Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

EROSKI CONSUMER-ek Interneten lana bilatzeko lau web aztertu ditu: Lana bilatzeko web-ak: eskaintzen dituzten lau lanetatik bat ez zaio egokitzen erabiltzailearen ezaugarriei

Internet bidez lana bilatzeko atariak. 200 curriculum bidali ditugu Espainian jarduten duten lau atari garrantzitsuenetara: Infojobs, Infoempleo, Monster eta Trabajar.com

  Biztanleria aktiboaren % 19 langabezian dago Espainian, eta lana bilatzea aski zaila dagoenez, lana bilatzeko bideen bila ari da jendea. Egunkarietako iragarkiak irakurri, INEMen bulegoetara jo, hara eta hona curriculumak bidali, denetarik egiten du jendeak, eta orain, lana bilatzeko web-atarietan ere jardun liteke horretan (iaz ia sei milioi lagunek erabili zituzten). Abantaila batzuk, behintzat, eskaintzen dituzte: merkeagoa da, azkarragoa eta ohiko sistemek baino eskaintza handiagoa izaten dute. Baina, praktikoak al dira atari horiek? Hori egiazta-tzeko, azterketa egin du EROSKI CONSUMER-ek: 50 curriculum bidali ditugu arlo horretan aritzen diren lau web-zerbitzu nagusietara, eta sei hilabetez eduki ditugu horietan izena emanda (2009ko uztailetik abendura). Honako zerbitzu hauetara, hain zuzen: Infojobs (3,2 milioi bisita baino gehiago izan zituen 2009. urteko martxoan), Infoempleo.com (1,5 milioi bisita), Trabajar.com (1,1 milioi bisita) eta Monster (nazioartean eredu bihurtu den lan-bilatzailea).

Web-orri horiek ez dute ziurtatzen inork lana aurkituko duenik, bitartekari lana egitera eta informazioa ematera mugatzen da-eta euren zeregina. Besteak beste, erabiltzailearen ezaugarriei eta eskariei egokitzen zaizkion lan-eskaintzak bidaltzen dituzte, eta arlo horretan, behintzat, ez dabiltza oso fin. Errepikatuta iritsi diren eskaintzak kenduta, erdiak baino gutxiago izan dira egokiak hautagaien ezaugarrientzat (% 41 jo ditugu egokitzat, eta % 59k, aldiz, ez diete erantzun hartzailearen interes eta prestakuntzari). Monster atariak, besteek ez bezala, ez du bidaltzen lan-eskaintzarik; hautagaiak berak bilatu behar izaten ditu eskaintzak, eta gero haren helbide elektronikora bidaltzen dizkiote.

83 curriculum ezarri ditugu lau lan-bilatzaileen eskaintzetan, eta bakarra iritsi da azken probara

Trabajar.com atarian aurkitu ditugu erabiltzailearen ezaugarriei egokitu zaizkien eskaintza gehien (% 45), baina beste bi atariak ere, Infojobs eta Infoempleo, antzera ibili dira, biak ere % 40an. Alderdi txarren artean, Trabajar.com-ek eduki du bat aski nabarmena: bidali dituen eskaintza asko eta asko errepikatuta egon dira: bostetik lau, hain zuzen! Beste bietan askoz txikiagoa izan da kopurua.

Unibertsitarioak eta ikasketagabeak

  Bidali ditugun 50 curriculumak ez dira egiazkoak izan. 50 lagunen ezaugarriak asmatu ditugu, eta horien izenean eskatu dugu lana. Unibertsitarioak izan dira 24 lagun, 10ek Lanbide Heziketako ikasketak eduki dituzte, beste 10ek oinarrizko ikasketak, eta gainerako 6ak, ikasketagabeak izan dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen curriculumak, erdi eta erdi egin ditugu. Adinez, 30 urtetik beherakoak izan dira 24; 31 eta 45 urte bitartekoak beste 20; eta beste 6ak, berriz, 46 urtetik gorakoak. Asmatu ditugun 50 lagunetatik, 10 soilik izan dira lan-esperientziarik gabeak, eta esperientzia eduki dutenen erdiak langabezian egon dira eskaria egin dugun unean.

Azterketa bi zatitan banatu dugu. Alde batetik, hilabete bakoitzeko aste bat hartu dugu, eta zenbat eskaintza iritsi diren zenbatu dugu (elkarren hurreneko asteak izan dira: hilabete batean lehena, hurrengoan bigarrena...). Ondoren, eska-tzaile bakoitzaren ezaugarrietara egokitu den edo ez aztertu dugu. Horrez gain, urrian eta azaroan aukeratu ditugun asteetan, saiatu gara hautagai bakoitzaren izena ematen bi lan-eskaintzatan (guztira, 100: lan-atari bakoitzean 25), baina, azkenik, 83 erregistro baino ezin izan ditugu egin. Beste aldetik, zorrotz aztertu dugu atari bakoi-tzak zer informazio, erabilgarritasun, diseinu, arreta eta eduki eskaintzen dituen.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto