osasuna zaintzeko.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Garbitasuna

Akuarioetan ez da izaten urak garbituko dituen ur-korronterik, eta animaliek ezin dute ihes egin gune toxikatuetatik. Horrexegatik, garbitasuna funtsezkoa da. Egunero hodiz xurgatzen dute hondoan geratu den zikinkeria (gorozkiak, algak edo janari-hondarrak). Modu mekanikoan egiten dute, eremu bakoitzari dagozkion tresnak erabiliz, baina eremua desegokia bada hodiak erabiltzeko, urpekariek garbitzen dituzte paretak, zorua eta apaingarriak.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Biziaren zikloa

Akuario batera joateak aukera ematen du irudikatzeko zer izango ote zen Nemo kapitainaren urpekoan bidaiatzea, 20.000 legoako bidaia itsaspean egin zuen hartan. Kristaletik harago, itsas hondoetako bizitza eskuraezina dabil igeri. Baina akuario bat ez da erakusleiho soila, milioika metro kubiko urez beteta dauden ontziz osatua, non era guztietako animalia eta landareen zikloak ikus daitezkeen: arrain tropikalena, koralena, atunena, marmokena, dortokena... Zentro zientifikoak ere badira akuarioak, eta itsas fauna eta flora ikertzeko eta kontserbatzeko lanean aritzen dira. Ingurumen-proiektuak ere lantzen dituzte, itsasoaren osasunak zuzenean eragiten baitio planetaren beraren osasunari, eta gaur egun, egia esan, kili-kolo dabiltza itsaso asko, gizakiaren erruz, jakina.

  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto