Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Txaleta erosi ondoren jakin dute oliobide baten segurtasun-eremuan dagoela

 Kontsumitzaile batzuek familiabakarreko etxebizitza erosi zuten, eraikitzen ari ziren garaian, eta 52.216 euroren ordainketak egin zituzten saltzailearen kontuan. Hilabete batzuk igaro ondoren, egunkarien bidez jakin zuten etxebizitza horiek oliobide baten segurtasun-eremuan zeudela. Kontratua eteten saiatu ziren, baina sustatzaileak ez zuen onartu, eta auzitara iritsi ziren. Zaragozako Probintzia Auzitegiko 5. atalak onartu zuen segurtasun-betebeharrek nabarmen eragiten zietela bizi-baldintzei, nahiz eta frogatutzat eman saltzaileak ez zuela jokatu fede txarrez (2009ko apirilaren 15ekoa da epaia). Gainera, adierazi zuen erosleei ezin zitzaiela egotzi ezjakintasun barkaezinez jokatzea, sustatzaileak, haren lege-aholkulariek eta Udalak berak ere ez baitzekiten eraikitze-muga hori bazegoela. Horregatik, eta kontsumitzailea babesteko eta informatzeko araudiari jarraiki, jasotako dirua itzultzera behartu zuen saltzailea eta etentzat eman zuen kontratua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto