Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Begien begirunez

Azala ez ezik, begiak ere zigortzen ditu eguzkiak, eta babestu egin behar dira: eguzki-betaurreko homologatuak erabiltzea da onena, ultramoreen aurkako babesa dutenak eta eguzki-iragazkia

  Gorputz-atal gutxi izango dira begiak bezain minbera. Gainerako atalak baino askoz sentiberagoak dira eguzki-erradiazioekin, melaninarik sortzen ez dutenez ez daukatelako horietatik babesteko gaitasun handirik. Eguzki-erradiazioetatik babestu ezean patologia atzeraezinak ere jasan ditzateke. Horretarakoxe daude eguzki-betaurrekoak, begiak babesteko, baina Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak dioenez, herritarren % 4 soilik jabetzen dira eguzkiak zenbateraino kaltea egiten ahal dien begiei, eta betaurrekoak hautatzerakoan, kalitate-estandarrak betetzen ez dituztenak erosten dituzte sarri. Edozein betaurrekok balio duela pentsatzen du jendeak, baina ez da hala; homologatuta egon behar dute, eta gutxieneko kalitate-estandar batzuk bete behar dituzte. Espainian, ordea, iaz saldu ziren hiru betaurreko paretatik batek ez zituen betetzen kalitate-irizpide horiek. Modak agindu ohi du, prezioak edo estetikak, eta ahaztu egiten dira oinarrizkoago diren beste irizpide batzuk: produktuaren kalitatea eta betaurreko desegokiak erabiltzeak dakarren arriskua, esaterako.

Betaurreko txarrek iruzur egiten diete begiei

  Gure begia oso organo baliotsua da, baina baita babesgabea ere: guk jasotzen dugun informazioaren % 80 baino gehiago begien bitartez iristen zaigu. Hor sartzen dira eguzki-erradiazioak ere, jakina, eta luzaroan erradiazioak jasotzen arituz gero, babes egokirik ezean, arazo larriak sor litezke begietan. Alde nabarmena dago behar bezala homologatuta dauden betaurrekoen eta ez daudenen artean: homologatuta ez dauden betaurrekoek, izpi ikusgarriak soilik iragazten dituzte, baina ez erradiazio ultramoreak. Era horretan, iruzur egiten diote begiari: begi-niniak argi gutxiago sumatzen du, eta, ondorioz, gehiago dilatatzen da, baina erradiazio kaltegarri gehiago sartzen dira begian, ultramoreak eta infragorriak, eta handitu egiten da begiak mintzeko arriskua. Eguzki-erradiazioak kristalinoan biltzen dira, eta ez dira desagertzen. Begiek, beraz, eguzki-kapitala izaten dute; hau da, erradiazioen eragina pilatu egiten da.

Begietako lesioak

  Estilo eta estetika jakin baten erakusgarri bihurtu dira eguzki-betaurrekoak ere (motorzale, surflari, hegazkinlari...). Horrek ez die kalterik egiten begiei, baina betaurrekoak, osagarri estetiko ez ezik, babes-elementu ere badira, eta gutxieneko bermez eta kalitate-estandarrez hornituta etorri behar dute. Hala ez badatoz, orduan bai, kalte handiak ager daitezke begietan. Eta agertzen ere hasi dira hainbatengan (aski larriak batzuetan). Buruko min handiak, konjuntibitisa eta fotofobia anormalak (argiarekiko intolerantzia eta beldurra) dira horren adibide, eta guztiak ere, eguzki-betaurreko txarrak erabiltzearen ondorio. Baina gaitz gehiago ere sor daitezke: katarata goiztiarrak eta makulako degenerazioa, adibidez (erretinaren erdiguneari eragiten dio azken horrek).

Iragazkiak, zerotik laura

     
  • Iragazkia 0 motakoa duten betaurrekoek eguzki-argiaren % 20 xurgatzen dute. Argi gutxiko lekuetan ibiltzeko izaten dira, negurako edo zerua lainotuta dagoenerako.
  • 1 zenbakiko iragazkia daukaten betaurrekoak argi gutxiko lekuetarako dira egokiak: batik bat, argi eta eguzki gutxi samar izaten den inguruetarako, zeren erradiazioaren % 56raino xurgatzen baitute.
  • Erdi mailako argitasuna dagoen lekuetan, 2 motakoak erabiliko genituzke, baita negu oso argitsuetan ere. Egokiak dira zenbait kirol egiteko: lasterka egin edo bizikletan ibiltzeko. Betaurreko mota hori saltzen da gehien, 3 zenbakiko iragazkia dutenekin batera. 3koak oso egokiak dira inguru argitsu-argitsuetarako; adibidez, hondartzan edo mendian erabiltzeko egun eguzkitsuetan. Argiaren % 90 xurgatzen dute.
  • 4 zenbakiko iragazkia duten betaurrekoak goi-mendian ibiltzeko izaten dira, 3.000 metrotik gora, edo ur-kirolak egiteko. Eguzki-argiaren % 97 xurgatzeko gai dira, eta, beraz, ez dira egokiak gidatzeko, tuneletan eta itzal-lekuetan asko murriztuko bailukete ikusmena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto