Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Igogailuen mantentze-lanak egiten dituen enpresak kalte-ordaina eskatu du kontratua bertan behera uzteagatik

 1997an, igogailuen mantentze-lanak egingo zituen enpresa bat kontratatu zuen etxejabe elkarte batek 10 urterako. Atxikitze-kontratuak esaten zuen automatikoki luzatuko zela kontratua, salbu eta lau hilabete lehenago jakinarazten ez bazen bertan behera utzi nahi zela. Epe horretatik kanpo alde batek jakinarazten bazuen eten egin nahi zuela kontratua, kalte-ordaina eman beharko zuen: gehienez ere, bi urteko fakturazioari zegokion kopurua. Kontratuaren lehen luzapen-aldian, etxejabeek adierazi zuten bertan behera utzi nahi zutela kontratua. Enpresak 945 euro eskatu zituen, baina hutsegite bat gertatu zela jakinarazi zuen gero, eta beste 1.881 euro eskatu zituen; etxejabeek uko egin zioten ordaintzeari. Gaia auzitara eraman zuten, eta 2009ko otsailaren 12an eman zuen epaia Soriako Probintzia Auzitegiak: etxejabeei eman zien arrazoia, eta ez zuten dirurik ordaindu behar izan, epailearen ustez gehiegizkoa baitzen klausula, eta fede onaren eta zerbitzuen oreka bidezkoaren kontrakoa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du