Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

^

Auzokideak: beti auzo eta kide?

Administratzaileak laguntza handia eman dezake, batik bat etxebizitza asko dituzten eraikinetan edo zerbitzu asko partekatzen dituztenetan

Berritze lanak daudenean, zer?

Berritze-lanak eta, ezin dira nolanahi egin

  Etxebizitza baten jabeek balkoia beiraz itxi nahi badute, leku gehiago izateko edo hotzari eta beroari aurre egiteko, etxejabeen artean jakinarazi behar du ezertan hasi aurretik, gainerako bizilagunen onespena behar baita era horretako aldaketak egiteko. Besteen oniritzirik gabe hasiz gero, gerta daiteke egindako guztia desegin beharra izatea, eta dena lehen zegoen bezala utzi behar izatea. Halakoetan, auzi bat argitu behar izaten da: berritu behar den hori zer den, pribatiboa (jabearena soilik) edo komuna (guztiena).

Etxejabe batek alda ditzake zenbait elementu arkitektoniko, baina beste batzuk ez; esaterako, bere pisuko instalazioak molda ditzake, eta hormak eta tabikeak bota (nagusiak ez), baina ezin du ukitu eraikinaren itxura eta kanpoko irudia aldatuko duen ezer. Egin nahi duen horrek eraikinaren itxurari eragingo badio, ezertan hasi aurretik, jakinaren gainean jarri behar ditu presidentea eta etxejabe elkartea, zer lan mota egin nahi duen esan eta gauzatzeko baimena eskatu. Etxejabeen Batzarrera deitu behar da gai hori aztertzeko, eta azalpenak eman ostean, eta iritziak trukatu ondoren, bozketa egingo dute. Eraikin osoari eragiten dioten lanei onespena emateko, aho batez hartu behar da erabakia: batzarrean parte hartu duten guztiek baiezkoa eman behar dute, eta ezezko bakarra aski litzateke eskaera bertan behera geratzeko.

Antena parabolikoak jartzeko ere, etxejabeen onespena behar da, nahiz eta ez duen zertan izan ahobatezkoa: bizilagunek erabiltzeko antena jarri nahi duenak hiru etxejabetatik baten oniritzia lortu beharko du, gutxienez. Nahi ez dutenek, ez dute ordaindu beharrik izango, ez antena instalatzeko lanen gastuak ez mantentze-lanek sortzen dituztenak, baina noizbait seinalea jaso nahi badute, bere garaian egokitu izango litzaiokeen kopurua jarri beharko dute, interes pilatuak barne.

Zenbat boto behar dira erabakiak hartzeko?

  •   Guztien adostasuna: jabe guztiek aldeko botoa eman behar dute, salbuespenik gabe. Adostasun hori nahitaezkoa izaten da jabego horizontalaren arauak moldatzeko edo etxejabe elkartearen estatutuak aldatzeko, eta fatxadari eta beste elementu komun batzuei eragiten dieten lanak egiteko ere bai.
  • Jabe guztien 3/5ak (halaber, parte-hartze kuotaren 3/5ak izan behar dute): beharrezkoa da interes orokorreko zerbitzu komunak kontratatzeko edo eteteko: igogailua, atezaintza, zaintza...
  • Gehiengoa (parte-hartze kuotaren gehiengoa izan behar du): ezinbestekoa da zenbait lan egiteko (guztien adostasuna eskatzen dutenak salbu), edo zerbitzu komun berriak jartzeko, ezintasunen bat duten pertsonen mugikortasuna eta irispideak errazte aldera, nahiz eta osatze-titulua edo estatutuak aldatu beharra ekarri. Berritze-lan bereziak egiteko ere horixe eskatzen da, eta beharrezko ez diren hobetze-lan komunak egiteko ere bai.
  • Heren bat (parte-hartze kuoten heren bat izan behar du): telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbidea emango duten elementu komunak jartzeko edo daudenak egokitzeko behar izaten da, eta berdin eguzki-energia erabiltzen duten sistemak ezartzeko edo energia-hornidura kolektibo berriak eskuratzeko zerbitzuak jartzeko.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto