Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Garbitzeko makinak arrastoak egin dizkio autoan, baina gasolindegiak ez du bere gain hartu erantzukizuna

 Erabiltzaile batek ibilgailuak garbitzeko makinan sartu zuen autoa gasolindegi batean. Makina ez zegoen ongi, eta autoari arrastoak egin zizkion sabaian. Hori ikusita, erreklamazio-orria aurkeztu zuen autoaren jabeak, baina zerbitzuguneak ez zuen bere gain hartu erantzukizuna. Erabiltzaileak berriz ere erreklamazioa aurkeztu zuen Kontsumitzailearen Bulegoaren bidez, baina, azkenean, ahozko epaiketara iritsi behar izan zuen (abokaturik gabekoa), eta 368 euroko ordaina eskatu zuen, horixe kosta baitzitzaion autoa konpontzea. Ezbeharra gertatu zen egunean ateratako argazkiak aurkeztu zituen erabiltzaileak, makina gaizki zegoela erakusteko, eta epaileari adierazi zion erabilera-oharrak ez zeudela aski osatuta eta ez zirela behar bezain egokiak arriskuak saihesteko. Bilboko Lehen Instantziako Auzitegiak epaitu zuen gertaera, eta salatzailearen aldeko epaia eman zuen, 2009ko maiatzaren 28an. Zerbitzuguneak arduragabe jokatu zuela erabaki zuen, makineria egoera onean zegoen edo ez ziurtatu gabe eskaini zuelako zerbitzua, eta frogatutzat eman zuen horren ondorioz sortu zirela kalteak. Zerbitzuguneak, beraz, ordaindu egin behar izan zuen salatzaileak eskatu zion kopurua.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto