Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Teknologiaz jantzita

Iraultza teknologikoa arropetara ere iritsi da, eta horri esker, aro digitaleko erabiltzaileek 'konektatuta' jarrai dezakete ordenagailutik urrun daudenean ere

  Azken urteetan, oihalgintzaren arloan ere sartu da teknologia, eta oihalak hobetzen eta funtzionalago bihurtzen ari dira etengabe. Hor daude, esaterako, tenperatura kontrolatzen duten jantziak, uraren erresistentzia gutxitzen duten bainujantziak eta wifi seinaleak edo LED diodoak antzemateko sistemak dauzkaten kamisetak. Eta badira gauza are bitxiagoak ere: arropari pantailak eta argiak jartzeko proiektuekin ari dira zenbait etxe. Phillips-ek, esaterako, badu oihal argidun baten prototipoa, eta Hego Korean, OLED pantaila malguak sortzeko lanean ari dira, jantzietara egokitzeko aukera emango dutenak. Multimedia erreproduzigailuak edukiko dituzten janzkiak diseinatzen ere hasiak dira, sakelako telefonoen modukoak edukiko dituztenak edo GPS nabigatzaileak; arropen pisua asko handitu gabe egin nahi dute, ahalik eta leku gutxien hartuta, eta jantzien alderdi estetikoa desitxuratu gabe, jakina.

Josturetan, bateriak

  Beste joera harrigarri bat ere badago: arropei bateriak, eguzki-plakak eta mikrotxipak jartzea, aldean eraman litezkeen gailuen autonomia handitzeko. Garapen- eta ikerketa-lerro bat baino gehiago jarri dituzte abian: josturen azpian bateria txiki bat jartzeko ahaleginetan ari dira batzuk, eguzki-plaka txiki eta malguak nola erantsi asmatu nahian beste zenbait... Ipar Karolinako Unibertsitateak (AEB), adibidez, gorbata batean edo traje batean txerta daitezkeen eguzki-plakak sortu ditu. Plaka fotovoltaiko batzuei esker, 3,6 volt ematen ditu guztiz kargatuta dagoela. Energia horrekin, sakelako telefono bat karga daiteke, edo MP3 entzungailu bat. Oraingoz, proba fasean dago, baina merkatuan dagoeneko badira eguzki-energia bidezko kargagailuak eskaintzen dituzten jantziak.

Modaren txipak

Moda eta teknologia ibiltoki berean doazela esan liteke. 2007/2008 sasoian, Ermenegildo Zegna italiar etxeak SolarJacket jaka atera zuen merkatura, zeinak eguzki-plakak baitauzka lepoaldean; hark pilatzen duen energiarekin, edozein gailu eramangarri karga liteke. Eguzki-plakek lau ordu behar dituzte bateria bat hornitzeko, eta ondotik, edozein gailu bateriari erantsi, eta guztiz kargatzen da. Horrez gain, entzungailuak jartzeko irteera ere badu jakak.

Baina dena ez da ona. Bateriek eta eguzki-plakek zamatu egiten dute janzkia. Bada modua, hala ere, karga elektriko bat beste era batera aktibatzeko: aldaketa atmosferiko baten ondorioz lor liteke, edo, bestela, oihalen igurtziarekin sor daiteke energia. Georgiako Teknologia Institutuak (AEB) nanozuntz berezi batzuk sortu ditu, eta elkar igurtziz, pultsu elektrikoak sortzeko gai dira.

Material horrekin egindako janzki bat erabiliz gero, gailu elektroniko txikiak kargatzeko aukera ematen du. Oraingoz, ikerketa fasean dago teknologia hori; zuntzak ezin dira busti, zink oxidoz estalita baitaude, eta substantzia hori disolbatu egiten da urarekin.

Ohiko erabileratik harago doazen bestelako janzki batzuk ere badaude merkatuan, oihal berezi-bereziz egina. Babyglow enpresak, esaterako, 24 hilabete arteko haurtxoentzako pijama bitxi bat saltzen du, zeinari kolorea aldatzen baitzaio haurraren tenperatura 37 ºC-etatik gora joaten denean. Kolore askotakoak saltzen dituzte, baina guztiak zuri jartzen dira haurrak sukarra edukiz gero.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto