Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Gregorio Montero, Baso-Zientzien Elkarteko Presidentea: "Gure basoak gaixo daude, kolesterola dute"

 Abizenak gaztelaniaz mendikoa esan nahi du eta 14 urte zituenetik mendian ibili da lanean Gregotio Montero. Mendi-ingeniaritza ikasi zuen eta INIA edo Ikerketa Agroalimentarioaren Institutuan lortu zuen lana. 18 liburu argitaratu ditu eta milaka arbola landatu. Teoria eta praktika, biak ezagututa iritsi da Baso-Zientzien Espainiako Elkarteko presidente izatera. Basoa arduraz ustiatzea, beste erarik ez dago, bere esanetan betiko hortxe izango dugula bermatzeko.

Zera esaten da, bizitzan umea ekarri behar dela, liburua idatzi eta zuhaitza landatu. Arbolak landatu, landatu dituzu!

Milaka batzuk, bai. 18 liburu idatzi eta bi seme ekartzeaz gain. Zorte oneko izan naiz, beraz.

Maite behar ditugu maite mendiak eta basoak. Baina zergatik?

Geure bizitza direlako. Zuhaitzek bizi gaituztelako. Landareek ez balute lana egingo, agur gure funtsa, oinarria, dena. Kate trofikoa ahautsi eta dena pikutara. Adituek diote ekosistema dela birsortzeko gai den azken unitate independentea eta beraz, lurreko azken bizitza autonomoa landarak dira. Ezin dugu beraiek gabe existitu.

Zaintzen ditugu behar bezain beste?

Arriskuan daudenean, orduan jartzen diegu arreta. Mehatxua datorrenean, orain klimaren aldaketarekin gertatzen den bezala, orduan erantzuten du gizarteak.

"Estatu Batuetan baino diru gehiago gastatzen dugu suteak itzaltzen baina prebentzioa falta zaigu"

Orain bai, beraz, orain ari gara basoari begira.

Bai, ze badirudi klima aldaketarekin basoa eta orohar izadia arriskuan egon litezkeela. Espainiako leku lehorrenetan, adibidez, zenbait zuhaitz espezie desager litezke. Frogatuta dago arbolak klimaren aldaketaren biktima izan daitezkeela baina konponbidearen parte ere badira. Datu bat, Espainian dagoen CO2aren % 20a zuhaitzek xurgatzen dute. Gainera, zuhaitzetatik eratorritako produktuak, guztiok erabiltzen dugun egurra, esaterako, CO2aren zirkuitotik ateratzen da. Eta ez bada egoki birziklatzen atmosferara itzultzen da, CO2 moduan. Karbonoaren zikloa horixe da.

Balio ekologikoaz eta paisaiarentzat dutenaz gain, balio ekonomikoa dute zuhaitzek.

Bai, garrantzitsua gainera eta uste duguna baino handiagoa. Espainian, 17 milioi metro kubiko baso ebakitzen dira eta 32 milioi kontsumitu. Behar dugun guztia ekoizteko gaitasuna badago baina zaila da, topografia oztopo da zenbait lekutan, horrek egurra garestitu egiten du. Gainera, Espainian biodibertsitatea harrigarria da, Europa osoan dauden zuhaitz espezien erdia aurki daiteke bertan eta hori mantentzeko ezin edozer, edonon landatu. Era berean, nik uste zenbait basotan gehiago moztu beharko litzatekeela. Biomasa gehiegi pilatzen da, basoa belar, zuhaizka eta halakoez betetzen da. Horregaitik diot nik kolesterola duela basoak leku askotan, biomasa gehiegi du eta garbitasuna falta zaio.

Nola sendatzen da gaixo honen kolesterola?

Kontzientzia hartu behar da, lehenik eta behin. Biomasa gehiegi dugu eta basoak zikin. Zergatik? Baso askok ez dutelako interes ekonomikorik eta ez delako eskua sartzen. Horregatik erretzen da urtero horrenbeste mendi, nahiz eta suhiltzaile zerbitzu ezin hobea izan. Estatu Batuetan baino diru gehiago gastatzen dugu suteak itzaltzen baina prebentzioa falta zaigu. Basoak, nolabait esatearren, erregaia du soberan eta horrek arriskua dakar eta dirua gal arazten digu. Soberan dagoena moztuko bagenu bioenergia sortzeko erabil genezake baina ez da egiten, enpresek ez dutelako negozio hori argi ikusten.

Posible litzateke, beraz, basoa ustiatzea eta era berean suteei aurre hartzea.

Posible da eta egin egin behar dugu. Apenas geratzen da ja aditurik, ekologista edo mendizalerik eskuhartzearen kontra dagoenik. Esku hartze arautua, jakina, mailakatua, iraunkorra... baina eskuhartzea. Lehen ezetz esaten zuten askok, orain behar hori aldarrikatzen dute.

Askotan duzu ahotan hitz hori, "babesa". Basoa gehiegi babesten dugu edo ez behar bezain beste?

  Basoa gehiago ustiatzeko direnek esaten gutxiegi esaten dute eta natura zorrotzago gorde behar dela uste dutenen ustez babestutako baso gutxiago ditugu. Datuek zer dioten? Europar Batasunak sortutako Red 2000 egitasmoaren bidez babestutako basoaren % 20a Espainiako estatuaren lurraldean dagoela. Finlandia edo Suediak duen babestutako basoa baino gehiago da hori. Arazoa? Basoaren jabearentzat. Bere basoa babesten dutenean askoz zailagoa zaio ustiaketa eta gastuak handiagoak. Oreka behar da, bi interesen artean. Espainian dagoen basoaren % 70a partikularren esku dago, % 28 inguru da udalena eta % 6 Autonomia Erkidegoena edo Estatuarena. Eta baso horietan uste baino esku hartze gutxiago dago.

Espainian zuhaitzak falta dira?

Ez, orain ez. Lehen bai. Kontutan izan behar da nekazaritza asko dagoen lekuan arbolak falta direla eta Mediterraneo inguruan, han dagoen eguzkiarekin eta ura falta ez den lekuetan, nekazaritza asko zabaldu da. Gizakiak jakia behar du eta ahal izan duen leku guztietan basoa kendu eta lurra ereiten saiatu da. Normala! Orain dela gutxirarte logika horrekin jokatu du gizateriak, jakiaren bila ibili da. Artzaintzak, suteek eta nekazaritzak, horiexek egin diote eraso basoari Historian zehar. XIX.garren mendean, ostera, basoa administratzeko ardura piztu zen, jendea kezkatzen hasi zelako. Hortxe, adibidez, Ramón y Cajal baten hitzak, "landatu ditzagun berriz gure basoak eta erein gure buruak". Momentu horretan hasi zen Administrazioa zuhaitzak landatzen berriro, elizaren lurrak, esate baterako, eta lur sail publikoak. Lan ederra egin zen, bai horixe. Ondorioak hortxe daude, basoa hobeto dago gaur egun, XIX.garren mendearen erdian baino.

Kutsadura handitu bada ere.

Hala ere, bai. Orduan ez zegoen zer kutsatu, horixe zen arazoa. Orain jakien kalitatearekin ditugu arazoak, bai. Baina lehen... ez genuen jakirik!

"Espainian dagoen CO2aren % 20a zuhaitzek xurgatzen dute"

Zuhaitz gehiago behar ditugu?

Bai, behar ditugu eta izan beharko genituzke. Hainbat lur sail daude arbolak landatzeko beharretan baina asko eta asko pribatuak dira. Akordioa erdietsi beharko lirateke jabearekin eta zerbait eman trukean.

"Egurra, egurra!" Groucho Marxen aldarria zen. Zeure egiten duzu?

Neure egiten dut baina basotik egurra baino gehiago ateratzen dugu. Airea eta ura garbitzen ditu basoak, paisaia mantentzen du eta biodibertsitatea bermatu.

Gure heziketa ba al da behar bezain berdea?

  Pertsona askori falta zaie kontzientzia berdeagoa eta beste askok kontzientzia zorrotza dutelako kalte egiten diote basoari, onuragarriak izan daitezkeen neurriei oztopoak jartzen dizkietelako. Nekez pentsatuko dut inoiz 'berdeegiak' garela baina denak eskatzen du bere neurria eta 'berdeak' saldu egiten duenez batzuetan neurria galtzen dugu. Hipokritak gara, gainera. Berde eta berde ari gara baina gorria da, oso gorria egoera batzuetan. Hitzak gastatu egiten ditugu, horrenbeste erabilita. Iraunkortasuna, adibidez. Dena da orain iraunkorra. Hau iraunkorra, bestea iraunkorra, hitzari zuen balioa kendu diogu, izen ona galdu du. Iraunkortasuna zera da, ikuspuntu ekologikoa, ekonomikoa eta gizarte-ikuspuntua, hirurak bateratzea. Baldintza hori betetzen ez duena ez da iraunkorra eta kitto. Baina edozeri esaten diogu iraunkor esan dudan horrexegatik, 'berdea' dela esanez datorrena saldu egiten delako.

Zure lanbide horretan zabiltzatenok iraunkortasuna duzue helburu, hain zuzen.

Filosofia horixe da, behintzat. Naturan esku hartzen dugu soberan dagoena kentzeko soilik. Horixe da basoan egiten dugun lanaren oinarria, soberakinak probestea basoa gordetzeko. Zuzentzen dudan elkarteak natura babestu nahi du eta horretarako hartzen du naturan esku. Teknikarekin bi gauza horiek bateratzea posible dela uste dugu. 3.000 urte daramatza gizakiak iberiar penintsulan sua egiten eta lurra ereiten. Hori ere esku hartzea da baina horrek ez duela basoaren bizimodua bermatzen, hori da guk esaten duguna. Teknika berriekin naturari aurre hartu behar diogula esaten dugu guk. Hara, arbola zaharra hiltzen denean zuloa uzten du eta zulo horretan 300 arbolatxo jaiotzen dira eta 300 ez dira sartzen. Ekaitzak hiko ditu, edo erori egingo dira edo lekuan ustelduko dira. Guk hil baino lehen hartu eta beste leku batera eramaten ditugu eta basoa, modu apur bat artifizialean ordenatu egiten dugu.

Nola konpontzen zarete ekologistekin?

Sasoi baten ez genuen elkar ongi ulertzen, egia esateko. Baina hori asko hitz egiten dugu Greenpeace, Ekologistak Martxan edo Adenarekin. Eta gure zein beraien hausnarketak oso-oso antzekoak dira.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto