Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Egun osoa eski estazioan: Eski egun bat: inprobisazio gutxi, eta lan asko

Urtetik urtera, gero eta jende gehiago zaletzen da eskiarekin. Iazko denboraldian, 8 milioi lagun ibili ziren iberiar mendietan dauden 29 eski-estazioetakoren batean. Ongi pasatzeko aukera polita da, naturarekin harremanetan jartzen gaitu, eta, garai batean ez bezala, ekonomikoki ere eskura samar dago gaur egun. Eta, gainera, teknika ikastea ez da zail-zaila, nahiz eta ikusi hutsean bereizten den nor den hasiberria eta nor aritua. Mendi gain zurituetan, xehetasunik txikiena ere gainbegiratzen dute han lanean ari diren profesionalek. Guk irudietara ekarri dugun estazioak (Huescako Pirinioetara jo dugu), ohiko eski-egun batean, 36.860 eskiatzaile har ditzake orduko, 97 pista izaten ditu erabilgarri, 11 teleaulki joan-etorrian, 5 teleski eta, behar balitz, elur artifiziala sortzen duten 440 kanoiak ere jarriko lituzke abian, inguruko lau bailarak zuritzeko.

  
Ruben García Blázquez

Pistako makinak.

Eguraldiak eragozten ez badu (oso giro txarra behar du horretarako), makinek egunero-egunero zapaltzen dute elurra. 137 kilometro ditu estazioak, eta bi lan-txanda egin behar izaten dituzte. Arratsaldeko bostetatik gauerdia bitartekoa izaten da lehena, eta hortik aurrera hasten da bigarrena, goizeko zortziak arte. Pistaren luze-zabalak mugatzen dituzten balizei jarraituz, elurra trinkotzen aritzen dira. Lekurik garaienetara eta muinorik zailenetara binaka joaten dira makinak, pendiz handiei egin behar izaten diete-eta aurre: % 100ekoak ere izan daitezke (bestela esan, 45 graduko angelukoak).

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Teleaulkiak.

Makinak babesean gorde, eta teleaulkiak jarriko dituzte abian, estazioa zabaldu baino ordubete lehenago. Motor elektrikoarekin batera, larrialdikoa ere abiarazten dute (gasoliozkoa izaten da), ongi dabilela egiaztatzeko, erabili beharra gertatuko balitz ere. Haizeari arreta berezia jarri behar zaio aulkiak abian jarri edo ez erabakitzeko: 20 km/h-tik beherakoa izan behar du, eta haize-kolpeak gertatzeko arriskurik ez du egon behar. Gainerakoan, nahi adina elur egin dezake, eta hotza ere 20 gradutara irits liteke zeropetik; teleaulkien funtzionamendu mekanikoarentzat, horiek ez dira traba. Desenbrageko teknologia darabilte, eta kable batean barrena joaten dira aulkiak, bost metro segundoko abiadura; jendea igo eta jaisteko guneetan, are mantsoago joaten dira, metro bat segundoko abiadura.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Pistazainak.

Goitik behera aztertzen dute estazioa, hasi lekurik garaienetatik eta behekoetaraino. Aurrez jakiten dute zer eguraldi egingo duen eta elur-jausiak gertatzeko arriskurik baden, eta horren arabera erabakitzen dute pistak ireki edo ez; zenbat elur dagoen eta nolakoa den ere jakinarazten dute. Balizak bere lekuan daudela egiaztatzen dute: kontu ematekoak (seinale beltz-horiak dituzten makilak) eta zailtasun-adierazleak (berdea, urdina, gorria eta beltza). Abiadura gutxitzeko seinaleak eta bidegurutzeen berri emateko kartelak jartzen dituzte. Baina ez da hor bukatzen euren lana. Inork istripurik izaten badu, pistazainek laguntzen dute, eta beharrezko bada, elurretako motorrekin eta esku-oheekin jaisten dute behera.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Elur-jausiak.

Astean bitan (edo egunero, behar bada), elurraren geruzak aztertzen dituzte pistazainek, eta horrela jakiten dute arriskurik baden edo ez elur-jausiak gertatzeko. Mendi-alde batzuetan ohikoagoa izaten da elurra jaustea, eta, ondorioz, pistetara iristea; hori gerta ez dadin, leherketa kontrolatuak egiten dituzte gune horietan, bai gas hodien bitartez edo bai dinamitarekin. Arriskua oso handia bada eta elur gehiegi pilatu bada, helikopteroak ere erabiltzen dituzte elur-jausiak eragiteko. Dena lasai-lasai dagoela dirudienean ere, erne ibili behar da, eta elur-jausien seinaleak jarrita badaude, arriskua dagoelako izango da.

Kanoiak.

Eski denboraldia abian jarri baino hilabete lehenago hasten dira elur naturala artifizialki sortzen (ez du izaten inolako gehigarri kimikorik). Kanoiak jartzen dituzte 30 kilometroko tartean, kanoi bat 70 metroz behin, eta horiei esker edukitzen dituzte pistak egoera onean, denboraldia bukatu arte. Kanoiek presio handian kanporatzen dituzte ura eta airea, 70 bar-etan, hain zuzen (etxeko txorrota erabat irekita, ez da iristen 3 bar-etara). Ur eta aire horiek hodi bidez iristen dira kanoietara (metro bateko sakoneran sartuta egoten dira hodiak); kanoien nukleoan nahasi egiten dira ura eta airea, eta elurra sortzen da, baldin eta baldintza klimatologikoek laguntzen badute. Gauzak ongi joan daitezen, tenperaturak bi gradukoa edo txikiagoa izan behar du zeropetik (tenperatura hezearen eskala erabiltzen dute hori neurtzeko, eta tenperatura lehorra eta hezetasun erlatiboa kontuan hartuz lortzen dute aldagai hori). Kanoi guztiak software bidez kontrolatzen dituzte, eta leku bakoitzean zer behar duten ikusi ondoren, kanoi batzuk piztu eta besteak itzali egiten dituzte.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Zortzi orduko aisialdia, hogeita lau orduko lan-jarduna

Eskizale amorratuenarentzat ere aski da zortzi orduko jarduna egun baterako. Denbora horretan guztian, pistak ongi zapalduta aurkituko izango ditu, bidegurutzeak seinalez adierazita, balizak beren lekuan, aulkiak gora eta behera eta informazio-panelak eguneratuta. Hurrengo egunean itzultzen denean ere, antzera aurkituko du guztia. Eguraldia aldatuko da, agian: elurra ariko du, haizea, eguzkia agertuko da, lainoa... eta, beharbada, elurra ere aldatu izango da: hezea egongo da, elur-hautsa aurkituko du edo elur gogor-gogorra. Azken osagai horiek ez daude profesionalen esku, baina gainerako guztia bai. Inprobisazio gutxi eta lan asko dago, beraz, eski-egun baten atzean.

  
Ruben García Blázquez
  
Ruben García Blázquez

Interesgarriak izan daitezkeen beste erreportaje batzuk


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto