Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Oinetakoak: ez dezatela gure osasuna zapaldu

Erosoak izan behar dute zapatek, funtzionalak eta orpo edo takoi txikikoak. Eroso ibiltzea eta bizkarrezurra zaintzea da helburua, eta lunbalgiak eta ornoetako artrosiak saihestea

  Ez bihotza eta ez garuna: mekanikari erreparatuz gero, oina da gure gorputzeko atalik konplexuena. Goi mailako ingeniaritza-lan bat dela esan liteke: 26 hezur, 33 artikulazio, 19 muskulu eta 100 zain baino gehiago ditu, eta noranahiko ibilgailurik inon bada, oina da noranahikoena, edozein gainazaletara moldatzeko gai eta milaka kilometro egiteko gauza. Egunaren buruan, 8.000 eta 10.000 pauso artean ematen ditu pertsona batek, eta urte osoan, beraz, 3 milioi baino gehiago. Eta urrats horiek behar bezala egin ezean, osasuna jarriko dugu okerbidean.

Oinek eusten diote gorputzaren pisuari, eta are gehiago, oinak dira gorputzaren euskarri nagusiak. Baina behar baino arreta gutxiago jartzen diegu oinei; udan bai, jartzen gara oinei begira, sandaliak edo txinalak janzteko, baina urte guztian zaindu behar dira. Oin-Medikuntza eta Kirurgiaren Espainiako Elkarteak dioenez, herritarren % 70ek daukate oinetako gaixotasunen bat, eta Cinfa laborategien esanetan, berriz, % 85ek jasaten dute oinetan arazoren bat bizitzan behin, gutxienez. Oinetako egokiak erabiltzea da horiek saihesteko lehen pausoa.

Askotan eta askotan, estetikaren menpe jartzen dugu oinetakoen aukera, moda hartzen dugu eredu, eta prezioa ere bai, jakina, eta ahaztu-edo egiten ditugu bi alderdi oso garrantzitsu. Funtzionaltasuna da horietako bat: oinetako bakoitzak gauza baterako balio du, eta horrexetarako erabili behar da, ez baita gauza bere euritan erabiltzeko izan, edo eguraldi onarekin erabiltzeko izan. Bigarren alderdia erosotasuna da: erraz eramatekoak izan behar dute oinetakoek, minik egiten ez dutenak. Oinetako desegokiak erabiliz gero, oinak urratuko ditugu, juanikoteak agertuko zaizkigu, itzeminak eta maskurrak. Baina oinek ez ezik, bizkarrezurrak, aldakek, belaunek eta artikulazioek ere jasaten dituzte ondorioak, oinetako estuegiak, txikiegiak, orpo handikoak edo kalitate txarrekoak erabiltzearen ondorioak, alegia.

Orpo handiak, ez batere osasungarriak

"Izugarri gustatzen zaizkik takoiak, seguruago sentitzen naiz eta erakargarriago". Ezin uka zapatak, oinetako soil izateaz gain, elementu estetikoak eta sinbolikoak ere badirela, kontsumo-gai ia guztiak bezalaxe, azken batean. Eta gauza gutxi egongo dira irudiari hain lotuak orpo handiak adina, eta gauza gutxi izango dira osasunarentzat hain kaltegarriak. Pisuaren banaketa aldatu egiten da guztiz: orpoa zenbat eta garaiagoa, orduan eta gehiago zamatzen da aurreko aldea. Gainera, orpo garaiko oinetakoak irekiak izan ohi dira, eta oinbular apalekoak, eta, ondorioz, behar baino neurri txikiagoko oinetakoak erosten ditu jendeak, oina dantzan ibil ez dadin. Oinetakoak hobeki eusten dio oinari, jakina, baina hainbeste estututa, oinak presio handia jasaten du. Oinak egiten duen ahalegina oso desorekatua geratzen da, gune batzuek lan handia egin behar izaten dutelako, eta hor hasten dira oin azpiko oinazeak, oin muturreko gainkargak, itzeminak eta juanikoteak. Zapata orpodunek, dena den, belaunei eta aldakei egiten diete kalterik handiena; erdi tolestuta joan ohi dira, eta bizkarrezurrari egonkor eusteko ahaleginean, lordosi gogorra sortzen da (gorputza gehiegi kurbatzen da), eta denborarekin, lunbalgiak eta ornoetako artrosiak ekarriko ditu. Beste muturrera jotzea ere ez da irtenbidea, ordea. Zapata guztiz lauek arranpak eragiten dituzte, muskuluetako oinazeak eta kontrakturak, ez baitira batere goititzen zorutik (hori gertatzen da dantzarien oinetakoen gisakoekin).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto